Kazetariak

Uriarte, José Rufo de

1931ko uztailaren 14an, lau hamarkada baino gehiagoan ezkutuan egon ostean, Uriartek Europara bidaiatu zuen Asturias lurrunontzian. Hainbat hilabete eman zituen Euskadin eta bertako herri eta hiriak zeharkatu zituen garai hartan aldizkarian Donostiako korrespontsal modura lan egiten zuen Martin de Angiozarrekin (Martin de Berraondoren izengoitia) batera. Hilabete horietan museoak, fabrikak, lantegiak, hondartzak eta interes publikoko hainbat instituzio bisitatu zituen Bilbotik kronika kostunbristak eta bestelako intereseko gai puntual batzuk bidaliz.

Kazetariak 1924etik 1932raino luzatu zen gaixotasuna izan zuen, miokarditis kroniko baten ondorioz, halaxe jasotzen da medikuaren heriotza-ziurtagirian. Urte horietan Andrea Mochek ordezkatu zuen lanean eta pertsonalki arduratu zen haren zaintzaz. Europatik itzuli eta urtebetera, 1932ko azaroaren 27an hil zen artistaren etxean, 65 urte zituelarik. 1933ko abuztuan eskultoreak hura oroitzeko egin zuen brontzezko plaka bat eraman zuen Bermeora, honako hitzok zizelkaturik zituena: "Obra cultural baska realizada en América durante cuarenta años. José R. de Uriarte-Bermeo, 1867-Buenos Aires, 1932". Herri horretako udaletxean entregatu zuen plaka eta udal-eskolaren parean kokatu zuten, han ikasi baitzituen kazetariak lehen letrak.

Ez bata eta ez bestea ez ziren ezkondu eta ondorengorik ere ez zuten izan.