Kazetariak

Uriarte, José Rufo de

Imprenta baten jabea izan zen, Buenos Aires hiriko Belgrano 1893 kalean kokatzen zena; inprentaren izena ere La Baskonia zen. Inprenta hartan, aldizkaria editatzeaz gain, idazle argentinar ugariren eta herrialdean finkatutako idazle atzerritarren lanak argitaratu ziren: Leopoldo Lugonesen lehen poesia-liburua eta "Las montañas de oro" (1897) lana, Ruben Dariok idatzitako "Los raros" (1896), Francisco de Grandmontagneren "Teodoro Foronda" -Argentinako gizartearen eboluzioak- (bi liburukitan) eta "La Maldonada" eleberria, Enrique de Gandiaren "Nuevos datos para la biografía de Juan de Garay" lana (1927) eta Florencio de Basalduaren hitzaldiak (1911). Urte batzuk geroago Andrea Moch-en hiru lan: "Del Cantábrico al Plata" (1909), "Impresiones de mi viaje a Norteamérica" (1923) eta "Páginas Vividas" (1925); 1910ean "Los baskos en el Centenario" argitaratu zuen, Argentinako mendeurrenarekiko euskal kolektiboaren atxikimendu gisa. 1916an Independentzia Deklarazioaren mendeurrena zela-eta "Los baskos en la Nación Argentina" argitaratu zuen, 1919an berrargitaratu zena. Ia 700 orrialdez osatutako lan horretan Euskal Herriari, Argentinako probintziei eta hartzen dituen lurralde nazionalei buruzko informazio historiko eta geografikoa barneratzen da; halaber, Uruguaien finkatutako euskaldunak, literatura gaiak, artea edota biografiak ere aztergai dira, eta pertsonaia ospetsuen argazki-galeria garrantzitsu bat ere barneratzen da. 1930ean ¿Quiénes son los baskos? Idatzi eta editatu zuen. Aldizkariko oharretan aipatzen zenez "euskal gaiak hedatzeko liburua da, euskal arraza eta herriaren alderdi anitz eta interesgarriak hedatu eta ezagutarazteko helburua duena".

Liburu horiei hogeita hamar almanaka liburuxken edizioa (La Baskonia) gaineratu behar zaie, egunero kuota bat ordaintzen zuten aldizkariko bazkideei zuzendutako sari gisa. Kazetari modura egindako lanean iritzi-oharrak, ipuinak, Beti-Bat izengoitiarekin sinatutako bidaia-kronikak, euskaldunen herriari buruzko aipamen historikoak eta Argentina gorestea xede zuten orrialdeak barneratu behar dira; aberriarentzat garrantzitsuak ziren egunetako protagonistak.