Kontzeptua

Sorginkeria

P. de Lancrek egindako sarraskiarekin eta Logroñoko autofedearekin amaitu zen behe Erdi Aroan justizia zibilak eta Inkisizioak magiaren aurka gauzatutako jazarpena. Sorginkeriari buruzko epaiketen eboluzioan, berebiziko garrantzia izan zuen -J. Caro Barojak hainbat ikerketatan jakinarazten digunez- 1610eko autoan Logroñoko Auzitegian ziren hiru ordezkaritako baten esku-hartzea. Alonso de Salazar y Frias inkisidore arretatsuari (autofedean bere kideen, Valle eta Becerra de Holguinen, iritziarekin ez zegoen ados) Logroñon 1611ko martxoaren 26an diktatu zen graziazko ediktua ateratzea, eta hainbat eta hainbat koitadurentzat heriotza edo etsipena gordetzen zuten salaketen ingurumaria aztertzea egokitu zitzaion. Salazar 1802 lekukorekin elkarrizketatu zen, horien artean, askok eta askok obsesioaren edo torturaren eraginpean jardun zutela aitortu zuten. 1611ko urte osoan ikerketa horretan murgildu zen, eta amaitu zuenean, 1612ko urtarrilean, txosten luze eta zehatz bat idatzi zuen. Apika, egindako kaltea konpontzeko desiraren eraginez, muturreko ondorioak atera zituen. 1802 pertsona horietatik soilik 6 izan ziren adierazpenak berretsi eta berriz ere akelarretara joan izana aitortu zutenak... "Haien hitzetan gertatzen omen zaizkien gauza guztiak eta azti modura egiten dituzten gauza guztiak ezin izan dira frogatu..., hutsalak eta faltsuak dira..., iruzurrak..., gogoaren amets edo ahuldadeak besterik ez". [Salazarren zerrenda hemen irakur daiteke: "A. de E. F.", 1933, XIII. liburukia, 115-130. or., J. Caro Barojak argitaratutako edizioan]. Garai bereko prozesua da Hondarribiko sorginena. 1611n 41 pertsonen lekukotasuna izan zuen prozesu hark aldeko sententzia izan zuen, dena den, neskato batzuk Maria de Garro, Inesa de Gaxen, Maria de Illarra eta Maria de Echegaray salatu zituzten. Salazar y Friasen esku-hartzea eskatu zen eta, azken horrek, akusatuei kendutako ondasunak itzultzeko agindua eman zuen. Azkenean akusatuei erbesteratze zigorra ezarri zitzaien. Emakumeetako batek, Inesa de Gaxen menderagaitzak, leporatzen zitzaizkion kargu guztiak ukatu egin zituen. Arrayozeko sorginen aurkako prozesuan (1612), akusatuak absolbitzeaz gain, auzitegiak salaketaren bultzatzaileak erbestera zigortu zituen. Horrenbestez, 1612 inguruan Nafarroan sua itzaltzen hasi zen; ediktuaren ondorioz hainbat sorgin eta azti sumindu eta atzera egiten hasi ziren, Gorteko alkateek epai arruntek egindako estortsioak azaleratzeko eskatu eta, are gehiago, Inkisizioarekin gatazkan hasi ziren baimenik izan gabe erruztatu bat askatzeagatik. Bestalde, Madrilen, badirudi Inkisidore Nagusia ez zegoela ados Logroñon atera ziren ondorioetako askorekin, eta Iruñeako gotzainari ere iritzia eskatu zion. Antonio de Venegas gotzainak sortutako kalteak, neurri handi batean, bere funtzionarioen gehiegizko grinaren eta P. de Lancreren ereduari jarraitu izanaren ondorio zirela erantzun zuen. Bertako apaizeria, salbuespenak salbuespen (Inkisizioko kolaboratzaile eta Urdazubiko apaiza zen Aranibar, Zubietako erretorea, Verako erretorea eta beste gutxi batzuk), esku-hartze horren aurka azaldu zen, haien ustez informazioa zeharkakoa eta eskasa baitzen. Zabala jauna ere (Iruñeako gotzainaren ohiko bisitari), sorginen existentzia ukatzera ausartu zen hainbat lekukoren aurrean. Bestalde, Hernando de Golarte jesuitak 1611tik aurrera, sorginkeriaren izurriteak kaltetutako zonaldean egindako bidaia baten ostean, hartu zuen jarrera ere oso garrantzitsua izan zen. Bere txostenetan, balizko azti eta sorginek aitortzeko erabilitako metodoen aurka azaldu zen; horretarako, adibide zehatzak eman zituen. Esate baterako, Igantziko neskato askok deabruarekin sexu-harremanak izatea aitortu zuten, baina Golartek agerrarazi zuenez "aztertu ondoren garbi-garbi daudela ikusi da". Etxalarreko mutiko batek deabruarekin sexu-harremanak izan zituela esan bazuen ere, gezurra zela aitortu zuen, eta bere gurasoen arreta izateko egin zuela adierazpen hori... Bi adibide besterik ez dira mitomania eta izu-ikarak eragindako ugarien artean. 1614an eman zen Logroñoko inkisidoreen esku-hartzeari buruzko azken epaia.

Inkisidore Nagusiak eta Kontseiluak arrazoia eman zioten Salazar y Friasi, eta itxura batean, haren aholkulariak eta Golarte eta Iruñeako gotzainaren presioak eraginda bai, baina baita akusatuek berariaz gezurra esateagatik edo oinaze gehiago ez izateagatik aitortu zutelako uste sendoan ere.

1614ko abuztuaren 29an sinatutako azken epaiak, herrialdeko sorginkeriaren historia irauli zuen, izan ere, etorkizunean ireki nahi izan ziren prozesuen eredu bilakatu zen. Halaxe, beraz, pentsamendu sakonak onbidea hartu zuen, bereziki Espainiako Inkisizio irainduaren aldetik. Guztion zorionerako, Satanas bere erreinu tradizionalera itzuli zen: infernura. Sorginkeria dela-eta, azalpen berriak eman ziren, esate baterako, haluzinogenoen erabilera edo sexu-irrikaren bilaketa hutsa. Humanista eta teologoek ordura arte ia dogmatzat zituzten asertzioak zalantzan jarri zituzten eta akusatuak landare-substantzien eraginpean egon zitezkeela onartzeko prest azaldu ziren, esate baterako, orduantxe Andres Lagunak gaztelerara itzuli zuen [Dioscórides Anazarbeo, cerca de la materia medicinal y de los venenos mortíferos, Valentzia, 1596] Dioscorides Pedanio greziarraren Pérites yatrigués lanean [I. mendea] deskribatzen direnak. Ez dugu ahaztu behar, gaur egun sarritan aurkakoa gertatzen bada ere, landareen propietate naturalek ez zutela misteriorik gordetzen artzain eta nekazarientzat. Espezie horietako batzuk oso antzinatik ezagutzen ditugu; hala, toxina, aginetik ateratzen den alkaloidea (sarritan toponimian erabili dena -aginaga- eta abortuaren aurka indar asko duena), kantabriarrek ere erabili zuten, besteak beste, Cesar (Bell. Gall., 6, 31, 5 ed. Klotz) eta Florok (2, 33, 46, ed. Rossbach) azaltzen dutenez. Flora anitzean hartu eta, antzina-antzinatik erabiltzen ote zituzten euskaldunek propietate haluzinogenoak? Izen autoktono ugariei so, badirudi Europako klase herrikoiek maiz erabili zituztela haluzinogenoak paradisu artifizial txikiak sortzeko eta, beharrezkoa balitz, goseak eragindako larrialdia arintzeko: erabelarra (arabedar, biotz-igarra, atabaloi, azkordinbedar, oilo- belhar), azeri-mahatsa (erpe-bedar, eztikarats, belharkirets), mandragora misteriotsua (urrilo), belladona (beladar, beladona, belaiki, belhar-otzar) estramonioa (sorgin-belhar, asma-belhar, aitañi-lili). Berriz ere erritu primitiboen osagai garrantzitsu batekin topo egiten dugu: drogarekin. Solanazeo horiek guztiak, bereziki erabelarra, oso antzinatik agertzen dira Europako erlijio autoktonoetan, batez ere iniziazio zeremonietan eta igarkizun sesioetan. (Gaur egun, estupefazienteak ezinbesteko osagaiak dira Australiako eta Amerikako kontinenteko errituetan). Erabelarra eta belladona (atropina eta bestelako alkaloide ugari gordetzen dituztenak) nahiz amanita muscaria (kuleto paltsoa) izeneko onddoa ukendu haluzinogenoak egiteko erabiltzen ziren erdi aroko Europan. Ukendu horiek gorputzeko zati delikatuetan igurzten ziren eta sorrarazten zituzten eraginak, gaur egun esperimentazioari esker ezagutzen ditugunak (euforia sentsazioa, bisioak, hegan egitearen sentsazioa, erlaxazio pozgarria, amets erotikoak), kasu gehienetan bat datoz, aztiek justiziaren aurrean egindako deklarazioekin. Pedro de Valencia (1555-1620) humanista zorrotzak, horretaz jabeturik, Logroñoko autofedearen aitzakian Discurso...de las brujas y cosas tocantes a la magia idatzi zuen. Bertan, auto hartan egin ziren fantasiazko deklarazioak azaldu zituen (airezko hegaldiak, besteak beste, hildakoen muinak, zapo-ura edota belarrona erabiliz prestatutako edabeak, azti eta sorgin hauen eta deabruaren arteko topaketak, banpirismo, nekrofagia, meza beltzak, etab.) "era traketsean galdekatutako erruztatuen gezur" modura. Halaber, pozoi-edari eta edabe haluzinogenoek balizko hegaldi horietan izandako eragin erabakigarria ere azaldu zen: "belar hotzez (astaperrexila, solanoa, masusta-belarra, erabelarra eta mandragora) igurtzita egoteak sorrarazitako eragina, belar horiek eragin narkotikoez gain, sentsazio atseginak ere sorrarazten dituzte". Egile moderno batzuk norabide bakarreko interpretazioan agertzen duten moduan, Pedro de Valenciak agian akelarre horietara bertaratzen zirenek "haragikeria, adulterioa edo sodomia egiteko asmoz, topaketa eta misterio gaizto haiek asmatu dituztela, eta, bertan, gaiztoetan gaiztoena Sathanas bilakatzen dela..." pentsatuko zuen. Frantzian, bulkada arrazionalista beranduago barneratu zen eta 1682ra arte aztikeria sutzarrarekin ordaintzen zen.

Dena den, Lancreren ordezko epaileak onberagoak ziren; oso froga gutxi eman zituzten ontzat eta bizitako oinazeen aurrean bizirik zirauten akusatuak askatu egin zituzten. Aranibar ordea, haserretu egin zen epai horrekin, hala, Urdazubiko apaizak epai hark "Frantziako lur honi kalte handia" eraginko ziola adierazi zuen. Lapurdiko misio orokorra aditu jesuiten eskuetan utzi zuten. Hainbat eta hainbat bizitza alferrik galdu ostean Lancrek sortutako batzordeak porrot egin zuen eta, ama-erreginak, Enrique IVa hil ostean Frantzia eta Nafarroako erreginaorde zenak, etsi eta metodo biguna ezarri behar izan zuen. Horretarako Aita Cotonengana jo zuen (1612), garaiko predikari ezaguna, Champboneko eginkizuna agindu zuena, Akitaniako probintzian. Euskarazko predikariak topatzea izan zen misio horretan izan zuten arazo nagusia. Azkenean, 1614an, Donibane Garaziko P. Soccarro eta identifikatu ez den beste jesuita bat, noraezean zebiltzan lapurtarrak bidean sartzen saiatu ziren. Baigorriko gotzaina (Echauz) bi jesuitekin lankidetzan aritu zen, izan ere, erret-kapilau nagusi modura zituen betebeharren ondorioz bere diozesia alde batera utzia zuen eta kontzientzian min ematen zion horrek. Litterae societatis IESV annorum duorum... delakoan misio horri buruzko kontakizun interesgarria aurkituko dugu, herrialdeko zati horretan gailendu zen izualdiari buruzko kontakizuna. Antzeko egoera aurkitu zuen P. Golartek Pirinioen beste aldean eta baita Salazar y Frias inkisidoreak ere. Halaber, sorginkeriaren izaera anitza azaleratzen da testu horretan, eta baita predikarien sineskortasun itsua ere. Horiek, Lancrek bezalaxe, aztikeriaren praktika guztiak egiazkoak zirela uste zuten. Eta nahiz eta haiek alboratzeko bestelako modu bat agindu zitzaien, natiboekiko zuten jokabidean errukia eta destaina nahasten ziren. Honatx hartako zenbait paragrafo:

"En los alrededores de Bayona, queriendo el demonio que se le rindiera culto divino, se había constituido una especie de reino entre hombres bárbaros y se hacía adorar bajo la forma de un repugnante macho cabrío... Desde el interior del País Vasco, algunos católicos vinieron a pedirnos ayuda contra los fantasmas infernales que arrancaban a los niños de sus cunas casi todas las noches y los llevaban durante cierto tiempo; toda la región adoleció de esta plaga cruelmente. Aconsejados por nosotros, recurrieron a los exorcismos de la Iglesia y fueron así liberados de toda clase de fantasmas... El demonio que preside esta reunión -akelarre- recibe el nombre de jaunam gorriam en lengua vulgar del país... En 1614 recorrimos la parte de Cantabria (País Vasco) situada al N., la que depende enteramente de Francia y que está separada de la Cantabria española por la cadena de los Pirineos. Habiendo penetrado la corrupción en este pueblo privado desde hace mucho de una sana doctrina, todo este país goza de una triste reputación por horribles y malhechoras prácticas que ronda el prodigio. Recordamos que a menudo, numerosos tropeles de habitantes de esta provincia, convictos de este crimen, habían sido condenados y quemados en Burdeos... Habiendo obtenido la misión del obispo de Bayona penetraron -el relato aquí pasa momentáneamente a la tercera persona- sin tardanza en el País Vasco, llenos de confianza en poder arrostrar las dificultades de la empresa que preveían iba a ser muy ardua. Sin embargo, las dificultades no aparecieron por el lado que esperaban desde el principio... Al rumorearse la vertida de nuestros Padres cundió una gran consternación por todo. Creían ver en ellos a dos magistrados revestidos de poderes supremos para renovar las diligencias y volver a encender las hogueras. De esta forma les costó a nuestros Padres gran trabajo el destruir este prejuico popular. Los Padres se detuvieron a la entrada de la provincia para predicar a los habitantes de San Juan de Luz e inclusa dar un curso de teología los mismos sacerdote,... Cuando penetraron más adelante en el país; grupos de hombres acudieron a ellos de todas partes y, sin haber sido denunciados ni interrogados, declararon haberse librado voluntariamente la brujería, confesando cosas terribles, tanto para decir como para escucha, sobre ellos mismos y sus cómplices. Se relataron cosas terribles sobre los curas, que hacían profesión de estas execrables prácticas. Así resultó que de sus bocas sacrílegas, saltan alabanzas a su amo Satanás, al que dirigía; los más respetuosos epítetos en sus sermones, y para serles más propicios ultrajaban violentamente, mediante sacrílegos sarcasmos, a su Magestad Divina. En un antro lleno de toda clase de impurezas, llegaban hasta el extremo de simular el Santo Sacrificio de la misa y, en lugar de la Hostia celeste, imponían a la adoración de los asistentes un redondel de no sé que sustancia negra como la pez. Según lo que decía la gente, se confiaba a los adultos destinadas a cometer crímenes mayores y a la infancia recién iniciada en los misterios infernales, a guisa de aprendizaje del crimen, el cuidado de criar rebaños de sapos que se recogían cuidadosamente para los usos perjudiciales del arte mágica. En efecto, en el seno de las asamblea de brujería, se preparaba el veneno que se hace cocer en calderos para propagar luego enfermedades en los campos, rebaños y personas... Además de niños, un buen número de personas de edad avanzada, que habían servido criminalmente al infierno durante 40 ó 50 años, se presentaron a nosotros para ser curadas y renovadas. Entre otras personas, acudió un brujo que; para la perdición de muchos, profesaba públicamente la magia en estos lugares; nos testimonió la sinceridad de su abjuración trayéndonos para quemar sus tratados de magia... Dábamos a veces nuestros cuidados a 90 personas en un solo día y, por favor del cielo, con tal éxito, que en menos de seis meses liberamos a 600 del culto infernal y las reconciliamos con Cristo y su Iglesia... No pudimos satisfacer a la mayoría, a pesar de nuestros deseos. Vinieron, además, gran cantidad del País Vasco español y de más allá de los Pirineos, de la Baja y de la Alta Nav. y de la misma Pamplona...

Por otra parte, nuestros Padres apresuráronse en aprovechar las circunstancias, celebraron la fiesta de nuestro bienaventurado Padre en el mismo santuario de Loyola, con toda la solemnidad posible durante dos días completos. Cuando iban a irse de allí, les salieron al paso habitantes del lugar que venían en su busca a Loyola para ser liberados de un cruel maleficio... Mientras volvían de regreso, a través de la B.-Nav., les fueron presentados muchos posesos de ese lugar que ladraban como perros. Uno joven de 19 años entre ellas, iniciada recientemente a las criminales orgias del infierno, fue arrastrada a ese grupo. Esta reveló que todos los que entraban en la cofradía infernal recibían en el blanco del ojo izquierdo, a la mitad de la ceremonia de iniciación, una infusión de una droga que hacia que se formara en ese lugar la imagen de un pie de sapo, auténtico signo de su consagración al demonio... Saint-Palais es la villa principal de nuestra Nav., donde reside el consejo supremo herético. de este gobierno. También hay en él un buen número de católicos. Les predicamos algunos sermones, les explicamos el catecismo y los instruimos sobre un buen número de cuestiones muy graves concernientes a la fe y a las costumbres; discutimos también con el procanciller de este gobierno, calvinista erudito, sobre puntos controvertidos de la doctrina... Actuamos, en fin, seriamente ante el consejo entero para que las personas que hubieran pactado con el demonio en otros tiempos, fueran eximidas de los rigores de la justicia, sí se ofrecían ellas mismas para que fuera curado su espíritu... El consejo pareció convencerse con nuestras ideas y dispuesto a ratificarlas... Nuestros Padres salieron directamente para Burdeos. A su paso acudieron de todos lados grupos numerosos de campesinos y villanos con sus curas y magistrados, dándonos las gracias por haber traído la salud a sus compatriotas... Quedaron muy afligidos cuando nuestros Padres, dejándoles algo de esperanza, les dijeron netamente que, a pesar de toda su buena voluntad, no tenían más tiempo para ocuparse de ellos."

Baina inkisizioaren garaian egindako aurkikuntzak eta ateratako ondorioak sekretupean gorde ziren eta, horren ondorioz, denbora luzez deabruaren boterearen eta belaunaldiz belaunaldi helarazitako estereotipoen beldurrez bizi izan ziren herritarrak eta auzitegi zibileko langileak. Logroñoko auzitegiak igorritako graziazko ediktuak ere (aipatu bezala, bi iritzi kontrajarri zituena), argi eta garbi erakusten du 1610eko Autoan idatzitako kontakizunak onartzearen kontraesana. Horrenbestez, ez da harritzekoa, XVII. mendeko zati handi batean Satanen izua bizi-bizirik izatea. 1616an Bizkaiko agintariek probintzian batetik bestera ibiltzen zen azti eta sorgin andana harrapatzeko eskatu zieten Madrili. Epaile batek eta Medrano jesuitak egindako ikerketen ostean, Bizkaiko sorginen auzia Logroñoko Inkisizioaren ardurapean geratu zen. Bertan zen, berriz ere Salazar y Frias (1617), beste inkisidore batekin, Antonio de Aranda y Alarconekin, hain zuzen. Salazar Korregidorearen eta agintari zibilen aurka azaldu zuten, izan ere, azken horiek auzia zorroztasun osoz ebatzi nahi zuten. Orduko hartan, Ofizio Santuak 1614ko txostenean barneratutako irizpideari jarraitu zion. Gauza bera gertatu zen 1619an Lope Martinez de Isasti historialariak egindako eskaerarekin; Isastik, sorginak eta sorginkeriak egon bazeudela sinesten zuen eta kexu azaldu zen "eskualde hartan dauden sorgin ugarien ondorioz itsaso nahiz lurrean gertatzen diren kalteekin". Ofizio Santuak, Gipuzkoako Batzordeak behin eta berriz eskaerak aurkeztu arren, iskin egiten jakin zuen eta auzia behin betiko itxi zuen froga sendorik ez zegoelako. 1619ko martxoan Gernikan egindako Batzar Nagusietan probintziako sorginkeriaren aurkako kanpaina bat abiarazteko eskaera egitea adostu zen. Eskaera hori ekaineko batzarrean errepikatu zen eta batzarkide batek "zorroztasun osoz jarduteko eta sorginkeriari amaiera eman arte eskatzen jarraitzeko premia" azaldu zuen. Asmo bera zuen urte horretan V.-k Ordizian egin zen eskaera. Eta 1621ean ere oraindik Gipuzkoako Batzarretan gaia jorratzen zen, eta gauza jakina da garai hartan Azpeitian edukitzen zituztela auzipetutako sorginak. Euskal Herrian sorginkeriaren aurka irekitako azken prozesuetako bat XVII. mendearen erdialdean garatu zen, izan ere, 1647ko urtarrilaren 6an, Labastide-Clairence (Behe Nafarroan) udalerrian egindako asanblada orokor batean 1.800 liberako jesapen baten aldeko bozkaketa egin zen eta bi sindiko izendatu ziren, sorginkeria leporatuta atxilotutako 5 emakume eta gizon baten aurka hasitako eginbideekin jarraitzeko. Zuberoan, Biarnoko ehule batek (Morguyko epigono berantiarra), 1670 inguruan eskualdea asaldatu zuen, izan ere, akelarretara joan izan zela eta harekin batera parte hartzen zutenak bereiz zitzakeela esan zuen, Satanek ezkerreko begian utzitako orbana erakutsita. Herritarren artean izu-ikara piztu zen berriz ere, Lancrek egindakoaren moduko beste jazarpen bat jasango zutenaren beldurrez. Baina, garai horretan pentsamendu transzendenteak eboluzionatu egin zuen eta ez zuen itzulbiderik. 1671ko urriaren 19an, igarle zaharkitu hori atxilotu egin zuten... 1679ko Baionako sinodoan, Malleusa eta antzeko liburuak erabiltzea debekatu zitzaien apaizei. Beste oldarraldi bat, Argien Mendean izandako bulkada gogorra, nahikoa izan zen Malleus delakoak beretzat hartutako esperpento teoriko zaharra hankaz gora botatzeko.