Arkitektura

Santa Marina sanatorioa. Bilbo

"Santa Marina" edo "Generalísimo Franco" izeneko tuberkulosiaren aurkako osasun-etxea Ganguren mendian (Bilbo) kokatua dago, haren aurrekari diren Luis Briñas osasun-etxea eta haurren sanatorioa dauden gune berean. Haurren sanatorioan erabili zuten lehen aldiz osasun-arkitektura kasu baterako Eugenio Aguinaga eta Ricardo Bastida arkitektoek, aurreko urteetan etxebizitza nahiz eskola eraikinetan erabilitako arrazionalismoren arkitektura eredu eta pentsamolde bera. Eraikin hori oraindik obretan zela, 1941ean, probintziako komitearen eskaerari erantzunez, "Patronato Nacional Antituberculoso"ko ordezkariak -lehen aldiz- osasun etxe berri baten eraikuntza bere gain hartzea onartu zuen. Osasun-etxe horrek, Santa Marina sanatorioak, 330 oheko edukiera izango zuen eta gaixo gizonezkoak, soilik, kokatuko ziren bertan, horrela, Luis Briñas eraikina emakumeentzat bideratuaz.