Gerrillariak

Santa Cruz Loidi, Manuel Ignacio

1872ko udaberrian itzultzen da eta kaperau bezala talde baten sartzen da. Ahalegin horrek porrot eginez, abuztuan berriz itzultzen da, orain taldeburu bezala, eta kanpaina berriz hasten du San Prudentzioko sorpresarekin, hilaren 9an. Atxilotua eta Aramaiora fusilatzera eramana, berriz ihes dagi erreka baten urperatuz ordu asko kanabera huts baten bitartez arnasa hartzen egonaz. Ihesaldi bi horietatik aurrera izango da Santa Kruzen elezaharra sortzen hasten den unea, Baskonian izan diren ehundik gorako abade-gerrillarietatik bat, aldiberean gorrotatua eta mirestua, mendi eta lainoen artean beti labana. Hilabete horretako 12an, Garrizagako kobazuloan ostenduta egon ondoren, berriz ere Iparraldera doa, abenduaren 2an, zegokion agindua jaso orduko, gerrilla berriro hastan duten 50 gizonez osatutako partida batez itzuliz. Ibilbide eta kontra-ibilbide luzetan mikeleteak eta foralak nekatu ondoren, 1873ko urtarrilaren 19an Osta koronelaren eta hilabete bereko 26an Iturriotzen Gonzalez Kapitain Nagusiaren gainera, ustekabean erortzen da.