Kontzeptua

San Marko jaia

Hala ere, opila ez da euskal jai edo ohitura bati loturiko "ogi" bakarra. Ugariak dira urtean zehar honelako elikagaiak oparitzeko ohitura duten herriak (Durruma, Agurain, Barrundia, Aramaio,...). Hala bada, amabitxi askok Pazko larunbatean euren seme besoetakoei pazko-opila oparitzen diete, paskopilla, morrokoa edo ranzopil (zenbait izen aipatzearren). Gauza bera Pazko astelehenean, Aramaion Garizuman, amabitxiek seme besoetakoei mokotza izenez ezaguna den hiru adarretako ogia eskeintzen diete. Ogi honek adar bakoitzaren gainaldean arraultza bat darama apaingarri moduan. Bai Nafarroan eta baita Iparralden ere ohitura hau mantentzen da.

Urteko beste garaietan ere ogi, torta edo ta opilen inguruko ohiturak ere ezagunak dira. Hala gertatzen da adibidez Tolosaldean Gabonetan. Bertan, pipar-opilak oparitzen ziren urteko garai honetan. Beteluko iñauterietan, antzara-jokuan irabazle suertatzen zenari ere opila ematen zitzaion. Eta zer esanik ez San Blas tortei buruz! Euskal Herrian ematen den ohitura honen beste adibide argi bat. Asko eta asko dira egun, otsailaren 3an urtero, euren tortak bedeinkatzera elizara jotzen duten fededunak.