Herri bakoitzean berezitasunak egon arren ospakizunaren funtsa bakarra da eta ohitura zaharraren elementu nahiz ekitaldi ugari egun irauten du.
Aitzinean, San Marko jaiaren ospakizuna zela eta (apirilaren 25ª) prozesio bat egiten zen herri inguruko ermitak bisitatuz. Irunen, Arteagako ermita, San Martzial ermita eta San Anton ermita; Hondarribian Guadalupeko Andra Mariaren Santutegia, Santa Barbara ermita eta Gaintxurizketako gurutzea; Errenterian San Marko mendi gailurrean kokaturiko Bizaraingo Magdalena ermita, Pasai Donibanen Jaizkibel mendi gailurrean egon ohi zen gurutzera; Lezon Gaintxurizketako gurutzera eta baita Oiartzunen ere. Prozesio ospetsuak ziren, apaiza nahiz agintariak buru izanik zenbait kasuetan. Meza ondoren, lurra bedeinkatu ostean, erromesek, indarberritu ahal izateko bazkaldu eta ondoren erromerian dantza egiten zuten herrira itzuliaz.
Hala eta guztiz ere, ohitura askoren antzera, San Marko eta opilaren jaia bizirik irautea ez da batere erraza izan. Egia esan, Irunen bitan suspenditua izan zen. Lehenengo aldiz 1787. urtean. Urte bereko apirilaren 22an, Iruñako Apezpikuak, Elizbarruti guztian, San Marko letanietan ospatutako prozesioak suspenditu zitezen gutun-agindu bat bidali zuen. Urte hartan erromesaldia Santa Elenako ermitara egin zen. 1816. Urtean, euriteak zirela eta, maiatzeko prozesioa atzeratu ondoren, gerra karlistak izan omen ziren San Marko eguneko prozesioak bigarrengo etenaldiaren arrazoia. Hala erakusten du, besteak beste, dokumentu faltak. Gatazka zibila ostean prozesioa behin bakarrik ospatu izan zen berriro, 1879.ean. Une hartan San markoseko prozesioak behin betiko desagertu ziren.
Horrela izan arren, ohitura sendoa da hau. Prozesioa desagretu arren, lurraren bedeinkatzea, bazkaria eta erromeria ospatzearen ohiturak aurrera egin zuten. Fededunak lurren bedeinkatzea eta erromeria ospatzen jarraitu zuten herri inguruko landetan. Hara, hamaiketako edo bazkaria eraman ohi zuten, gehienetan taloa (artoz eginiko ogia, egositako bi arraultzez lagundua). Tamalez, denboraren poderioz lurren bedeinkapena ere desagertu egin zen. Beraz, egun San Marko eguneko ekintzak , herri inguruko lurretan opilen bedeinkapenean eta hauen dastaketan datza batipat (askotan erromerietako doinuez lagundurik).
