Kontzeptua

San Marko jaia

Sanmarko opilen jatorria, aipatu erromesen hamaiketako edo bazkarian datza. Haragi, arrain eta bestelako elikagaiez gaiz, garaiko dokumentuek erakutsi bezala enpanada zen apirilaren 25ean ospatu hamaiketako hartan gehien jaten zen elikagaietako bat. Opilatik oso gertu dagoen elikagaia izanik honen jatorria azal dezake. Prozesioetan parte hartzen zuten gazteei arraultz egosi eta ogi puska bate maten zitzaien. Antza denez, hamaiketako horietatik datos opila osatzen duten oinarrizko elikagaiak: ogi edo torta eta arraultzak.

Tradizioz, opila, labean sukaldatutako torta bat izan da, arraultza egosiak gainean edo txorizo zati bat barrualdean zuela. Denboran zehar eman diren barianteak ugariak izan dira: Aramaio aldean (Araba), mokotza izeneko hiru muturretako ogia, mutur bakoitzean arraultza bana jarriaz; morrodua edo morrokua bezala ezaguna den inongo gehigarririk gabe koroa formadun ogia Ispoure aldean (Iparralde); Bera eta Bortzirietako (Nafarroa) adar-opil edo adar formako ogiak; edo ta Arrasate aldeko Karapaixoa, triangelu formaduna ardatz bakoitzean arraultz bana duelarik... beste askoren artean.

Ia kasu gehienetan torta hauek arraultzak erabiliaz apaintzen dira. Arraultza koloreko arraultzak. Gorringoa erabiliaz margoturiko arraultzak. Arrosa koloreko arraultzak. Azken hau da Bidasoa aldean opilak apaintzeko erabili apaingarrietan deigarrienetarikoa. Baina, zergatik dira arraultzak arrosa kolorekoak? Teoria edo bertsio ezberdinak aurki ditzakegu arraultzen kolore arrosa azaldu ahal izateko. Nahiz eta batzuk zientifikoki dudagarriak izan, guztiak jasotzea interesgarria litzateke herri-kultura nahiz memoria osatzen baitute.

Teoria batek dioenez, arraultzak arrosa kolorekoak izatearen arrazoia kasualitatean datza, Elgorriaga gozodendan pasatako zerbaitek eragindakoa. Berez, momento honetan gertatutakoan ere datza opila osatzen duen bizkotxoz eginiko torta egiteko modua. Antza denez, Madiletik etorria zen emakume batek urtero eraman ohi zuen bere semebitxiari eskeintzeko opila. Behin, aintzinean torta egiteko erabilitako ogi masa bizkotxo batengatik alda zezaten eskatu zuen. Hain ona iruditu zitzaien torta berria, non opilaren basea aldatu zuten. Arraultzei dagokionez, behin arraultza garrapiñada batzuekin batera egosi ondoren arrosa kolorea hartu zuten eta hain gustokoak izanik (barrualdean etzen aldaketarik eman, aurrekoen antzera guztiz garbiak ziren arraultzak), egun opilak apaintzeko erabiltzen diren kolorezko arraultzak dira.

Beste teoría batek katalandarren eragina ikusten dute arraultzen kolore arrosa horretan. Antza denez, Gerra Zibila ostean okin katalan bat kokatu zen Irunen. Bere ohiturak jarraituz bere lurraldean prestatzen diren "monas de pascua" direlakoak egiten jarraitu zuen. Gozo honek, erdialdean, margoturiko arraultza bat zuen eta amabitxiek euren seme besoetakoei oparitzen zizikieten. Benetan oso antzekoa den opilen ohitura.