Aktorea. Donostian jaio zen, 1931ko urriaren 14an, eta Madrilen hil, 2006ko abenduaren 28an.
Bere ibilbidearen zatirik handiena antzerkian egin zuen eta azken urteetan bikoizketan.
Zineman ibilbide apala izan zuen, komediazko hainbat filmetan parte hartu zuen 70eko hamarkadan, eta, ondoren, euskal ekoizpen garrantzitsu batzuetan, hala nola Imanol Uriberen La fuga de Segovia (1981) edo Javier Aguirreren La monja Alférez (1986), betiere aktore-lanetan.