Zinemagile. Donostian jaioa 1935ko ekainaren 13an.
Metraje labur eta luzekoen artean 40tik gora film egin ditu. 1956ean Madrileko Zinema Ikerketa eta Saiakuntza Institutuan sartu zen. Zuzendaritzan “Despedida de soltero” filmean Eugenio Martinen laguntzaile gisa hasi zen eta bere lehen metraje laburreko filma 1960ean zuzendu zuen. 1967tik aurrera sasoi esperimentala hasi zuen Javier Aguirre berak “beste aldeko zinea” (anti-cine) deitu duena, alde berean erraz saltzen ziren filmetan eta telebistako lanetan jardun zuen.
