Zinema eta antzeztokiak

Principal Antzokia. Donostia

Bi aldiz eraikitako antzokiak hasierako ezaugarri batzuk mantentzen jarraitzen du, nahiz eta bigarren aldiz eraikitzeko eraikin originala eraitsi behar izan zen. Antzokiko fatxadak babestu beharreko hainbat ezaugarri ditu. Nortasun handiko eraikina da, gaur egun ere antzerki eta bestelako kultur aktibitateen eszenatokia dena. 1987an Antzerki eta Jaialdien Udal Patronatuaren barruan txertatu zen (gaur Donostia Kultura dena), eta gaur egun, antzerki-programazio egonkorra du eta Donostia Kulturako Zinema Unitateko jardueren egoitza da, esaterako, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea eta Nosferatu.