Antzoki Zaharra.
Donostiako hiriko alde zaharreko kale Nagusian (43º19'20.23" I 1º59'08.10" M) aurkitzen den antzokiaren lehen diseinua Joaquín Ramón Echeveste-k 1843. urtean aurkeztutako planoen araberakoa da. Honen eraikitze lanak 1844 eta 1845 urteen artean gauzatu ziren. Lehen antzoki hura estilo neoklasiko isabellino baten arabera egin zen. Gaur egun ezagutzen dugun antzokiaren itxura ondorengoa da, 1931. urtean Udaleko arkitektoa zen Juan Rafael Alday-k proiektatutakoa. Antzoki berri hau kutsu klasizistako eraikuntza eklektikoa da. Eraikinak zuen egoera kaskarrarengatik eraikuntza batetik besterako eraldaketa nabarmena izan zen, baina beti ere Principal Antzokia edo Antzoki Zaharra bezala ezagutu da, izan ere, Donostiako antzokirik zaharrena da.