Kontzeptua

Pop Rock Euskal Herrian

Akidura zaratatsu eta erradikalaren artean 80-90 hamarkadetan izan zen astia ere Elvis Presleyren moduko rockabillya bizkortzeko, ile-gandorreko rock and roll eta geroagoko adarkadurak hala nola garaje-rock, psikodelia eta beste abarrak. Bizkaitik Dinamita pa Los Pollos,  hainbat disko grabatuekin, eta General Lee taldeak zer esan ugari eman zuten. Iruñean nabarmendu ziren Los Refugiados, baita ere diskoak grabatuekin. Gipuzkoak rock and roll asaldura garaia bizi izan zuen Zarautz-Donostia-Hernani-Irun lerroa izan zelarik bere gunea hala nola Humedecidos, OK Korral, The Covers, Lusty Men, Labanak eta abat taldeen lanekin (guztiak diskoak grabatu zituzten). Los Waltons donostiarrak pop latindarrara jo zuten La Piel bihurtutik, Madriletik kontratu zituzten eta ospe une labur izan zuten. Garaje musikako joera duten talde zerrenda sortu da. Bizkaian (era bereziki Nerbioen eskuma aldetik), batzuk lehen aitatuak: La Secta, Los Clavos, Los Extraños, Los Raros, Atom Rhumba, jarrera punkagoa duten Safety Pins eta beste batzuk. Rockabilly eta alboko soinuetan Bizkaian aritu dira Billy el Niño y Los Fantasmas del Pasado, General Lee eta McGomez. Oraingo garaietatik gertuago, Bizkian ere, Zodicas eta bere Pinball Rock diskoa tankerako saiakerak finkatu dira.

Esku soinu handia eta trikitixaren munduak hainbat astindura jasan ditu. Joxan Goikoetxea funtsezkoa izan da lehenaren bilakaeran, bai bakarlari gisara bai Juan Mari Beltran (Txanbela taldean egon zena)musikari eta etnologorekin egindako soinu ikerketetan. Gipuzkoa osotik errotuta dagoen trikiak eztabaida latzak jaso ditu 1986ean Joseba Tapiak Donostian urtero ospatzen den lehiaketa garrantzitsu bat irabazi zuenetik, Kepa Junkera bilbotarra bigarrena izan zelarik. Berritzaile nabarmenetakoak bi izan ziren, pop-rock eta antzeko beste esapide erritmikoak sartu zituztenak. Junkera (Oskorriren ohiko lankidea dena) Bilbao 00:00 horas eta Maren moduko disko bikainetan islatu diren ikerketa bide berriak zabaldu zituen, nazioarteko lankide zerrenda luze batekin. Tapia eta bere pandero-jole Leturia trikitixak rock eta amerikar mugako tex-mex aldera egin duen bilakaeraren buruak izan dira, bikote bezala baino batez ere Tapia ta Leturia Band modura. Triki-pop eta triki-mex soinu horiek bere goien gradura iritsi ziren 90. hamarkadan Maixa eta Ixiar (oraintxe bertan Maixa bakarrik), Gozategi eta Alaitz eta Maider taldeen eskutik, guztiak gipuzkoarrak eta antzeko saiakera zerrenda luze bat, gehienak erromeria eta dantzalditara bideratuak.

Joseba Tapia, bere aldetik, folk joerako Zaldibobo (Errobiko kide ohia Mixel Ducaurekin batera), Hiru Truku taldetan sartuta ibili da, eta bakarlari saiakera berezietan. Araban Trikitixa Kontrario, eta batez ere, Araiako,  Joselu Anaiak izan ditugu, batez ere dantzaldietara bideratuak eta rantxerak grabatzen aitzindariak (Araiatik Jaliskora, 1989, IZ) bere adiskide Egan taldeak jarraitu zuena zeinen adarkadura tex-mex erabat boladan egon zena dantzaldietako eta triki-mex  makina bat  taldeetan.

Txalapartak, larrialdi latzeko urteak jasan zituena eta Usurbileko Joxean eta Jexux Artze anaien antzeko ahalegin oparoei esker berpiztu zena, bigarrenaren batzea Andoni Aleman donostiarrarekin, Juan Mari Beltran gidaritzapeko Hernani eskolak eta beste hainbat ekarpenei esker hegan hasi da berriro bizi-bizian, eskola eta jotzaile berriekin, aspaldiko ttakun-ttakuna soinu berriekin nahasten dituztenak: Beti Gerla arabarrak, Oreka TX gipuzkoarra (askotan laguntzen duten Kepa Junkerak ekoitziko disko berezi batekin) eta gazte ikuskizun suhar batekin.

80. hamarkadan berritutako folk taldeen suspertze polit bat jazo zen, batzuk garbizaleagoak eta beste batzuk egungo soinu berriak onartzeko prest. Gipuzkoa izan zen proposamen gehiena pilatu zituena, Txanbela, Ganbara, Azala, Kazkabarra, Xaximiku eta abar taldeekin, guztiak diskoak grabatuekin. Bizkaian zelta joerako Lauburu izan dugu. Benito Lertxundiren ingurunetik Olatz Zugasti hernaniarra erauzi zen, bere diskoekin eta harpa  zuelarik berritasuna. Bizkaia eta Araba artean sortu zen 7 Eskale, Josu Zabala Hertzainetako kide ohia eta Durangoko Igor Elortza eta Unai Iturriagak osatua, diskoak grabatu zituztenak.

Iparraldean, eta Maddi Oihenarten ahots goxoa elkarlaneko disko saiakeretan ari zen bitartea, milurteko berriko belaunaldien  arteko txandakatzea Argitxu Esain, Gaëlle Larroude, Amaia Riouspeyruos eta  Aines Achiary moduko ahotsak egiten ari dira.

Nafarroan joera garbizaleagoa izan ohi da, Etorkizuna aitzindarietatik (Barricada zakarren lehen bateria jolea hemendik erauzi zen), Izugarri, Koiuntura Folk Taldea eta besta hainbat. Ordain estilistikoa Pottoka, rock koblakari baztandarrak adierazi dezake, hainbat disko grabatu dituena. Gipuzkoar kostako Sorotan Bele talde aski arrakastatsutik  jalgi dira Mikel Errazkin HF (joera lasairekin) eta rockzaleagoa den Gorka Sarriegi. Rhune (lehengo Guinnes) auzokideak dira-Irungoak- 2002ean hasi ziren  disko arras ideologizatu batekin eta Valladolideko Celtas Cortos talde eraginkorra dezente gogoratzen duena.

Irungo da baita ere Jabier Muguruza (Fermin eta Iñigo rockzale ezagunenen anaia) konpositore, instrumentista eta kantaria (gainera idazlea eta bere garaian pilota-palako txapelduna)  Les Mecaniciens bezalako bizipenak pilatu ditu, zenbait disko bakarlariak ere baditu eta Iñigorekin Joxe Ripiau hirukote xelebrean lan egin duena. Kantautore gisa izan zituen bizipenak 90. hamarkadan musika mota honek izan zuen gorakadarekin bat egiten du, kantautore hirugarren belaunaldia deitu dezakegunarekin, izen batzuk Mikel Markez errenteriarra, Krispinen agerraldi laburra, Jon Txurio eta Jon Bergaretxe oiartzuarrak, iruindar- kasedar Bittor Aiape hainbat disko grabatuak eta harrera ona jendartean bere garaian,   legazpiar-kanariar Rogelio Botanz (Pedro Guerrarekin batera Taller Canario de la Canción aritua), Mikel Urdangarin bizkaitarra, ikustaldi gehien dituenetako  bat eta egun Bigen Mendizabal gasteiztarrekin batera Bar Puerto elkarlanean ari dena eta beste batzuk dira. Proposamen gazteagoak eta pop itxuragokoak dira adibide Alex Ubago donostiarrarenak 2002 estreinuko diskoa grabatu zuena.

Nesken aldetik Anari (Urola) eta Labrit (Usurbil) euskal kantautoreak edo Ana Pozas (Altza, Donostia) erdalduna baditugula nabarmendu behar da, orok gipuzkoarrak eta diskoak grabatu dituztenak. Beste neska kantariak, baino talde baten barruan eta jendeak ezagutzen dituenak dira, adibide, Sorkun Rubio errenteriarra, hasiera batean Kashbad taldearekin (zenbait disko grabatuak) eta orain Fermin Muguruza Dub Manifest. Baita ere Jauko Barik hirukotea Donostia eta Pasaia tartean, joera zaratatsukoa eta disko grabatuarekin. Edo Aihora Renteria kantaria Zea Mays taldearen buru dena, zenbait disko grabatuekin.

Reggae erritmo jamaikar tentagarriak eta antzeko soinuak, ska edo dub adibide, euskaldunen ikusleen artean beti harrera nahiko ona izan dute. Bere garaian egon ziren musika mota honen inguruan aritu zirenak axaletik bada ere (Puskarra, Itoiz) Kortatuk ska tankerako patxanga borrokazalea puri-purian jarri zuen arte, Irungo bere herrikide Baldin Bada eta Korroskada gasteiztarrak dira jarraitu zutenak eta egun Skalariak iruindarrak eta Ttak gipuzkoarrak babestua.

Gasteizkoak ziren lehen aitatutako Potato, euskal reggae talde nagusiena. Hiriburu berekoak dira Betagarri berriagoak. Geroagoko euskal reggae saiakerak izan dira Ke Rule, eta Ke No Falte, Doktor Deslaï, Akatz eta Iparraldetik King Mafrundi, Skunk eta Yassa, batzuk lehenago ere aitatuak. Joxe Ripiau , lehen aitatutako Irungo hirukotea egun desegina, rock eta latindar erritmoen muga aberasgarria eta mestizoan kokatu zen. Bere mentorea, Iñigo Muguruza, geroago soinu latzagora jauzi da  Sagarroi taldearekin. 1986ean Skalherria Punk kolektiboak Virus de Rebelión, Vómito, Txorromorro eta Korroskada taldeak batu zituen.

Betidanik estimatu da, eta arrazoi osoarekin, neurriz kanpokoa dela udako lau jazzaldi handiak (Getxo, Gasteiz, Baiona eta Donostia; ordenu honetan ospatzen dira uztailean) pizten duten arreta eta gainontzeko urtean dauden jazz ekimenen artekoa. Nolanahi  ere bertako jazz ikuskizun finkoak egon dira putzegile aitzindari eta frankotiradoretik hasita Pedro Iturralde (Faltzeskoa, Nafarroa), Vladimiro Bas bilbotarra, Michel Portal baionar berritzailea eta Javier Garayalde iruinxemea.

Hein batean aitzindariak izan ziren Alen eta Zubiperko Swing (blues eta jazz tartean) bizkaitarrak, Eiderjazz donostiarrak (nondik erauzi zen eskarmentu handiko Gonzalo Tejada kontrabaxu-jolea) Kursaal, Tríptico, Tálamo, Pork Pie Hat, Zango, Opertura, Klabelin Komik (sasoi batean Imanol lagundu eta gero herriko festetara jo zutenak), Odeia, Big Band Donostia, Big Band Iruña eta Jarauta 69 Iruñean, eta beste hainbat izen musika mota honen hasieran Euskadin.

Gasteizen egon da jazz elkarte berezia, hasierako Fausto, Angel Celada, Alberto de la Casa eta beste batzuk. Celada bateria-joleak estatuko pop talde ezagunak lagundu ditu (Último de la Fila eta abar), bereak ziren taldetan, hala nola La Noche, bere jazz abilezia adierazi du eta  bere semearengan, Vitor Celada baita ere bateria-jolea, utzi du bere marka.

Gipuzkoan nabarmendu behar da Iñaki Salvador piano-jolearen lana eta bere lankide Gonzalo Tejada- lehen aitatua- baita piano-jolea den Sorkunde Idigoras, Patri Goialde gitarra-jolea eta bere taldea, Armonia.Co, besteak beste, guztiak era batera edo bestera Jazzle eskola-kolektibora lotuak. Gipuzkoan bizi dira baita ere Renato Baleruz Erdialdeko Europako kontrabaxu-jolea eta Dixiecleta Jazz Band kalezalea eta egon dira ere Argot hirukotearen  tankerako taldeak, disko bat grabatu zuena.

Bilbaína Jazz Club elkartea “botxoko” zaletuen lagunarte bat da, nondik erauzi diren zenbait musikari hala nola Victor de Diego. Iruñeakoa da Josetxo Goia-Aribe saxo-jole egongaitza (hainbat disko grabatua) eta bere adiskide Iñaki Askunze, baita eta diskoak egin dituena. Bartzelonako jazzarekin lotura handien duen bertako jazz-ikuskizunean garrantzizko rola jokatu dute zenbait kanpoko izen (hala nola Andrzej Olejniczak poloniarra, Euskadiko Orkestrako musikaria berau).

Benetako jazz ahotsak urriak izan dira, hainbat emakume izen nabartzen direlarik hala nola Itxaso González (Vocal Feel) bizkaitarra eta Iparraldeko Miren Aranburu (baita ere Iparraldekoa den Jean-Luc Hargous putzegilearekin batera lan egiten duena). Eta Donostiako Golden Apple Quartet bertako jazz eta swing musiken adierazle onak, ia beti umore onekoa.

Soilik bluesa den eremua jazz berak baino jarraitzaile gutxiago ditu, oso izen gutxi nabarmentzen direlarik hala nola lehen aitatutako Zubipeko Swing eta Mercado Negro Bizkaian, Blues Stop donostiarrak gero Lau Behi bihurtuak eta rock jite jatorrean, Josi y los Javis (Zumarragatik eta bi disko grabatuak) Whammer Jammer (Miarritzetik) eta Arima Beltza elgoibartarrak, disko bat grabatua Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin eta beste hainbat. Blues-jazz esparru honetan sartu dezakegu ere Iparraldeko Jean-Marie Ecay gitarra-jole garai batean Itoiz taldeko kide izan zena eta 2002ean World Energy Blues izeneko  jazz-rock diskoa grabatu duena.

Euskal dantzaldi eszena izugarrizkoa dela esan daiteke, talde mordo bat lan horietan ari direlarik eta batzuk urte frankoz hala nola Akelarre, Egan, Joselu Anaiak historikoak eta jada deuseztatutako taldeak adibide Iparraldeko Minxoriak, Nafarroako segida (Orquesta Amanecer bere neska kantariekin, Los Clan, edo mexikar kutsuko Dúo Gala, Al-Aska lizarratar euskaldunak, disko bat grabatu zutenak eta abar) Imuntzo eta Beloki bezalako trikitilariak eta abar. Nabarmentzeko beste izenak dira jada zendua eta faltan sumatzen den  Lizartzako (Gipuzkoa) Kaxiano, zenbait disko grabatuekin. Baita ere Drindots, Trabuko, Trakets, Urgabe eta abar luze bat milurteko berri honen lehen urteetan biziki lanean jarraitzen dutenak.

Pop-rock eskarmentuarekin lotuta latino-amerikar joera garbiko taldeak sortu eta deuseztatu dira hala nola Bárbaros del Ritmo, Sonora Candela, Sonora Caribe, Mal de Ojo, La Ferretería del Son, Barraca Selva, Txatanuga Futz Band, Erreka eta antzekoak. Azken talde honetako kide izan zen Gipuzkoan bizi zen Rafa Villafraña kubatarra, 2002 urtean Euskadi tropical diskoa grabatu duena. Beste kidetasun latinoak dira, adibide, Los Morochos nafarren tangoak edo Mal de Ojo donostiarren joera estilistikoak, hainbat disko grabatuekin, zeinen bakarlariak, Adrian, argitaratu berria du disko bat Haragi Gordiña izenekoa bere euskal proiektuarekin.

Euskal Herriko flamenkoak, AEBtan bizi eta zendu zen eta Iruñeako udalak hil ondorengoko  omenaldi bat egin dion, Sabicas gitarra-jole ijito eta iruinxemea izan zen nazioarteko begirunea lortu zuen izena. Azkeneko urtetan sortu dira arreta merezi duten  gazteak hala nola Soniquete donostiarrak, Donostiako Amara auzoan elkarte flamenkoa sortzearekin batera eta Gipuzkoako hiriburuko udalak berak antolatzen dituen flamenko jardunaldiekin.

Tresnetako konpositoreen, eta bereziki filmetako soinu-bandei  edo telebistatarako edo irritako musikarako,  euskal esparru laburrak arreta merezi duten musikagile bereziei bidea eman die. Itoizko kide ohi eta rock kantari autonomo Juan Carlos Perez kasu, CDetan telebistako edo antzerako baliabideentzat egindako musiken bildumak dituena. Baita ere Pascal Gaigne, euskal-frantses konpositore eta gitarra-jolea, Beñat Axiaryren Urria baionarrekin  lan egin zuena, baita ere Amaia Zubiria eta beste hainbat lankideekin, eta filmetarako musika egin duena (Victor Ericeren, El sol del membrillo), antzerkirako eta pieza autonomoak. Gasteiztik Bingen Mendizabal zinerako konpositorea nabarmendu da (baita ere garai batean Hertzainak taldearen lankidea eta orain Mikel Urdangarin  kantautorearena) eta Alberto Iglesias donostiarra espainiar zinegintzako soinu-banden esparruan baietsitako balorea da.