Aurreko hamarkadako inarroste azpimarragarriaren ondoren, 90. hamarkada baietsitako saiakeren finkatze edo/eta jarraitze garaia izan zen eta krisi-garaia beste zenbait ahaleginentzat, jada hain berezia ez zen rock erradikalean. Historiaren bultzadak bere sasoian kantautoreen esparruan egin zuen garbiketa orain muturrekoa deitu zen eszenan jazo zen. Estiloak aldaera eta ñabarduretan adarkatu ziren, nazioarteko aldaera, nahasketa eta mestizaia garaiekin bat eginez. Sortzen eta akabatzen dira disko saiakera autonomoak eta fanzine eta irrati askeen lana makaldu zen. Zenbait alor egonkortzen dira hala nola gipuzkoar heavy-metal melodikoa, thrash eta death-metal ikustaldiak eta batez ere betiko trikitixaren bilakaera triki-pop eta triki-mexera.
Hertzainak talde ikurrak bere burua deuseztatzeak jende andana gogoberotuz inguraturik, Cicatriz taldearen itzulera behar gabeko ziurtasunik gabe (Eskorbuto taldearekin batera euskal rockzaleen heriotza goiztiarretan errekorra dutenak, zoritxarrez nahiko ohikoak bihurtu direnak gazte bizitzaren gehiegikerien ondorioz) eta doinu eguneratuagoen agertzeak hala nola Bizkar Hezurra (Cictriz eta Korrokada taldeko partaide ohiekin) edo zeharo gogorrak ziren Soziedad Alkoholika taldearen sorrerak markatu zuten hamarkada berria. La Polla Records taldeak Records hitza galdu zuen barne arazo legal batengatik, baino lanak ematen jarraitzen du La Polla izenarekin. Okupatutako gaztetzea (“muinoko etxea”) eta El Elefante Blanco , The End ordezkatu zuena, tankerako egoitzak (biak galduak) zuzeneko musikaren sugarra mantendu dute.
Garai berrien ezaugarria musika ahalegin gazteak Laudiora baita ere Amurrio eta Agurainera (Kaos Etiliko) higitzea izan zen. Laudion gaztetxe eta “erradikalago” zen squatt batera egon ziren zeinetatik nazioarteko rock talde “alternatibo” mordo bat igaro ziren eta Pirula Irratia igorle “askea” martxan egon zen. Danba izan zen bertako banda nagusiena, disko pare bat grabatu zituztelarik. Laudio-Amurrioko izen berriagoak CLGSE, Une Latzak, Flying Pigs, The Drellas, Ironic Cancer Phobia eta abar dira.
Beti Gerlakoak betiko txalaparta bihurritu dute zura eta burdina soinuak arakatuz. Trikitixa Kontrario, soinu txikiaren esparru zehatzean, Banda Municipal de Ska hazitegi taldearen jarraipen alaia izan ziren. Tomas San Miguel sortzaile mugituak txalapartako saiakera berriak new age giroko kantekin nahastu ditu.
Ekimen xelebrea izan da bere Asamblea de Parados, Abetxukoko Mikelin Festa Alternatiboak iragarri dituenak, musika bilera garrantzitsuekin eta zenbait disko ere argitaratu dituena; berriena Potxo Torenarena, Potato taldeko partaide ohia. Bere hamaikagarren urtemuga ospatzeko 11 Años contra el Paro diskoa argitaratu zuten Oihuka argitaletxean, euskal rockzale taldeen abesti ezagunekin.
1993ko berri ona Nafarroko Barricada talde beteranoa eta Juanma Bajo Ulloa Gasteizko kameralari ezagunaren jakinduria batzen dituen elkarlana izan da, Gasteizko gaztetxean musika-bideo bat grabatuz. Nolabaiteko oihartzun publikoa izan duten beste talde arabarrak A la Fuga, Primavera en Chernobil, UTM, Rock Dam, Ke de Ke, B.O.2, Ley Seca, Segundo Banana, Sexto Sentido eta abar izan dira.
Araba viento en Pop diskoak 1988ean bertako benetako pop egoera islatzen saiatu zen Correrías Musicales Alavesas kolektiboak bultzatuta eta Cuvyco estudioan eratua. Etxe hau bertako musikoek osatutako kooperatiba baten ideia izan zen Liquidacion Por Reformas taldearen jira-biran. Grabazio hartan Segundo Banana, Mitxel y Los Renos, Exceso de Cupo eta Ketedén taldeak parte hartu zuten. Bananatarrak bere diskoak grabatu zituzten 1989 eta 1992ean.
Baino Hertzainak eta La Polla Records ondoren Arabako talde nagusiena Soziedad Alkoholika izan da, thrash-metal joera gogorrekoak, zuzenak eta gardenak bere testuetan eta diskoetxearen jabeak, Mil a Gritos, beste taldeak ere babestu dituena.
Bilboko eta orokorrean Bizkaiko rockak inguruko industriaren gogortasuna islatzen du, ia beti rockzalea eta astuna. Erradikalismoaren lehen garietatik (Zarama, Vulpes, Eskorbuto, MCD, Parabellum, Distorsión, Zer Bizio?, AHV, Radical HC) oraintsu arte Etsaiak, Parasma, Beer Mosh, Juicio Final, pLT eta beste hainbat taldeekin. Baino ikerketak ñabardurak ditu bereziki Nerbioren eskumaldean, eta bereziago Getxo inguruan, askoz ere anglofilo eta txukunagoak ziren pop-rock taldeak pil-pilean daudenak; adibide El Inquilino Comunista eta Lord Sickness. Getxo Sound deituak bertako agintarien babes ofiziala izan zuen eta dozenaka talde batu zituen gehienak aski gazteak. Ahaztu gabe Bilboko garai erradikaletan baita ere Getxo-Algortatik sortu zela Lavabos Iturriaga proposamen berezia eta rockaz ezer gutxi zuena.
Bizkaiko rock lerro berezia izan da talde gitarra-zale, baino ez zehazki astunak, ez punk ez heavyak, baizik eta asmo berritzaileagoak eta konplexuagoak zituztenena: Cancer Moon (erdi bizkaitar erdi gipuzkoar bikotea) Piztiak, Hazurbaltzak, Ama Say, Sasoi Ilunak, Martxoak 31, Broken Bihotz, Zea Mays, Exkixu arrakastatsuak eta beste hainbeste.
Popago den eremuan kostako Punta Galea- neska bat dutelarik buru- eta Gris Perla (rockzaleagoak) moduko taldeak ondo mugitu dira, talde irmoaren eredua izan dira hainbat disko grabatuekin baino merkatura jauzi egitea lortu gabe. Egon dira baita ere saiakera ia makurrak hala nola La Hermana Mary, diskoak grabatu zituena, edo La Casa Usher. Rock klasikoaren eremuan Platero y Tú estatuko merkatuan bere tokia lortu du (baliteke Mocedades edo Dinamita pa los Pollos ondoren, hiru estilo zeharo desberdinak bere artean, arrakasta gehiena izan duen talde bizkaitarra izatea) eta esperientziak bere abeslariaren bakarkako saiakerari bidea eman dio Fito y Fitipaldis.
Hiritarra edo kaletarra deitzen den rockaren beste izen batzuk Rabia, The Flyning Rebollos, Irula, Trauma, Cuestión de Costumbres, Sedientos, eta abar dira. Alde astunean edo hard The Trasten Traste, Juicio Final, Éxodo, Beer Mosh eta beste batzuk daude. Eta gitarra-zale eta amerikarragoen, La Secta, Los Clavos, Los Rotos, Pop Crash, Colapso, Los Extraños eta beste hainbat; beti bizi eta lanean jarraitu duen musika eszena, nahiz eta sekulan ez igaro arrakasta kopurutsuaren muga. Nabarmendu behar dago jarrera libertarioko DDT etxe-banatzailearen lana, talde erradikal amateur edo diru gutxikoekin jardun zuena.
1990ean agertutako ekimena esanguratsua izan zen: Txerokee LPa., Mikel Laboari omenaldi bat askotariko jotzaile sorta baten eskutik eta rockzale gazteenak euskal kanta modernoaren aitari egiten zioten aitormena. Lehenago, Mikelekin elkarlanean aritutakoa, Iñaki Salvador, jazz-zaleak, Txoriak-txori egilearen hainbat abeste bere irazkitik paseak zituen Zilbor hestea diskoan. Kortatu (Fermin eta Iñigo Muguruza) taldearen errautsetik Negu Gorriak sortu zen, euskal rockaren saiakera nagusiena bai kontzeptu moduan bai bere eraginagatik. Negukoek, rol nagusia jokatu zuten, disko zerrenda luzea batean, bideoetan eta batez ere kontzertuak eta nazioarteko itzuliak, zenbait deialdi jendetsu nabarmendu daitekelarik (Oiartzun, Baiona, Donostia) Rodriguez Galindo guardia zibilaren jeneralarekin izan zuten auzian babesa adierazteko, zeinek Ustelkeria kanta difamazioa zela eta salatu zituen. Talde berria deuseztatu ondoren Fermín Muguruzak bere Dub Manifest finkatu du, Japonia eta Txinan itzuliak egin dituena. Iñigo (bere garaian Delirum Tremens kosta taldeko partaidea izan zen) lehen Joxe Ripiau sortu zuen (Jabier, beste anaia musikazalearekin) eta gero Sagarroi. Bere aldetik Jabier Muguruza Les Mecaniciens taldearekin nahiko egin zuen eta gero bere bidea bakarlari modura jarraitu du.
Donostia barna estilo askotariko talde mordoa ibili zen: Baila Nelly, Insignificantes, Ojos de Carmen, Para Lelos, Frisco Jenny, Utikan, Squadron Club, Purr eta abar (guztiak diskoak grabatu zituzten) eta Certificado de Defunción, Grossen Jarren, Stick, eta beste. Buenavistako eskola zahar okupatuetatik, Pasai Antxoko mugan, rock soinu gogor errenka ere erauzi da: La Perrera, Nuevo Catecismo Católico, Censura, Discípulos de Dionisos, Señor No. Gipuzkoako hiriburuan ikustaldi giro beteranoa mantendu zen: Javier Sun (Scooters taldean egona)Sanchís y Jocano, Amor a Traición- Deriva (lehen UHF) Enrique Mingo/Lagrimas del Sur eta abar. Eta oihartzun berezia izan zuen Donosti Sound deitu zenak (bigarren gertaldia, kontuan hartzen badugu aitatu dugun Santiago Ugartek hamarkada luze bat lehenago sortu zuen marka): Eragin handiko Family, 23 Ojos de Pez, Aventuras de Kirlian, Le Mans, Young Brian Superstar, Daily Planet, La Buena Vida eta abar. Eta pareko hasiera estilistikoak hala nola Javi Pezena Parafünk taldean, Sirope kolektiboa eta Novophonic diskoetxea.
Urola Garaian Iparraperoak moduko taldeak mugitu dira, Josi eta Los Javis taldearen bluesa eta De Deukans gainera Motx tokiko bilduma argitaratu zen Katu Kale, Hartu Arte, Antisepsia, Rama de Ke, Bardulians, Expansión eta Valle de Dom parte hartu zutelarik. Azkoitia-Azpeitian elkarlaneko disko bat argitaratu zen Zilbor Hesteak, Fundiziyue, Tau Ceti eta Mesias Berriak taldeekin; eta Eztuk, LS SEngor, Signaculum Virginitatis, eta muturreko Akauzazte (disko grabatu zutenak) ere baditugu. Zestoatik Lin Ton Taunen triki-rockak zart egin zuen, gero aldatua, zenbait disko grabatu zituztenak, horietako bat nazioarte diskoetxe ezagun batekin Madrilen. Eibar izan zen hasierako euskal heavy metalen toki nagusiena, Su ta Gar eta bere lankide EH Sukarra tankerako talde iraunkor, arrakastatsu eta eraginkorrekin.
Arrasaten, DDDP, Iskanbila, Zakarrak, Ume Gaiztuak eta Child Abuse izan ditugu. Kostaldetik AGE zumaiarrak eta Zarautzen NAM, Iluna Beltz eta bereziki Anestesia eta Bi Kate talde gogorrak, zenbait disko grabatuekin. Hondarribiko giroak sasoi polita igaro zuen, Underribi diskoan islatzen dena zeinetan Beti Mugan, The Illusions, Orgasmic Toothpicks eta Dut taldeak parte hartzen zutelarik. Sorotan Bele, arrakasta dezente izan zuen pop-folk taldeko partaide gehienak bertan zuten jatorria. Handik jalgi zen Mikel Errazkin, sortzaile autonomoa eta Hirusta diskoetxearen burua; baita ere Gorka Sarriegi kantaria, egun pop-rock abesti bakarlaria; eta Urbil Artola, bere aitarekin, Txomin beteranorekin, kantaldiak eman eta diskoak grabatzen dituena.
Lezon, Lezorrotik at! Bilduma argitaratu zen, Harlax, Cromlech, UZB, Nitro, Ibon Salaberria, Iñaki Labaka, Lorea, Flase Prophet eta Ozel parte hartu zutelarik. Pasai Antxon du bere jatorria Urtz, rock klasikoko taldea zenbait disko grabatu zituena. Errenterian martxan egon zen EMTE rock kolektiboa, Txumpa, Ezin UK, Ostikada, Kashbad (zenbait disko dituena) Ilam Ilusio Faltsuak, Inercia, Los Kebras taldeen diskoak grabatu zituena, baita Para Lelos, Bihotzerre, Mortal y Rosa, Holly Blues, Psicosis, Desecrate, No Toxic Pipe eta Ke+Da beteranoenak.
Beti ezinegoneko Tolosan Galtzaundi kolektibo euskaltzaleak bertako taldeen aleak argitaratu zituen kasetetan, CD eta bideoan, Triki Up, Waika, Regimen Brutal, Muxutruk, Humus eta beste hainbat taldeenak. Herri papergiletik ere erauzi dira Kixmi, Depósito, Anima Vili, Uncle Mussels edo finkatuagoak ziren eta jada diskoak zituzten Deabruak Teilatuetan eta Bide Ertzean. Usurbilen sortu ziren Ikara, Larrua Truk eta Sugoi. Goierri barna Potrotaraino zakarretatik hasita Animese Martinez sasi-modernotxo arte ibili ziren.
Itoiz taldeak iparralderekin izandako loturatik Akoka (Xabi Pery) tankerako soinu esperimentuak sortu dira edo King Mafrundi (Jimmy Arrabit) taldearen reggae. Bitartean Maddi Oihenart kuttunaren ahots klasikoa lankide askok bere ondoan nahi izaten dute (azkena Juan Mari Beltran), Peio Serbielle zuberoarra eta Beñat Axiary baxenafarra, bakoitza bere erara, musika kezka isla dira; bi-biak disko propioak grabatu dituzte edo beste sortzaileekin elkarlanean.
Pantxoa Xabaltx folk munduan aritzen da. Zehazki rockari dagokionez izen ezagunak dira Killers, Les Trolls, Caid Decit- bi mugen artean- eta Burlesk heavy taldeak. Zerrenda luzea are luzatzen da Mokokoa, Txakun, Mister Saguak, Sustraia, Mikelats, Haurtzarrak, Keñu, Kapten Egurrak, Txingoma Bi, Voodoo Muzak, Beltzez, Buruko Mina, Ex-Aequo (zaharragoak) Karrikattarrak, Jan Edan, Total Xingar, Zapozain, Kaparosto eta batez ere Skunk mugalari bihoztunak, diskoetxe propioarekin (non bildumak argitaratu dituzten eta Yassa taldearen Papier cravate diskoa) eta atzerrira askotan mugitzen direnak.
2001ko otsailean Hazparnen Iparkor hardcore rock kolektiboa sortu zen, Ikus, Haurtzarrak, Kolpe-K, Hats, Mokuzatzu, Ikara, Dementzia, Ak, Berri Beltzak, Kontuz, Dixpachte, Eelam, Tupolev, Argia, Patxeroak eta Inguma taldeak biltzen zituena. Niko Etxart beterano eta aurrendariak hego aldeko Joseba Gotzon eta Gontzal Mendibil adiskideekin elkarlanean Nortasuna diskoa koordinatu zuen, kirolari ezagunekin abestuz euskal futbol selekzioaren alde. Arrosako (Behenafarroa) jaialdia Iparraldeko rock giroaren egoera ona eta dinamismoaren adierazlea da.
Tierra de rock/Rock lurraldea (1997) diskoak antzinako eta egungo soinu nafarren berri ematen du talde desberdinen 36 abestiekin. Malos Tratos (hainbat disko duen taldea) iruindarretik jalgi zen bakarlaria. Euskarazko rockean ere berriak jazo ziren hala nola Balerdi Balerdi, Tocamas moduko aurreko saiakeratik birziklatuak. Baita ere Pottoka baztandar abeslaria, hainbat disko graduekin. Edo Bittor Aiape rock-musikari iruindarra oraindik nerabea zenean diskoak grabatzen hasi zena. Edo jada desagertua den Patagonia talde menditar heavya. Euskal talde berriagoak Berri Txarrak eta Nahi Ta Nahiez dira. Alde astunean arrakasta dute Flitter (Lizarra), Koma (Burlata) eta Marea (Berriozar). Elkarlaneko Ecografia CDa (Uff!! Diskoetxea) rock paisaia geldiezinena islatu zuen ( Half Foot Outside, Greenhouse Effect, Ritual de lo Habitual, Tedium, Desoreka, Polaris, Rare Vocation, Los Rosslis, Los Áccidos, Grey Souls, The Glitter Souls, El Columpio Asesino, Doctor Kronismo, The Brillantinas eta Instant Dance. Talde hauetako batetik sortu zen Souvenir, Frantziako 60. hamarkadaren tankerako saiakera.
Foru lurraldeko beste hainbat saiakera rockzale berriagoak Jugos Lixiviados, Múltiple 12, Mal Temple, Sátira eta abar dira. Altsasutik jalgi ziren Los Del Rayo, hainbat disko grabatuekin. Bera inguruan mugitzen dira Zup, Noise Hole, Gutariko Bat, Borrokan eta abar, eta Petti kantautorea. Erriberan nabarmendu ziren Piskerra. Mexikar itxurako leinuan Kojon Prieto y Los Huajolotes (Tijuana in Blueko kide ohiekin eta hala moduan ibili zena “hona hemen napar-mex” oihupean) nondik erauzi zen Tonino Carotone italiar joerako nafar-burgostar nahasketa xelebrea. Skalariak urteak daramate nafar skaren ikur erritmikoa astintzen.
Aipatutako hainbat disko bildumez gain, elkarlaneko beste grabazioen zerrenda luzeak Euskal Herria gurutzatzen duten rock soinu jauzien berri ematen digu. Hasierakoen artean nabarmentzen dira ¡Condenados a luchar!- BorROCKari loturik! (Danba, BAP!!, Ultimatum, MCD, PorkeríaT, Zer Bizio?) Discos Suicidas diskoetxeak argitaratua 1985ean, Bat, bi, hiru, hamar, Egin egunkariarena Oihukak argitaratua 1987ean edo Más que punk/ Punk baino gehiago (Suicidas, 88). Binilozko diskoen garaiko beste bildumak dira: Diez años de lucha contra el paro, +que Pop, Descarga Norte. Dena emanda zuzenean, Deserción! Eta antzekoak. Esan den bezala, 1985ean Soñua diskoetxeak atera zuen “4en diskoa” deitu dena, Kortatu, Cicatriz, Kontuz Hi! eta Jotakie taldeekin, denborarekin oihartzun berezia izan zuena euskal rockean. Baita ere euskal punkaren garaia markatu zuen Zona Especial Norte diskoa, Suicidas, Eskorbuto eta RIP taldeen artean egina.
Bilduma askok irozgarri ofiziala dute hala nola Hemendik, talde berrientzako azpititulua, Euskal Irrati Telebistaren Lehen Erakustaldia, Gipuzkoako Aldundiko Gaztemaniak! programa, talde berrientzat. Baita ere autonomiako Euskadi Gaztea irratiko maketa lehia, 200 kantuz (E.I.TB.), Euskadiko soinuak (Eusko Jaurlaritza) edo Bilborock (Bilboko Udala).
Elkarlanean egindako beste obra batzuk diskoetxeek berak argitaratu dituzte: Aurtengo GORakada, o GOR ezazu zure burua (GOR) saila, Esan Ozenki, Gora Herriak, Independentzia 5 urtez, Basque Electronic Diaspora (Esan Ozenki), Oihuka 88, 89, 90, 91, OihukaTU (Oihuka), Zaunka Diskak (Zaunka); Voices of Euskadi, Música del País Vasco, Kantu nostalgikoak; Basque Music, The Sampler; Amodiozko baladak (Elkarlanean); ¿Dónde estabas tu? Rock vasco (DRO), Mil a Gritos (ídem), Discos Suicidas 18 años (ídem); Euskal Ska eta Reggae, International Reggae Martxaska (Skunk). Edo disko solteak Ipar Rock (Euripean Sua, Bat Bitten, Burlesk, Sugoi), Gasteizko gaztetxearen alde, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka eta beste hainbat.
