Abeslariak

Esain, Argitxu

Argitxu Esain Ziburun sortu da 1977an. 1997an euskal filologiako lizentzia lortu zuen Baionako fakultatean eta ondorioz euskara irakasle izan zen ikastegietan. Zortzi urtez oboa jo du Baionako musika eskolan. 21 urtetan erabaki zuen kantari profesionala izatea. 3 urtez Rennes-eko musika eskolan ikasi zuen eta 2009. urtean Tolosako (Frantzian) Capitol orkestran kantari da soprano bezala. Ipar Euskal Herrian solo bezala kantatzen du Ozenki taldeko kantaldietan ardura elizetan ematen dituztenak.

Argitxu Esain: "Operak kantatzea oso aberasgarria da, kantu hutsaz gain aktore lana ere egiten ikasi behar". Euskonews ; 480. Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2009.

Argitxu Esain: "Chanter de l'opéra est très enrichissant, en plus du chant vous devez apprendre à être acteur". Euskonews ; 480. Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2009.