Kontzeptua

Pop Rock Euskal Herrian

Donostiako rock-jaialdi garrantzitsu bat Asco taldearen aldeko jaialdia izan zen 1980ko azaroan: Puskarra, Globoa, Elastikoak, TNT, Negatiboa, Mogollón, Johnny eta Los Relámpagos taldeak, edo Asco bera. Urte berean, Itziarko (Gipuzkoa) Mandiope diskotekan, Zen eta Zarama rock-lehiaketa egin zen. Bertan, Xemen Lazkao, Bingen Zubiria, Begoña Ta Soledad, edo Zen eta Zarama rock-musikariek parte hartu zuten; Euskal Musika 80 diskoa (IZ). Rock Gaua jaialdia ere rockeroa izan zen, Lekeition (Bizkaia) lau urtez jarraian antolatua. Laugarren edizioan (1980ko uztaila) Itoiz, Zen, Zimel, Negatibo, Puskarra eta Cygnus jamaikarrek parte hartu zuten. 1981ean, Lemoiz gelditu jaialdia egin zen Bilbon, eta handik disko bikoitza atera zen, Zumeta pintoreak egindako horma-irudi baten azalarekin.

1981ean grabatu zen lehen rock disko arabarra, Harrikada hildako mitxeleta (IZ) Mirotz taldearena, Zuia bailarako taldea. Neska kantariaren behar bezalako folk eta tresna-jotzaileen rocken antzeko ideen arteko lotura lausoa. Disko bat grabatu zuen beste talde gasteiztarra Nahiko izan zen. Gasteizen Freak taldea existitu zen, zeintzuk naiz eta argi eta garbi izen hippya izan arren Arabako lehen saiakera punktzat hartzen dira. Baita ere Gasteizen gertatu zen denbora gutxiz euskal rockean gutxitan eman den neskez soilik osatutako talde bat : Pléyade. Bertako belaunaldi jebi-metal zaletuenak B.O.2, UTM edo Rock D.A.M.  moduko taldetan eduki zuten bere adierazpena. Hiru taldeak Descarga Norte deitu zen taldeko lanean izan zuten bere estreinu diskografikoa. Beste talde metal-astuna izan dira besteak-beste Osiris, Ekaitz, Lola y sus Mataperros, Ley Seca, A la Fuga, Primavera en Chernovil eta abar. The Allnighters Gasteizko rhymth&blues aldea irudikatu dute.

Aurrerago aitatuko diren punkera jo zuten talde esanguratsuenez gain, Arabako hiriburuan emanaldi oparoak egin zituzten tropikal itxura zuten taldeak loratu ziren, reggae eta ska tankerako doinu karibetarrak maite zituztenak: batez ere Potato, baino baita ere La Banda Municipal de Ska, Korroskada, Kanabis, Kua-troele edo Danba, Laudioarrak. Zehazki rockzaleak  ez diren beste musikari batzuk denerako balio zutenak Bingen Mendizabalek ordezka ditzake, bere garaian Hertzainak taldearen lankidea, hainbat soinu banda ondu zituena La madre muerta filmarena esate baterako, eta geroago Mikel Urdangarin bizkaitar abeslariarekin batu zena Bar Puerto esperimentuan.

Bizkaiko hiriburuan eta bere inguruetan pop-rock asaldura bizia eman zen Madrileko “movida” deitu zenaren eraginpean. Izen nagusiak izan ziren Rufus, Yo soy Julio Cesar, Los Santos, Cómo Huele (lau disko grabatu zituztenak) Médanos del Singapur, Primitivos, Nueva Religión, Amas de Casa, Crimen y Castigo, Los Impecables, Isidoro y su Colección Puertas Plegables eta beste anitz.

Hamarkaden arteko zubia arrakasta osoz Mocedades taldeak egin zuen Amor de hombre bezalako kanta esanguratsuekin. Bertan zegoen Carlos Zubiaga aitzindaria baita ere Amaya eta Estibaliz Uranga ahizpak, lehena ibilbide propio luzea duena eta bigarrenak Sergio y Estibaliz bikotean.

Geroxeagoko sasoian sortu zen Doctor Deseo, nortasun handiko taldea, egun lanean jarraitzen duena (Suspira y conspira grabatu dute 2002ean), aldian behingo jarduerarekin beti, disko sail ederra bere gibelean eta non sartu diren azken garai hauetan Hertzainako partaide ohi pare bat. Arrakastaz aurrera egin zuten hainbat lokal hala nola El Garaje, Yoko Lennon´s edo Cotton´s Field, Sondikan Bolo adoretsuak gobernatua, bertako rockzaleen bildu lekua izan zena.

Hainbat fanzine sortu ziren ( Neo Ama de Kass, Sorbemocos, Sintonía Cerebral) eta Algortan jalgi zen Muskaria, Roge Blascok sortutako musika agerkari benetan askea, serioa eta oso konprometitua euskal eszenarekin, gero Euskal Irrati Telebistako (EITB) kazetaria izan zena. Roge, sailkatzen zaila zen Lavabos Iturriaga taldeko partaidea zen, talde honetan ere zegoen Oscar Amezaga, Elias euskaltzale intelektual ezagunaren semea, eta Discos Suicidas familiarteko ekimeneko buru nabarmena. 1983ean Discos Suicidas diskoetxean argitaratu zen Sintonía independiente, garai hartako Bilbo eta inguruko pop-rockaren jitea argi uzten duen bilduma disko batean, In Extemis taldetik hasi eta Billy el Niño arte eta Los Fantasmas del Pasado taldetik Medanos de Singapur edo Zarama taldea arte.

Gipuzkoa Star, Gipuzkoako aldundiaren kontzertu ekimena, 1982ko disko bikoitzaren izena izan zen, probintzia honetako Ángeles del Infierno, No, Sats, TNT, Asco, Voz en Off, Aristogatos, Jotakie, Males de Parkinson, Mogollón, Los Patos, Casino, Stereo eta Laket taldeen lekukotasuna utzi zuena. Lehenak, hard-heavy  erakoak, Lasartetik ezustekoa egin zuten, hainbat disko grabatuz eta itsasoaz harantz  joanez Amerikan rock-musikaz profesionalki bizitzeko asmoz.  Aristogatos taldetik jalgi zen Mikel Erentxun, geroago Duncan Dhu taldearen sortzailea, agian euskal popean arrakasta gehien izan duen taldea. Mikel eta bere taldekide Diego Vasallo (bere garaian Cabaret Pop proiektuan egon zena) jarraitu dituzte musika ibilbide autonomo sendoak. Jotakie, bere aldetik, Urola aldeko saiakera berezi bat izan ziren, Itoiz ondoren, entzuleen eta kritikaren onartze ederra izan zuen talde euskalduna; hainbat disko pilatu zituzten eta 2001. urtearen amaieran bere abestien bilduma zabal bat argitaratu da. Gipuzkoako aldundiaren ekimena etorkizunean lurralde historikoan emanaldi pop- rock nondik  norakoen ispilu bikaina  izan zen . Donostiako taberna-zulotan mugitu ziren beste izen batzuk izan ziren Totem, Ave Rock, Aerosol, Optalidón, Vanguardia Civil, Iguales y Tu, Los Soviéticos, No, Mandaueli, Arde Beirut, Atman, Aníbal, Ya-Yarin besteak-beste.

Lehenago, Santi Ugarte enpresari donostiarra aitzindaria izan zen, estatu osoko lehen diskoetxe askea (Santi Records) eta marka estetiko berezia ( Donosti sound) asmatzerakoan, UHF, Puskarra (1983ean Mundo moderno diskoa argitaratu zutenak), Negativo, Asco, Mogollón eta beste zenbait taldeekin. Pop inguruko asaldura handiko garaia izan zen El Huerto bezalako lokalen inguruan eta bertatik jalgi ziren merezimenduzko zenbait  gazte Madrilera joan zirenak eta movida deitu zen garaian ezagunak egin zirenak. Batez ere jada joana den Ignacio Gasca Poch eta Alejo Alberdi (La Banda Sin Futuro, Ejecutivos Agresivos, Derribos Arias), baita ere Angel Altolaguirre (Negativo, Dinarama, Ángel y los Guais) eta Rafa Balmaseda baxu-jotzailea (Paralisis Permanente). Ugartek Donostian nazioarte mailako kontzertu asko antolatu zituen Donostian eta El Audromono egoitzaren sortzailea ere, Lasarte urte batzuetan eraginkor funtzionatu zuena. Geroagoko beste musika-sustatzaile bat Txalupa izan zen, lehendabizi folkean, gero jada nazioarteko kontzertu nagusietan sartuta eta, azkenik  eta egun arte, baztertuagoa rock astuneko kontzertuetan espezializatua.

Baita ere hasiera eman zitzaion Aste Nagusia inguruko lehiaketa bati bertako pop-rock musikara izen gehiago eman zizkiona: La Vieja Escuela, Oklahoma, Speed (hainbat disko grabatutakoa), JZK (Goierrikoa eta Aldundiak ordaindutako disko bat grabatua) eta abar. Diskoak grabatu zituzten izen donostiarrak izan ziren Exocet, GATA (zeinetik jalgi ziren 21 Japonesas eta Josetxo Bengoetxea bakarlaria) Teniente Bluxberry, La Cofradía, Frisco Jenny, Vidas ejemplares, La Dama Se Esconde (aurretik Agrimensor K izana) De Picnic eta beste batzuk.

Rock-sinfoniko motako izen gipuzkoarrak izan ziren Globo, Mariposas Rapaces eta Rivendel. Eta talde heaviak ditugu Thor, Caid Deceit, Leize, Kalean, Rabia (guztiak diskoak grabatuak) eta franko lehenago, nazioarteko aldaketa estilistikotara egokitu baino lehen thrash speed eta beste aldaera astunei bidea emanez, Anestesia, Brigada Slam, Estigis eta abar baita ere diskoak grabatutakoak. Breaker fanzine pasaitarra izan zen guztiaren kide asaldatzailea.

Baita ere hardcore musika britainiar azkartasun erritmikoa iritsi zen gure lurretara Tolosaldean hartu zuelarik luzaroko atsedena ( Ruido de Rabia, Último Gobierno, Tortura Sistemética, Eizen, Autodefensa, Bukaera, BAP!, eta abar). Tarteko proiektu eraginkorra M-ak izan zen 1984ean estreinako diskoa grabatu zutelarik. Bertan parte hartu zuten, Hertzainak taldeko partaide ohia, Xabier Gama Motoia (rock musikariaz gain idazlea, bere-berak diren zenbait disko eta liburuen egilea) eta soinu-teknikari eta gitarrajole Kaki Arkarazo, Laket taldean egon zena eta geroago topatuko duguna KortatuNegu Gorriak eta Nación Reixa taldeetan eta disko ugarien ekoizpenaren arduraduna. Gipuzkoako Urola aldean ez astuna eta ez pop gisakoa zen rockaren gunea egon zen, erdibidekoa power-pop adierazpenekoa, Jotakie taldearen inguruan, hainbat disko grabatuak eta Dirección Obligatoria moduko ondorioekin. Baita ere beste zenbait izen hala nola Akraton. Goierritik jalgi ziren Burbuil-JZK eta emankorragoa izan zen Ancha es Castilla (biak diskoak grabatu zituzten) Sats, Vida Atlántica eta Vudu. Leintz -Gatzagan, Hor Konpon, baita ere diskoa batekin. Edo Oñatin Saz Le Bolo taldea. Legazpikoak ziren Ziper, bere kantaria, Gari, gero Gasteizko Hertzainak taldera pasa zen eta bere-bereak diren hainbat disko grabatu ditu. Errenteria- Pasaian Ana y Los Lobos, Black Metal, Infarto, TNT eta abarrek  jo zuten. Eta herri galletagilekoak ziren Txangot, 1986ean Negu nuklearra diskoa grabatu zutenak eta Para Lelos, baita ere hainbat disko grabaturik utzi zituztenak.

Alde esperimentalean TOL (Elgoibarkoak eta disko bat grabatzeko diru laguntza izan zutenak), ADN, Fernando Matamoros, La Afición, Duo Estático eta beste hainbat taldeek osatu zituzten sorguneak. Agrimensor K (Donostiakoak zeinetik erauzi zen La Dama Se Esonde talde arrakastatsua) Cancer Moon (Eibar-Bilbo), edo El Desván del Macho (Arrasate), guztiak diskoak grabatu zituzten, konbentzionalismo gutxiena  duen  pop-rock musika ordezkatzen dute eskema estilistikoei dagokionez.

Tocamás talde (Barricadako Enrike El Drogas entzutetsuak beregan eragin gehiena izan duena lez aitatua) aitzindariaren ezabatzearen ondorioz Fuletamol (txirria eta ardoa Nafarreriako hizkuntzan) sortu zen, eta honetatik geroago Los Motos eta beranduago Fiebre. Power-pop deitu zenaren zaleak, Motosekin single bat argitaratu zuten eta Fiebre disko handira ere iritsi zen. Beti ere Toño Muro beteranoa buru zelarik eta Mariano eta Patxi Goñi anaiekin, familia arteko diskoen negozioetan sartuak Soñua diskoetxea aitzindariarekin, gero Nola! eta Oihukan banatua; hau bere aldetik Elkar Donostiako historikoak erantsia; Goñitarrak alde egin zuten GOR Diskak osatzeko. Barricada Nafarroko rock talde nagusiena izan zen eta izaten jarraitzen du. Aurreko  talde punkiak egon ziren, Burlatako Tensión adibide, Josetxo Ezponda buru zelarik, bertako rock inguruko xelebrea, geroago hainbat disko grabatu zituzten Bitxos talde urratzailea sortu zuena. Kale giro “erradikal” haietatik talde ugari  sortu ziren. Bereziki Tijuana In Blue bihurriak, zenbait disko grabatu zituztenak.

Baita ere diskoak grabatu zituzten Zarrapo eta Kontuz Hi! taldeak partekatutako grabaketetan, Malos Tratos, Eros- Tubos- Camelot heavi hirukoak , baita ere heaviak ziren Sparto, Mephisto, Mugre, Iñor-Ad Hominem, Zenzerrock, Linea 2…; Altsasuko Los Del Rayo taldearen rock hiritarra, Foru Gobernuak antolatutako lehiaketaren irabazle Taxi Karlo eta abar. Nafarroko talde gehiagoren izenak dira Txantreako Porkería T. punk taldea, Mala Fama, Escarabajos, Sátira, Desafio, Síndrome del Norte, Gandalf besteak beste.

Belladona izan zen lehen taldea osoki emakumeek osatua, geroago Matraka bihurtua. Bertatik erauzi zen Aurora Beltrán, begirunea zor zaion Tahúres Zurdos taldearen sortzailea, disko ugari grabatu dituztenak. Hauek eta lehen aipatutako Vulpes (Bilbo) eta Pléyade (Gasteiz) taldeez gain neska rockzaleak ditugu Malicia, Ortopedia Ocular eta Donostiako Hijas de la Cloaca taldeak. Maila ez hain punkarrean izan ditugu bakarlariak, Bilboko Fania lez, zenbait disko grabatu dituena.