Eskolak

Nuestra Señora de Guadalupe Ikastexea. Hondarribia

1951-1969

Ikastetxe hau 50. hamarkadan sortu zuten eta nahiz eta partikular batek dirua eman, parrokoak kudeatu zuen. Eskola hau doakoa zen, oso txikia, bi gela besterik ez zituen, eta Anaien Komunitatea, ezaugarri hauek ere mantentzen zituen. Ikasleek egiten zituzten ikasketak lehenengo hezkuntzakoa ziren, baina lanbide heziketa ere ikas zitekeen. Ikasleak baserritarren eta arrantzaleen semak ziren eta abantaila bat zeukaten: ikastetxe honetan ikasketak bukatzen zituztenean Irungo San Marcial eskolan, nahi bazuten, jarraitzeko ahalmena zuten. Baina ikastetxe honek ezaugarri berezi bat zuen, beste eskola batzuekin konparatuz, Nuestra Señora de Guadalupe eskolak hamaika ospakizun erlijiosoak zituela.

1951n Hondarribiko apaiz-parrokoak Anaiei deitu zien "eskola txiki" bat zuzentzeko. Eskola hau Maria Elizalde andreak parrokiari eman zion helburu bat betetzeko "utzitako haurrei arreta mantentzeko", baina egin zuen dohaintza ez zen nahikoa izan ikastetxea doakoa izateko. Baldintza hauekin parrokoak, Agustin Zurutuza jaunak, Carlos Bautistari, Anaia Ikuskatzaileari (Bisitariari), ikastetxea irekitzeko eskaintza egin zion. Anaia Ikuskatzailearen baldintza guztiak onartu ondoren, apaiz-parrokoak konformitatea eman zuen eta eskolak, Mirentxu kasino zaharreko lokaletan, bere ibilbidea hasi zuen. 1951ko irailaren 17an matrikulatzeko epea hasi zen eta lehenengo egunean eskolak ehun matrikula baino gehiago zituen. Ondorengo egunetan kopuruak berrehun baino gehiago zituen. 21 eta 22 egunetan azterketa selektibo bat egin zuten ehun haur baino gehiago ezin zuten onartu eta. Horrela eskola hau hasi zen, bi gelekin, ehun ikasleekin eta hiru Anaiekin, bi irakaskuntzarako eta besteak etxeko lanak egiteko.

Bi urte pasatu ondoren Anaien eta ikasleen kopurua mantentzen zen, baina lehenengo kurtsoa bukatu zenean ikasle asko eskola sartzen saiatu ziren eta Anaia Zuzendariak, bere atsekabera, ezetz esan zien. Zoritxarrez, egoera hau urtero errepikatzen zen baina tokirik ez zegoenez zuzendariaren erantzuna beti berbera zen.

Eskola honek ez zituen berri askorik izan, ordea, gertakizun bat azpimarratzea merezi du. Anaiak 1955ean eskola uztea praktika arrunt bat zela konturatu ziren. Eskola uzteak bi irizpide jarraitzen zituen: familiek haurrak lanean hasteko eskatzen zuten eta, beste aldetik, ikasle askok eskola uzten zuten apaiztegira joateko eta ikasketa erlijiosoekin jarraitzeko. Bigarren arrazoi hau harrigarria da, baina urtero, gutxienez, bi ikaslek ikasketak uzten zituzten eta apaiztegira abiatzen ziren.

Nuestra Señora de Guadalupe ikastetxeak La Salleko beste eskolek bezala arazo ekonomikoak zituen. Gastu gehienak Anaiei ordaintzeko ziren eta batzuetan, 1957an gertatu zen bezala, istiluak egon ziren. Urte hartan Anaia Ikuskatzaileak eskutitz bat parrokoari bidali zion. Eskutitz hartan eskasi ekonomiko guztiak azaltzen ziren eta parrokoak Batzordearekin bilduko zela erantzun zion Anaia Ikuskatzaileari. Berriz, eskasia ekonomiko horiek ez ziren hainbesterako, alegia, 1960ean frijigailu bat behar zuten, beste urte batean telefonoa jartzea eta beste batzuetan idazmakinak edo estufak behar zituzten. Ordea, zentro honetan ez zituzten obra asko egin, hau da, 1960an sarbide-bidea asfaltatu zuten eta 1962 komunetako ateak aldatu zituzten.

Beste aldetik, ikastetxe honek garrantzi handia eman zion osasunari. Hori dela eta, 1955ean, 1957an eta 1958an azterketa medikoak egin zituzten, eta nahiz eta beste eskoletan ere egin, ez ziren praktika arruntenak. Gainontzean, Nuestra Señora de Guadalupe-aren kronika ez da oso alaia. Aitzitik, oso tristea da. Bere "Historikoan" parrokoaren heriotza idazten zuten, eta dirudienez, parrokoarekin harremanak oso onak ziren. Gainera, parrokoak hil baino lehen batzordeko parte hartzaileekin bildu zen eta horrela esan zuen "nire gogobetetze handiena eskola da". Jakina, haurrak hileta-elizkizunera joan ziren eta 1958an beste hileta batera joan ziren. Urte hartan "Angelito" itsasontzia urperatu zen Frantziako itsasoetan eta ikasle baten aita hil zen. Baina urte tragiko hartan Hondarribiko alkatea hil zen, honekin mantentzen zituzten harremanak oso onak ziren, eta Pio XII., Aita Santua, ere bai. Pio XII. Aita Santua hilabete batzuk karguan izan zen eta berehala hil zen. Bere uztea Juan XXIII.-k bete zuen, baina Aita Santu hau ere oso azkar hil zen eta honen ordez Pablo VI sartu zen. Kronika tragiko honekin bukatzeko 1960ean herriko neska bat erreta hil zen eta haurrak hiletara joan ziren eta lau urte beranduago herriko mutil bat Jaizubia ibaian ito zen.

Ikastetxeko eguneroko bizitzari buruz bi gertaera izan ziren eta bitan alkateak protagonismo handia izan zuen: alde batetik, ikastetxeak kantu talde bat zeukan eta eskolari baimena eskatu zion talde horrek Hondarribiko Gabon-Kantan parte hartzeko. Gabon-Kantan parte hartzeagatik Alkateak 1960an 500 pezeta eta 1961ean 490 eman zizkien. Beste aldetik, 1961ean "Fiesta de los Caídos" antolatu zuten eta arratsaldez ikasleek jai izan zuten.

1965ean Komunitate hau desagertu zen. Anaiek Hondarribian klase ematen zuten bitartean Irungo San Marcial zentroan bizi ziren, baina Barrutiko plangintzak 1969an Anaiak kanpoan uzten zuen. Izan ere, 1972/73 ikasturtean eskolak, oraindik, funtzionatzen zuen eta 266 ikasle eta 8 irakasle zituen, Gumersindo Ojanguren Anaia "erlijioso animatzailea" bezala agertuz.