Eskolak

Nuestra Señora de Guadalupe Ikastexea. Hondarribia

Ohitura bat zenez Anaia Ikuskatzailearen gomendioak hiru alderdi zituzten: akademikoa, erlijiosoa eta harreman pertsonaletakoak. Lehenengo gomendioak ez ziren 1958 urtera arte iritsi, noiz Anaia Ikuskatzaileak Komunitatera jo zuen. Une hartan jarduera akademikoak hobeto prestatu behar zituztela esan zien Anaiei, Anaia Zuzendariaren oniritzia izanez. Honek, Zuzendariak hiruhileko programa antolatzen zuen eta, bide batez, Anaiei animoak ematen zizkieten ikasle helduagoekin beste irakaskuntzak hasteko, hau da, ikasgai berezi bat arrantzari edo marinelei buruz. Dirudienez, Anaiek, Zuzendariari eta Anaia Ikuskatzaileari kasu egin zieten 1964ean Zuzendariak Anaia Ikuskatzailearen zoriona jaso zuelako patroi eta arrantza-pilotuen ikastaroak antolatzeagatik eta antolatutako ikastaro haiek Anaia Ikuskatzailearen gustukoak izan ziren Zuzendariari Arrantza Tekniko Eskola bat eraikitzeko esan ziolako. Baina zorion honek beste gomendio bat zeraman, alegia, Anaia Ikuskatzailearen gomendio berezi bat, "oso ondo dago egin duzuena, baina ikastaro horiek aprobetxatu behar dituzue ikastaro erlijiosoren bat sartzeko". Azken hauetatik kezka handia zen eta hori argi ikusten da 1962ko txostenean, noiz Anaia Ikuskatzaileak beste gomendio bat "eskaintzen" zien Anaiei: "zuen emankortasuna eta zuen giza eta erlijioso kalitatea findu egin behar dituzue; ezin duzue beharrezko prestaketa kulturala utzi eta zeregin honek eskatzen dizuenari erantzun bat eman behar duzue, zereginak bere garapenaren erritmoa ezarriko dizuelako: ikasketa hori, erlijiosoa bereziki, hobetze didaktikoa". Gomendioen arloan beste ikastetxetan bezala atsedenetan eta komunetan ordena eta diziplina mantendu behar zutela gomendatzen zieten, baina kasu honetan gomendioa urrutiago zihoan: "atsedenaldietan lagundu haurrak komunetaraino gune haiek arrisku handiak sortzen zituztelako".

Gomendio erlijiosoetan, espero dezakegunez, zabalak izan ziren Hondarribiko Nuestra Señora de Guadalupe ikastetxean. Egunero "Ariketek" ordu eta erdi irauten zuten, Arrosario kontuan izan gabe. Gainera, Anaia sukaldariak bere zereginak egin behar zituen beste ordutegi batean, baina "Ariketak" beste Anaiek egin zituzten aldi berean egin behar zituen. Beste aldetik, tematzen zitzaien katekismo irakaskuntzarekin, ikasturte osoan zehar, eta minutu bat kendu gabe, nahiz eta katekismoak lau ordu eta erdi zituen. Jarduera erlijiosoak egitera gonbidatzen zuten eta, esate baterako, 1954ean "Jesusen Bihotzaren Kongregazioa" antolatu zuten.

Anaia Zuzendariak ere gomendio pertsonalak jasotzen zituen, hau da, "Anaiak errenditzean jasotzea", bokazioen gaiak Anaiekin hitz egiteko, Anaien errukia bizkortzea, hileko "Erretiroak" antolatzea eta beraien katekistako prestakuntza ondo zaintzea. Baina hori ez zen dena. "Año Santo Mariano" antolatzea eskatu zion eta lan katekistakoak gehiago Anaien eskuetan jartzea. Aukera ez zuen galdu eta, bide batez, "Arrosario Santu-aren" otoitza egunero egin behar zuten klasean, baina Katekismoari minutu bat kendu gabe. Gertaera hauekin Hondarribiko ikastetxeak erlijioari ematen zion garrantzia ikus dezakegu.

Hirugarren arlotan, harremanetakoetan, Anaia Ikuskatzaileak Anaiak zoriondu zituen zentroko harremanak estuak eta lagungarriak zirelako. Ordea, noiz behinka, Anaien iritziak desberdinak ziren eta "gatazkatxoak" sortzen ziren, horrexegatik Anaia Ikuskatzaileak "desberdintasun horiek Komunitatetik desagertu behar zirela" esaten zien Anaiei eta animatzen zituen noiz "sakrifizio hau bedeinkapen guztiak ekarriko dizkizue eta Komunitatearen urriak ordezkatuko ditu" esaten zienean.