Literatoak

Mirande Aypharsorho, Jon

Aita Onaindiaren Antologian aipamen gutxi egiten zaio: biografia lerro bi eta Igelak-en (11 bertsoak) eta París-Beuret (6 estrofa) erreprodukzioa.

Koldo Mitxelena-k, bere estu eta zehatza den Historia de la Literatura Vasca-n, nahiz eta egoera horiek izan ezohikoa den luzeraz azaltzen zaigu aipatzea merezi duen iritzia ezartzen diola:

"Mirande Poe eta Kafka-ren itzultzaile izan dugu eta, nahiz eta oso gaztea izan, jada erakutsi digu bere ezinegona eta konbentzionalismoare aurkako jarrera. Era berean, agerian utzi du olerkari sendoa eta landua dela, baita bertsogile trebea ere." [p. 160].(Itzulpen moldatua gazteleratik)

Arrue, Mitxelenaren iritzi-moduekin nolabait bat dator bere hitzak baloratzera datozen aipu-zatiak dituzten aipamenez goitik joz epaitzen duenean. Berezitasunez, (Onaindia-ren antzera) Igelak-en, -Bertrand de Bon-en eta frantziar bertsolari zaharren nolabaiteko eragina ikusten duen- Jauregi otzean-en eta forma-edertasunaren eta adierazpen-ahalmen ikaragarriaren froga bezala transkribatzen duen Zergatik begiz jotzen ditu.

Komentatu eta arrotzen ezagutzarako gaztelerara itzuli ondoren, bere olerkirik onenen artean hurrengoak aipatzen ditu: Otso , Paranoia , Undina , Oroituz , Eresi eta Neskatxak. Arruek, Mirandez eta bere lanaz zalantzagabeko interesdun iritzi batzuek zehazten ditu:

"Edozelan ere, Jean Mirande-ren olerkigintza -benetako barne-gogo fina-, bere literatura kalitate benetakoagatik azken urteotako euskarazko euskal letretan baliagarritasunik gehien duenetariko bat da (orr. 189). Juan Mirandek, zalantzarik gabe egun moldatu gabea deitzen denarekiko zerbait du eta baita bere zaletasunak ere, hizkuntzalaritzaren eta beldurgarrizko eta poliziaren film eta eleberrien eta whiskyaren artean banatzen baitira, eta zehatzago olerkiarekin zerikusidunak.

Mirande batez ere olerkiaren etsai dugu eta oro har egun "konprometitu"-tzat dugun literaturarena ere. Orain asko ez dela olerkariak ez duela inoiz "engagé" batek izan behar esanez idazten zigun. Gainontzean, olerkariak gizartekoitasunetik eta baita predikaziotik ere alde egin behar duela uste du, zehaztasunez olerkigintza gardena jorratzen ahaleginduz. Olerkigintzarekiko ideario honen arabera Mirande-k, batez ere bere lehen arokoak, baditu olerki gardenaren eredu batzuk. Denetara, Miranderen olerki nabarmenetariko batzuetan agiri dena, gauza arrotzez duen egarriaz gain, panteista eta pagano arteko kutsu bat da, gutxi batzuetan ironia eta baita humore beltzarekiko ukitu batzuek ere eskainiz".(Itzulpen moldatua gazteleratik)

Jada 1976an Xabier Lete-k Mirande-ren lan eta pertsonaz belaunaldi berrien zati handi batek duen ustea sintetizatzen du, esanez:

Yon Mirande-ren olerkigintza (Paris-en 1972. urte bukaeran hildako olerkari zuberotarra) eta literaturarekiko bere planteamendu ikonoklasta, askatasunean egindako oldozmenaren egikaritza eta baita irakurlearen "kontzientzia onaren" akuilu bezala ere, gerra ostetik hirurogeigarren hamarkadara arteko trantsizio urteetan, batez be euskal idazleen literatura kontzientzia berriaren eraketarako funtsezkoa izan zen".

Mirande, Igela aldizkarian literatura-kritika eta -estetika, eta gizarte satira lanetan arduratuta zebilela, erlijio-, moral-, eta politika-eremuetan sarritan neurririk gabea eta baztertutako gizon bezala euskal literaturaren nolabaiteko intelektualen artean pil-pilean zegoen krisiaren eredu esanguratsu bat izan zen. (...) Miranderen literaturgintzak, hain zabala ez den arren, euskal letretan ohikotik at dagoen kalitatea isurtzen du. Poe-ren errealismo magiko-fantastikoaren, nolabaiteko ingeles literaturaren humore finaren, eta forma-dotoretasuna Baudelaire baten bazterreko-urratzaile izaera bati lotuz, Mirande, inoiz sinesmen artistiko eta ahalegin perfekzionistarik handienarekin idatzi izan duen, literalki, ahalegin horretan bizia emanez, euskal idazleetariko bat da.(Itzulpen moldatua gazteleratik)