Eskolak

Los Angeles ikastexea. Donostia

1906-1937

Hasieratik, 1906an ikastetxeak bere ateak itxi zuen arte, 1977an, eskola honek beti ospe handia izan du. Ospe horrek Anaien gaitasunengandik haurrak irakasteko zetorren.Ikasleek ikastetxean ikasten zuten eta beraien ikasketak bukatu bezain laster lana aurkitzen zuten, bai banketxetan, bai herriaren bulegoetan. Donostian lanbide hauen eskaria oso zabalduta zen eta enpresek kontratazioak egiten zituztenean, ikastetxe honetan ikasten zutenak, hautatuak ziren. Hau gertatzen zen Anaien irakaskuntza metodologia oso ona zelako, batez ere, merkataritza, banka eta enpresen gaietan.

Donostiako Alde Zaharreko "Los Angeles ikastetxea" hasi emateko hiru alderdi elkartu ziren: San Bernardo ikastetxearen iriste berria; beste aldetik, Alde Zaharrean irakasle batzuk eskola txiki batean lan egiten zuten baina utzi zuten eta San Vicente elizako parrokoa irakasle horien ordezkarien bila ibiltzen zen eta bi pertsonen laguntza ekonomikoa, Agustin Brunet eta Juan Muñoa, hasieratik proiektu honi lotuta zeudenak.

Dakigunez, 1905ean San Bernardo ikastetxea sortu zuten, Gros auzoan, baina honek ez zeukan eskola erantsirik dohainik, Anaien desio bat, hau da, eskola dohainik izatea. Beste aldetik, "San Vicente Mártir"-en apaiza, Jose Sotero jauna, hain zuzen ere, Meliton Agirreren alargunarekin hitz egiten ari zen, eskolarako irakasle berri batzuk bilatzen ari zelako. Meliton Agirre 1902tik "Los Angeles" ikastetxearen zuzendaria izan zen. Azkenean parrokoak Anaiekin hitz egin zuen eta bide batez behar zen dirua ikastetxea irekitzeko lortu zuen. Nahiz eta parrokoa 1923an hil, bere ordezkariak, Vicente Barrena y Ugalde jaunak, proiektuarekin jarraitu zuen eta parrokoak zituen harremanak mantendu zituen. Beraz, ezin da esan "Los Angeles" ikastetxea San Bernardoren sormen bat zela, baizik eta parrokiaren zentro asimilatu bat, alegia, parrokiari sormena eta ondorengo funtzionamendua zegokion. Ikastetxea, bere jatorrietatik, parrokiaren itzalera beti izan zen, ikasketak Anaiek indarrean jarri zituzten arren eta, Irungo "Los Angeles Custodios"-en gertatu zen bezala, ikastetxeak jatorrizko eskolatik ikasle asko jazo zituen. Hau da, General Etxague kalean, 6 zenbakian, "Los Angeles" ikastetxe bat bazegoen, Meliton Agirre-k sortutakoa, zein 1902an hil zen. Meliton Agirre hil ondoren, bere semeak eskola hartu zuen eta zuzendaria bihurtu zen 1906ra arte, Amerikara joan zenera arte. Amerikara alde egin zuenean amari eskola utzi zion, nork 1906ra arte maisuak kontratatu zituen. Garai hartan San Vicente elizaren parrokoa eskola baten bila, zein parrokiaren menpe izango zen, zebilen. Aldi berean San Bernardo ikastetxeak izugarrizko arrakasta zeukan eta arrakasta horrek parrokoarengan eragin handia izan zuen. Ondorioz, Anaiek eskola har zezatela pentsatu zuen eta horretarako, parrokoa lagun talde batekin bildu zen eta denen artean proiektu hura betetzeko lokal bat bilatzen hasi ziren. Baina hura ezinezkoa zen eta Jose Sotero Meliton Agirreren alargunarekin harremanetan jarri zen. Agirreren alargunari proposamen bat egin zion: ikastetxearen titulua erosiko lioke eta lehenengo bost urteko alokairuak ordainduko lizkioke. Alokairua mila eta berrehun pezeta izango ziren eta bi epetan ordainduko luke: lehenengoan erdia, hau da, 600 pezeta, eta falta zena denbora-tarte laburrean. Batzordean parte hartzen duten guztiei ez zitzaien proposamen hau gustatu eta, hain zuzen ere, haietako batzuek dimisioa aurkeztu zuten. Hala eta guztiz ere, proposamena aurrera joan zen irtenbide bat aurkitu zutelako: Jai Alai frontoian pilota partida bat antolatu zuten eta jaso zuten diruarekin eskolaren proiektua aurrera irten ahal izan zen.

Eskola behin lortuta, ez dakigu zergatik, parrokoak eskatu zuelako edo "San Bernardo" ikastetxeak bidali zituelako, baina 1906ko uztailaren 5ean eta 1911ra arte, bi Anai "Los Angeles" ikastetxera joan ziren, eta egia esan, pairatzen zieten baldintza higienikoak nahiko negargarriak ziren. Bi Anai hauek egunero "San Bernardo"-tik "Los Angeles"-era ibilbidea egiten zuten eta tranbian egiten zuten, zeini txartela parrokoak ordaintzen zien. 1908an beste Anai bat iritsi zen, barnetegitik ere etorrita eta honi mila pezeta ematen zioten. Anai honen iristearekin beste gela berri bat ireki zuten eta ikasleen kopurua handitu zen: 1906an ehun eta bederatzi ikasle zituen eskolak eta 1908an ehun eta berrogeita zazpi.

Dakigunez, "Historikoa" Anaiek urtero idazten zuten, non urteko gertaera guztiak agertzen ziren. Urte hartako "Historikoan" ikasleek kuota txiki bat ordaintzen zutela azaltzen zuten, beraz, eskola dohainik ez zen. Hala ere, 1910/11 ikasturtean parrokoak konpromiso ekonomikoa hartu zuen eta Anaiei hiru mila pezeta ordaindu zizkien.

Aipatu dugun bezala, General Etxaguen zegoen eskolak ez zituen baldintza higienikoak betetzen. Hasieran bi gela ziren handienak laurogei metro karratuak zituen eta besteak berrogeita hamar, baina oso ilunak ziren eta oso gaizki argituta zeuden. Gela batek bi leiho zituen eta bestea gela barruko zen, baina bi kasutan argi elektrika behar zuten. Bitartean, parrokoak bere zereginetan jarraitzen zuen, hau da, lokal berri bat eskolarako bilatzen eta horretarako Agustin Brunet-ek laguntza handia eman zion. Azkenean, Agustin Brunet-ek San Vicente elizaren ondoan orube batzuk erosi zituen eta eskola berri bat eraikitzea erabaki zuen. Erosketa egin zuenean udaletxearekin arazo batzuk sortu ziren. Udalak orubeak hogeita zortzi mila pezeta saldu zituen eta Agustin Brunet-i berrogeita hiru mila eskatzen zizkioten jada zimendatze lanak hasi ziren. Hamabost hilabete beranduago eraikin berria bukatuta zegoen eta sarrera San Juan kaletik izango zen.

Eraikin honek ondorengo sail zituen: sotoa, lehenengo pisuak lau gela zituen, solairu noblea, non areto nagusia zegoen ekitaldi bereziei zuzenduta, eta bi gela, hirugarren solairuan Anaien komunitatea zegoen eta azken pisuak terraza zeukan. Hilabete batzuk beranduago terraza hori estali zuten. Horrela, eskolari zerbitzu gehiago ematen zioten, non ikasleei entretenimenduak eta jokoak eskaintzen zizkioten eta, batez ere, egoitza bat utzi ziotelako Patronatuari -eraikin hau mantentzeko eskolaren sortzaileek Patronatu bat antolatu zuten-.

1911ko urriaren 11n eskola berriak ateak ireki zituen eta hasiera emate hartan parrokoak, lekaide-lekaime askok, apaizek eta fededun askok parte hartu zuten. Jarraian klaseak hasi ziren. Lau gela antolatu zituzten eta ikasleen harrerari ekin zioten. Horretarako Batzorde bat sortu zen, eskaerak berrehun baino gehiago zirelako. Batzordeak, harrerako betebehar batzuk ezarri zituen eta haien artean bat azpimarratu egin behar da oso berezia zelako: "familiek semeak uzten zituzten Anaiei, hauek irakaskuntza emateko. Beraz, familiek Anaiengan konfiantza bazeukaten, Batzordeak ikasleak onartu baino lehen familien erlijioso sentimenduak ezagutu behar zituen". Azkenean ehun eta laurogei ikasle onartu ziren eta, beste aldetik, behin betirako Anaien Komunitatea sortu zen, bost Anaiekin.

Momentu hartatik eta lehenengo garaia bukatu arte ikastetxearen martxa arrunta izan zen bi salbuespenekin: ikasle kopuruaren hazkundea eta beste gela berri baten hasiera ematea 1915ean. Bitartean, eskolaren ospea handiagotzen ari zen, batez ere, ikasketak bukatu bezain laster ikasleek lanpostuak aurkitzen zituztelako, baina garaiaren bukaeran, ikastetxeak ez zuen sartu nahi zuten ikasle guztiek onartu eta baldintza berriro konplikatzen ziren. Gainera, eraikina arrandegi nagusiaren aurrean zegoen eta hango iskanbilak ahotsa igotzera irakasleei behartzen zien.

Lehenengo garai honetan hiru gertaera azpimarra daitezke:

  1. Kaperaren hasiera ematea, 1922an.
  2. Salomon dohatsuaren hirurrena, 1925ean
  3. Ikastetxearen zilarrezko ezteiak, 1936an.

Kapera Anaiek erabiltzeko sortu zuten eta kaperaren hasiera ematea ikastetxearen sortzaileak, Agustin Brunet eta Juan Muñoa, joan ziren. Barrutiko Anai Ikuskatzailea, Junien Victor, Komunitatearen zuzendariak, San Bernardo Ikastetxearen zuzendaria, beste ikastetxe batzuen zuzendariak eta nobiziatuarenak joan ziren ere bai.

Salomon dohatsuaren ospakizunak izugarrizko hirurrenarekin ospatu zuten. Hasieran san Bernardo ikastetxean egitea pentsatu zuten, baina azkenean bakarrik egin zuten, nahiz eta bi ikastetxeen artean kolaborazioa izan. Jai hau 1925eko uztailaren 8an, 9an eta 10ean egin zuten ikasle ohi askok parte hartu zuten eta prentsan presentzia handia izan zuen.

Hirugarren gertaera, aipatu dugun bezala, ikastetxearen zilarrezko ezteiak zian ziren, 1936an. Ospakizunak ekainaren 25etik 28ra izan ziren. Erlijioso ekitaldiak ez ezik musika jaialdi bat eta "Hotel Continental"-ean bazkari bat ere izan ziren.

Gertaera hauek puntualak ziren, baina Donostiako inauteriak urtero ospatzen zituzten eta hori Anaientzat kezka larri bat zen. Hori dela eta, 1931n inauteriari buruz iritzia "Historikoan" azaltzen zuten: "inauteria, erabat ez bada hil, pixkanaka-pixkanaka egiten ari da. Garai batean inauteria gehiago ospatzen zen kaleetan sozietateetan eta hoteletako aretoetan baino". Horrexegatik, oso pozik zeuden Anaiak, galera iraunkor horretatik. Beraz, 1914ean arratsaldeko lauetatik zazpietara, hiru ekitaldi egun ezberdinetan antolatu zituzten, "inauteriaren arriskuetako ikasleak babesteko". San Vicente parrokiaren apaiz lagunkideak itsaspeko filmak, Afrika eta Txinari buruz, torpedoak eta itsaspekoak eta gai komiko asko azaltzen zituen. Ekitaldi hauetara eskolaren ikasleak ez ezik katekesiaren ikasleak ere joan zitezkeen "horrela 600 haur baino gehiago aurkitzen dituzten arriskuei kendu zaizkie Donostiako kaleetatik".