Eskolak

Los Angeles ikastexea. Donostia

Anaiek egoera politika ere aztertzen zuten, batez ere II Errepublikaren garaian. 1931ko apirilaren hauteskundeak ondoren bere barrurako esaten zuten:

"sektarioek osatutako gobernu berriak Eliza eta erlijiosoen jazarpenari ekin zion. Gobernuak babestutako jendailak Madrilgo eta beste hirietako komentuak erre eta txikitu zituen. Anaiok "Maravillas" komentuaren txikizioa pairatu genuen. Gure hirian horrelako txikizioak ez ziren gertatu, baina, badaezpada, indar publikoek komentuak babestu zituzten egun batzuetan.Ikasle ohiek haren burua eskaini zuten ikastetxean guardia egiteko, baina ez zen beharrezkoa izan."

Gerra Zibila hasi zenean Anaiak oporretan zeuden Bugedon (Errioxan), ariketa espiritualak egiten eta ondorioz "Frente Popularren arriskuko libre sentitu ziren", nahiz eta etxea Frente Popularrek hartuta zeukan. Hala ere "gure Armada Nazional aintzatsu eta garaiezinaren sarreraz, Anaiek irakaskuntzara bueltatu ziren lasaitasun guztiarekin". Egun hartatik Anaiek jantzi laikoa utzi zuten eta kongregazioaren abituak berriro jantzi ziren.

Anaien Komunitateari buruz, 1911ra arte egunero joaten ziren San Bernardo Komunitatetik "Los Angeles" ikastetxera, baina egun hartatik ikastetxean bertan komunitate bat eskaini zien. Komunitate hau eskolar beharren arabera zabaltzen joaten zen. 1914ra arte Komunitatearen Anaien gehiengoa frantsesa zen, baina momentu hartatik aurrera, zuzendariak izan ezik, Junien Nöel (1911-1914), Leandre Alfred (1914-1920) eta Zoel Marie (1921-1924 eta 1928an) Anaiak euskaldunak ziren. Une zehatz batzuetan zuzendaritzan Anai euskaldunak izan ziren eta are gehiago, istilu txikiren bat izan zen Javier Faustino Anaia iritsi zenean. Istiluak ez zituen beste Anaiekin bakarrik, sortzaileekin ere kristorenak izan zituen aldaketa asko eskolan sartu nahi zituelako eta, bide batez, soldata igoera eskatu zuelako.

Ia Anai frantses guztiek "Brevet" diploma zeukaten eta hau abantaila bat zen Anaien alde. Hori dela eta, 1922tik aurrera "Los Angeles" ikastetxean parte hartzen zutenak Irakasle Eskolako titulua zeukaten eta Komunitatea hartaz harrotzen zen. Baina gertaera guztiak ez ziren Komunitatearen gustukoak. Momentu onenak bizitzen ari denean San Bernardo ikastetxea itxi zuten eta Baionara joan ziren eta Herreran beste Komunitate bat ireki zuten, San Luis ikastetxea sortu ondoren. Gainera, Komunitatea Valladolideko Barrutira eraman zuten eta ondorioz, Baiona-Donostia Barrutia utzi behar zuten. Suposa dezakegu hau ere ez zela Anaien gustukoa, nahiz eta lehenengo gertaerak gogorragoak izan Anaientzat.