Eskolak

Los Angeles ikastexea. Donostia

"Los Angeles" ikastetxean arrakasta handia izan zuen eskolaz kanpo jarduera batek Schoola Cantorum sormena izan zen, non eskolaren ikasleek parte hartzen zuten. Denboraz korua finkatzen joan zen eta Anaien une berezi batzuetan Schola Cantorum-ak parte hartu zuen. Hori dela eta, Mateo Mujikaren apezpiku ospean partu hartu zuten, zein koruaren arduradun nagusiaren anaia zen. Arantzatsura ere joan ziren eta zortzi egunetan han izan ziren Andre Mariari abesten. Baina 1931n gertaera harrigarri bat gertatu zen. Juan Muñoa Schola Cantorum-aren sortzailea eta zuzendaria, Anaiei kontsulta bat egin ondoren, ondorengo arrazoiarekin korua desegin zuen: "nolabait parrokiaren zuen korrespondentzia gutxiagatik, bere urte askoetan". Erabaki honek inpaktu handia izan zuen eta zurrumurru guztiak apaizen eta parrokiaren fededunen artean izan ziren. Ondorioz, Anaiek eta sortzaileek araudiaren alderdi batzuk aldatu zituzten, batez ere jakiteko korua noren menpe zegoen. Egoera argitu zen eta korua "Los Angeles" ikastetxearen eta San Vicente parrokiaren menpe zegoen. Horrela, beste parrokien gehiegikeriak murrizten ziren.

1913an María Inmaculada-ren Patronatua indarrean jarri zuten. Patronatu honetan goiko mailako ikasleek eta lau ikasle ohiek besterik ez zuten parte hartzen, hau da, hemezortzi parte hartzaile. Hauek helburu bat zeukaten, ikasketak bukatu ondoren egingo zituzten jarduerak ikastetxearekin erlazionatuko ziren. Ordea, Ikasle Ohien Elkartea beranduago sortu zen, 1931n, hain zuzen ere. Lehenengo asanbladara Anai Ikuskatzailea joan zen, Lucène Adrien eta ikastetxeak izan zituen aurreko lau zuzendariak, Nöel Anaia, Alfredo Anaia, Zoel Anaia eta zazpi ikasle ohiak, zeintzuk kongregazioan murgilduta zeuden. Guztira, ekainaren 9an ikastetxeko Areto Nagusian, 260 lagunek parte hartu zuten lehenengo asanbladan. Asanblada bukatu ondoren parte hartzaile guztiak Paz Hotelera abiatu ziren eta han bertan bazkari bat egin zuten.