Kontzeptua

Leitzako ezpata-dantza

Leitzako ezpata-dantzaren istorio bitxi honek argi adierazten du produktu baten balioa ez datzala bere jatorrian, gizarte egoera batekin lortzen duen egokitasunean baizik. Eta egokitasun horrek derrigorrez aldaketak ekartzen ditu. Ezpata-dantzak EAJ-rekin zuen lotura, adibidez, erabat ahaztuta dago gaur egun Leitzan, eta ez du zerikusirik San Tiburtzio egunean, jendez gainezka dagoen plazan, dantzariek jasotzen dituzten txalo sutsuekin. Ikurriñak dantzarien gainean bere dantza egiten duen momentua hunkigarria izan badaiteke abertzale batentzat, Txakarrankuako tenorearekin gertatzen dena, non dantzariek lagun bat altxatzen dute haien buruen gainetik, ez ditu konnotazio horiek eta bestea bezain arrakastatsua da, gehiago ez bada. Leitzarrek nortasun-ikurra dute gaur egun beraien ezpata-dantza, ondare bizia. Haiek moldatu egin dute dantza beraien eran, eta horregatik ezin da ukatzea beraien dantza dela, kanpoko jatorria, kasu honetan behingoz ezaguna bada ere.