Kontzeptua

Leitzako ezpata-dantza

Dantza honen historia bitxia da. 1920ko hamarkadan kanpotik etorri zen, baina denboraren poderioz lehen esanahia galdu zuen eta herrian moldatu eta modu ikaragarrian errotu izan da. Gaur egun San Tiburtzio egunean, abuztuaren 11n, Aurrera taldeko dantzariek egiten dute goizeko hamabietan jendez lepo dagoen herriko plazan. Bideo honen bidez 2008an egin zutena ikusi daiteke.