Eskolak

La Salle. Andoain

Oniritzi ofizialak eta egoera eskolarra berriak diru-laguntzaren politikari sarrera ematen zioten, nahiz eta, orokorrean eta "Historikoek" islatzen zuten bezala "kontuen egoera, egokia da". Laurogeigarren hamarkadan diru-laguntzak Eusko Jaurlaritzatik iristen ziren eta lehenengo aldiz, euskalduntze prozesuak diru-laguntzak jaso zituen, irakasleak euskaraz klasera joateko, Oinarrizko Orokor Irakaskuntzak diru-laguntzak izateko eta, baita ere, Lanbide Heziketarako. Politika hau, diru-laguntzarena, nahiz eta ona izan ikastetxerantz, bere arazoak ere sortu zituen, 1985ean gertatu zen bezala "izugarrizko atzerapenak pairatu zenean". Anaien iritziz, politika diskriminatzaileengatik zen, hau da, Anaien iritziz Eusko Jaurlaritzak ikastolak babesten zituzten eta beste zentro pribatuei ez zien kasurik egiten. Gainera, urte hartan, ez ziren soldataren hobekuntzak izan. Ordea, urte berriarekin, 1986an "kontratu berri batzuk sinatu ditugu Eusko Jaurlaritzarekin eta oso erakargarriak izan dira, batez ere Haur Hezkuntzan eta Lehenengo Hezkuntzan, aitzitik, Lanbide Heziketan ez dira hain onak izan". Egoera berri honek Anaiei kezkatzen zitzaien "Lanbide Heziketaren kuota bikoiztu, hirukoiztu eta, nork daki, agian laukoiztu behar zutelako". Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak "mailegu leunak" sortu zituen konponketetarako eta ekipamendurako, baina gorabehera politikoek beti aztarnak uzten zituzten Hezkuntzaren arloan eta, kasualitatez, une hartan sozialistak Eusko Jaurlaritzan sartu ziren eta Hezkuntzaren arloan beraien ordezkariak jarri zituzten. Egoera berri honek istiluak sortu zituen Anaien eta sailburu berrien artean, baina, zorionez, egoera bideratu zuten eta hurrengo ikasturtean harremanak konpondu ziren, egoera ekonomikoa konpondu ez zuten arren. Irakurleak pentsatuko du, baina hau posible al da? Dirudienez, bai. Harremanak konpondu ziren, baina egoera ekonomikoak bost milioiko defizita aurreikusten zuen, nahiz eta diru-laguntzak leku guztietatik jaso, Eusko Jaurlaritzatik, gurasoen kuotetatik, Foru Aldundietatik, une hartan enpresei ikastaroak ematen zizkielako, eta Udaletik, urte hartan diru-laguntza txiki bat eman ziolako ikastetxeari. Berriz, hurrengo urtean egoera ekonomikoa orekatu zen bi kontuei esker: Udalak diru-laguntza gehiago eman zuen eta enpresentzako ikastaro antolatuak hasi zirelako.

Baina desoreka handia 1992an gertatu zen. Ariketa ekonomikoa bukatzerakoan Anaiek hemezortzi milioiko defizita aurkitu zuten, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak eman eta Mekanika, Elektrizitate eta Administratiboko sailek murrizketak izan eta inbertsioen arloan ere murrizketak izan. Gainera, egin zituzten konponketak beharrezkoak izan ziren eta langileen soldatak erregularizatu gabe geratu ziren. Gauzak horrela, ikastetxeak hamabost milioiko mailegu bat eskatu zuen, baina hurrengo urtean Galdaragintza hasi zen eta horretarako Eusko Jaurlaritzak hamazazpi milioi pezeta eman zizkion eskolari. Aldi berean berrogeita hamar milioi pezeta gehiago jaso zuen ikastetxeak ekipamenduetarako.