Eskolak

La Salle. Andoain

II Errepublikaren garaian Anaiek beste zentro bat sortu zuten, Andoainen, hain zuzen ere, eta egia esan, gertakizun hau ez zen oso arrunta izan, batez ere, garai hartan Kongregazio Legeari buruz eztabaidatzen ari zirelako. Adibide bat ondorengo datuak ematen digu: une haietan Anaiek ezin zituzten beraien jantziak eraman eta sekularrez jantzita ibiltzen ziren. Ordea, eta nahiz eta egoera onena ez izan, La Salle Anaien eta "Legarra Echeveste" Fundazioaren artean, 1933ko irailean, kontratu bat sinatu zuten Andoaingo haurrei klase emateko lokal batzuetan, zeintzuk "Merkatu Plazan" zeuden.

Ikastetxearen lehenengo kronika 1933koa da eta ez da oso zabala, baina bi datu badakizkigu: herriko Apaiz-Parrokoak interes handia zeukan Anaiek klase emateko eta horretarako Kongregazioaren Goiko hierarkiarekin harremanak ezarri zituen eta, beste aldetik, Zumarragako Anaia Zuzendariarekin ere hitz egin zuen, honek eskola berri hau zuzen zezala eskatuz. Bi gestio sinple hauekin ikastetxe berriari hasiera eman zioten, hau da, kontratu berri bat sinatu zuten eta Komunitate berri bat sortu zuten, Andoaingoa. Gauzak horrela, irailaren hasieran lehenengo Komunitatea ezarri zen Lezier de Jesus zuzendariarekin eta Lotario Alfredo eta Juan Bernardo irakasleekin. Zumarragako Komunitatetan hilabete eta erdi pasatu ondoren, urriaren 18an Andoainera iristen ziren hiru Anai hauek eta bost egun beranduago, urriaren 23an, hain zuzen, ehun eta hogeita bederatzi haur ikasten hasten ziren Andoaingo eskola berrian.

Beste aldetik, "Legarra Echeveste" Fundazioaren ordezkaria ezin dugu ahaztu, Apaiz-Parrokoa, Joaquín Bermejo. Fundazio hau Andoainera 1735ean heldu zen eta lurraldeko herri guztietan gertatzen zen bezala, Andoainen ere herriko seme batek bere ondasun guztiak fundazio bati eman zizkion. Kasu honetan Eguzkitzaren maiorazko ondasunak Fundazioari eta Txiroen Mintegiari eman zizkieten. Bi mende haietan zehar Fundazioak gorabehera larriak zian zituen, baina 1933an apaiz-parrokoak beste norabide bat eman nahi izan zuen eta elkarte berri bat sortu zuen "Larramendi Herriko Kulturaren alde Elkartea". Behin elkarte hau sortuta, profesionalaren bat behar zuten eskola bihurtzeko eta une hartan apaiz-parrokoaren lana hasi zen.

Andoaingo egoera eskolarra, beste herritan gertatzen zen bezala, ez zen egokiena izan, hau da, haurrak herriko zentrotik oso urrutik bizi ziren edo udalaren parte hartzea ez zen onena. Une hartan Andoaingo populazioaren hazkundea orekatua zen, 1900 urtean 2.866 biztanle zituen eta 1930ean 3.710, beraz, egoera eskolarra mantentzen zen. Ideia bat izateko ikasle baten hitzak aipatuko ditugu:

"Andoaingo Lehenengo Hezkuntzaren egoera eskolarra holakoa zen: lau eskolak ziren, hiru nazionalak, Udalaren azpian, alondegiaren goian eta Etxeberrian, eta laugarrena, Udalarena zena eta Kaletxiki kalean zegoena, "Hijas de la Caridadekoek" kontrolatua. Klaseak bananduak zeuden, mutilentzat eta neskentzat eta astelehenetan hasten ziren eta larunbatetan bukatzen ziren. Klaseak "unitarioak" ziren, hau da, adin desberdintasuneko umeak nahasten zituzten, zortzi urteetatik hamalau urtetara, ikasle azkarrak "atzeratuen" ondoan (...). Beste leku batean klase partikularrak existitzen ziren eta ikasle batzuk joaten ziren, alegia, eskolan jasotzen zuten irakaskuntza nahikoa ez zelako edo ez zutelako nahi atzeratuak geratu".

Testuinguru honetan ikasle gutxik Lehenengo Hezkuntza gainditzen zuten eta gainditzea lortzen bazuten zeuzkaten aukerak mugatuak ziren. Beraz, dirudun familien haurrak bakarrik Donostiako institutura, eta jarraian unibertsitatera, joaten ziren. Beste kasu batzuetan haurrek Mintegietan edo Kongregazio erlijioso batean bukatzen zuten. Nesken kasuan zerbait antzekoa gertatzen zen, alegia, lekaimetxe batera joaten ziren edo Irakasle eskolara joaten ziren zorionekoenak. Beste batzuk "Algodoneran" lan egiten zuten. Lantegi honetan lan egiten zuten gehienak emakumeak ziren, edo etxean geratzen zirenak, nesken gehiengoa, etxeko lanak egiten.

Beste ikasle baten informazioak irakaskuntzaren edukiak ematen dizkigu. Ikasle honen iritziz "ikasketak murriztuak ziren eta beraien gauzatzea irakaslearen gaitasunaren arabera zen. Irakurketek eta idazketek lehentasuna zeukaten beste edukien aurrean. Jarraian "lau arau ospetsuak, hau da, gehiketak, kenketak, biderketak eta zatiketak". Gramatikak, ortografiak eta kaligrafiak, beste adibide batzuk jartzeagatik, lehentasunezko beste postu bat hartzen zuten (...) kaligrafiaren kasuan, aurkezpen-gutun pertsonala bihurtzen zen (...) beste irakasgai bat oso garrantzitsua Marrazketa zen, zeinek hirukiak, laukiak eta abar, formula batzuen bidez, eskatzen zituzten" ... baina Anaien iristeak egoera hura goitik behera aldatu zuen eta, hasteko, datu berri bat eman daiteke: Anaien iristearekin matrikularen hazkundea nabaria izan zen eta irakaskuntzaren beste eredu batzuk ezarri zituzten.

Dagoeneko eskola martxan zegoen, Gurasoen Elkarteak ikastetxearen ardura hartu zuen eta kudeaketa ekonomikoa beraien eskutan geratu zen. Hori dela eta, ikasleek kuota bat ordaindu behar zuten ikasteagatik, 3, 4 edo 5 pezeta, etxeko ekonomiaren arabera eta, beste aldetik, kide babesleen kuotak ere jasotzen zituen. Ikusten dezakegunez, Andoaingo ibilbidea "ispilu" bat zen beste zentrorekiko, baina 1934 urtean martxa ideal honek bi gertakizun larri izan zituen eta "ispilua" haiekin desagertu zen, hau da, 1933/34 ikasturtean "sukar eskarlatinak" 12 biktima sortu zituen bost urte adineko haurrengan eta 1933/34 ikasturtea ixtear zegoenean, mediku ikuskatzaileak Andoaingo eskola guztiak itxi zituen. Beste aldetik, 1935ean, diplomak entregatu ondoren eta "Legarra-Echeveste" Fundazioaren berrehun urteurrenarekin bat etorriz, agintariek, Apaiz-Parrokoak eta Alkateak, beste batzuen artean, eskolari beste bultzakada bat ematea proposatu zuten. Erabaki hau saio publiko batean hartu zuten eta pertsona asko joan ziren parte hartzeko "helburu batekin: Mintegi isolatua berreskuratzea eta han bertan eskola berria eraikitzea". Horretarako Batzorde bat izendatu zuten eta elkarrizketa batzuk egin ondoren Gotzainarengana abiatu ziren, honek baimena emateko lursailak saldu behar bazituzten. Lursailak eta Mintegia, Elizarenak ziren eta azken honek su hartu zuenean Mutrikura bidali zuten, Saturraranera hain zuzen ere.

Behin Gotzainaren jarrera ikusita, etorkizuna erakargarria ikusten zen. Leoncio Arbelaitz jaunak, arkitektoak, plano batzuk diseinatu zituen eta tramite batzuk egin zituen salmentarako. 1935eko urriaren amaieran proiektua martxan zegoen, aurrekontua 80.000 pezetakoa zen eta balioztatzea 20.000 pezetakoa. Gasteizen "Cabildo Catedraliciok" baimen eman zion egindakoari eta azaroaren 22an Ministeriori salmentaren baimena eskatu zion. Ordea, une hartatik Gerra Zibilaren hasiera arte saio guztiak atzeratu ziren eta 1941era arte berrikuntzaren konponketak ez ziren hasi, zeintzuk 1943an bukatu ziren. Beraz, garai honetan klaseek leku berdinean jarraitu zuten eta Anaien Komunitateak etxebizitza bat izan zuen, ordea, honek ez zituen baldintza minimoak betetzen, Anai Ikuskatzaileak errepikatzen zuen bezala "Historikoetan".

Gerra Zibila ez zen bereziki bortitza izan Andoainen, baina familia batzuk, soldadu faxistengatik jarraituak, kostaldera joan behar ziren eta Anaiek gatazkaren bat izan zuten. Lehenengoa abuztuaren 12an gertatu zen, ""los rojos-ek" ihes egiten zutenean Kuartel Orokorra eskolaren beheko solairuan ezarri zuten eta bigarrena Joaquín Alberdi Anaiak argazki bat auzokide batzuei, kostaldera abiatzen zirenean, atera zien. Anaiak argazki kamara atera bezain laster "rojos"-ek inguratu zuten eta kamioi batera, milizianoz beteta behartu zuten igotzera. Komunitatean ere Ignacio Olabeaga Anaia zegoen. Hau nazionalista hutsa zen eta gertatzen ari zenaz konturatu zenean, mendien zehar Zarautzera abiatu zen". Beste Anaiak atxilotuak izan ziren eta herriko jendearen oniritzia jaso zuten. Azkenean kamioia Donostiako Gobernu Zibilera heldu zen eta aitorpena egin ondoren askatuak izan ziren.

Dakigunez, soldadu faxistek berehala hartu zuten Gipuzkoa eta lehenengo neurri errepresiboak ezarri zituzten. Haien artean Apaiz-Parrokoari ezarri ziotena, zein atxilotu zuten eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Honi epaiketa egin ondoren absolbitu zuten, baina apaizak erbestera abiatu zen. Bere ordezkapena egitera Rosendo Recondo parrokoa heldu zen, baina honek eta Anaiek ez zuten akordio egoki bat lortu parroko berriaren proposamena ikusi ondoren. Honek, ikasleek klaseak utzi zitzatela proposatu zuen eta klase horien ordez, eskolako ordutegian, Katekismoa ikas zezatela. Joaquín Alberdi Anaiak bazekien zerbait gertatzen ari zenari buruz eta herrian geratzen bazen bazekien arriskuan zegoela, ondorioz, erbestera joan zen, lehenengo Frantziara eta beranduago Ameriketara. 1937 ikasturtetik "normalizazioa", hau da, ikasleak eta Komunitatea berreskuratu zuten eta aldaketa batzuk egin ondoren "abentura" berri bat hasi zen.