Eskolak

La Salle. Andoain

La Salleko beste zentro batzuetan bezala 60. eta 70. hamarkadetan La Salle-Berrozpek salto kualitatibo eta kuantitatibo garrantzitsuak ezagutu zituen. Angel Garate, zentroaren zuzendaria 1969tik 1978ra arte, Anaiaren testigantzak aipatzen digunez, proiektuarekiko zeukaten konfiantza handia zen. Gainera, erronka berri batzuk zeuzkaten, alegia, eskola nazionalen konpetentzia edo Salesianotzarren Lanbide Heziketaren konpetentzia. Egoera berri horiei aurre egiteko lasalianotarrek bidaia batzuk Madrilera egin zituzten baimen desberdinak eta diru-laguntzen bila.

Bigarren garai honetan zentroaren bi eransketa haiek, "Milagrosa" ikastetxearena (Hijas de la Caridad) eta Berrozpe ikastetxearena (Hijas de Jesús) ondorioak izan zituzten ikastetxearen ibilbidean. Gauzak horrela, bi eraikin berri egin behar izan zituzten: bata Lehenengo Hezkuntzarako eta bestea Lanbide Heziketarako. Ondorioz, zentroak matrikularen hazkunde izugarria jasan zuen eta, beste aldetik, dagoeneko laurogeigarren hamarkadan, euskalduntze prozesua hasi zen eta lehenengo irakaskuntzak euskaraz hasi ziren.