Eskolak

La Salle. Andoain

Eskola honen jatorria lantegi batean aurki dezakegu. Aspalditik Andoainen "Ofizio Eskola" bat zegoen, baina Gerra Zibil bukatu ondoren lantegi bihurtu zen, Labher (Laborde Hermanos) lantegia.

Andoaingo lekuko batek aipatzen zuen bezala "Gerra Zibilak ondorio larriak utzi zituen eta lantegietan ez zegoen eskulanik eta gutxiago eskulan espezializaturik. Batzuei soldaduska luzatu zieten, beste batzuk espetxean zeuden, beste batzuk elbarri geratu ziren, beste batzuk "Langile Batailoian" zeuden eta beste batzuk ... hil zituzten. Laburbilduz, hemezortzi urtetik hirurogeita hamar urtera ez zegoen jenderik. Haiek mundu laboraleko eta sozialeko absente apartak ziren eta geratzen zen gaztediak ez zuen prestakuntzarik izan". Testuinguru hartan Anaiek pauso handi bat eman zuten Lanbide Heziketaren alde. Lehenengo Hezkuntza kontrolpean zeukaten eta artean Lanbide heziketaren unea heldua izan zen. Gauzak horrela, 1946an Aprendiz-Eskola martxan zegoen.

1945eko urriaren 15ean Aprendiz-Eskolak bere ibilbideari hasiera eman zion beste izen ospetsu batekin "Ofizial Industrialeko Heziketa Eskola". Honek espezialitate batzuk zituen: "Egokitzaile", "Tornulari", "Fresatzaile" eta "Delineatzaile Industriala". Ordea, hasi baino lehen Udaletxean bilera bat antolatu zuten eta bilera hartan ondorengoek parte hartu zuten: Anaia Ikuskatzaileak, Anaia Zuzendariak, Patronatuko Batzordearen parte hartzaileek eta Gasteizeko bi ordezkarik. Efektu administratiboetara, eskola honi "Arte eta Ofizio Eskola" deitu zioten, baina herrikoek Aprendiz Eskola deitzen zioten. Horrela, oinarriak ezarriak zeuden etorkizunerako: mundu laboralean gazteen murgiltzea eta Tolosaldean eta Donostialdean lan egiten zuten gazte prestatuei beste aukera bat eskaintzen zien.

Beste aldetik eskola hau, La Salle Kongregazioan existitzen ziren eskolen artean aitzindaria izan zen. Garai hartan Estatu espainiarrean horrelako bost eskola zeuden: "EL Asilo del Sagrado Corazón", "Manlleu", "Los Corrales de Buelna", Zumarraga eta Andoaingoa.

Hasiera hauetatik zentroak Lanbide Heziketa kontsolidatu zuen eta Ministerioaren oniritzi guztiak jaso zituen. 1960an Oinarrizko Batxilerra zeukan eta 1968tik Lehenengo Hezkuntza, Oinarrizko Batxiler eta Ofizialtza ematen zituen.