Dantza

Joko Dantzak

Tradizioak, dirudienez, herrian errotuta dauden ohiturak adierazten ditu, eta horietan oinarritzen da.

Animalien erabilera, bai errituaren ikuspegitik, bai ikuspegi ludikotik, sakrifizioarekin edo gabe, tradizioaren osagaietako bat da.

Hegaztiak erabiltzen dituzten joko gehienak Musikarik gabeko jokoetan sartzen dira. Baina, beste batzuk, melodiaren bat dutenak (zehatza ala ez), beste multzoko batekoak dira, hau da, Musikadun jokoen multzokoak. Horietako batzuetan neska-mutikoek hartzen dute parte eta beste batzuetan gazteek.

Bai batean, bai bestean, bi eratakoak ditugu. Batetik, Oilar Jokoa edo Oilasko Jokoa dugu. Joko horretan, orokorrean, hegaztiaren gorputza lurpean sartzen da, burua kanpoan duela, eta danborrak edo melodia egoki batek markaturiko erritmoari jarraiki, zorrozturiko ezpata edo sable batekin burua mozten zaio, edo aurrez apainduriko egurrezko ezpata batekin buruan ukitu.

Bestalde, antzara- edo ahate-jokoetan, Antzarrak lepoa koipeztaturik duela, bai lurrean, bai uretan, helburua burua moztea izaten da, ezpatarekin nahiz eskuarekin eta gorputzaren pisuarekin.

Halere, kontuan hartu behar dugu joko horiek guztiak gutxituz edo desagertuz joan direla, bai gizarte-ohiturak galdu direlako, bai animalien aurkako tratu txarrei buruzko legeek behartuta.