Dantza

Joko Dantzak

Akordio baten bitartez, XX. mendearen erdialdera joko-dantzak izen generikoa jarri zitzaien arren, geografian zehar, eta leku jakinetan, tokiko izenei eutsi zaie.

Luzaiden, Nafarroan, esaterako, era horretako tokiko dantzak Kalapita jantzak izenez dira ezagunak. Baztango Bailaran, Nafarroan, non zikloak jolas-kutsu handia duen, Irri dantzak edo Jostaketa dantzak dira.

Hemen ez ditugu guztiak aipatuko, aukera handi baten barruan ezagunenak direnak baizik. Horretarako, oinarrizko bi taldetan banatuko ditugu, eta horiek oinarritzat hartuz, ezaugarri guztiak zerrendatuko ditugu, betiere aintzat hartuta atal honetan ez ditugula aipatuko animaliez baliaturiko dantzak.