Kontzeptua

Jainko

Jainko esaten diogu, jainkozko mota zehatz bati, honako ezaugarriok dituenean: gizakien bizitzetan esku hartzen du, bere nahia ezartzen die eta naturaren indarren gainean duen nagusitasuna erabiltzen du horretarako. Jainkozko guztiak giza-gogoaren sorkuntzak direnez gero, gizakiei bere nahia indarrez ezartzen dien jainkozkoa maila teologikoan sortzen denean, adieraziko du maila soziologikoan ere gizaki batzuk, -jainkozkoaren ordezkariak-, beste gizaki batzuei ezartzen dietela euren nahia.

Euskal testuinguruan, jainko terminoa kristau jainkoari dagokio beti, Bibliako Yahvé eta Erromako Jupiter indoeuroparraren oinordeko den kristau jainkoari. Ez du ematen, Euskal Herrian noizbait eragina izandako beste kultura indoeuroparrek, zelta edo germaniarrena esate baterako, euren orbain espezifiko berezia utzi dutenik historia eta etnografiaren bidez ezagutzen dugun jainko kontzeptu horretan.