Kontzeptua

Inauteriak

XIV. mendeko eta XXI. mendeko inauterien artean dauden antzekotasunak ukaezinak dira. Bai dibertsioari, ekitaldien egiturari eta pertsonen (indibidual nahiz kolektiboki) irudiari dagokionez, eta baita antolaketa, iraupen eta kostu ekonomikoari (espezietan eta eskudirutan) dagokionez ere.

Etxez etxe eta baserriz baserri egiten ziren eskeak egun ere egiten dira; dena den, gehienetan instituzioek erabakitako beste formula batzuk dira nagusi. Era berean, tradizioa mantendu asmoz eta ekarpen gehigarri bat egin nahirik, kolektibo eta elkarte jakin batzuek bultzatuta, agintariek etorkizunean garrantzia izango duen izendapen baten onarpen ofiziala eskatu dute. Ildo horretatik, 2009an Nafarroako Gobernuak Ondare Ez-materialaren Kultura-ondasuna izendatu zituen, alde batetik Lantzeko Inauteria eta, beste aldetik, Ituren eta Zubietako inauteriak.

Joaldunak

Hala ere, egite hutsak ez du bermatzen antzezpenaren kalitatea. Aitzitik, beste faktore batzuk ematen dute kalitate hori; eta, hain zuzen, faktore horiek dira, gehienetan, tradizio hauek gordetzea eta, are, salbatzea bermatzen dutenak. Berez, osagai materiala, hots, ekonomikoa, arautegian ezarritako arauetako bat da. Arautegi hori tradizioari jarraiki osatzen da, arbitrarioki eta inertziaz.

XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan hasi ziren, nagusiki, inauteriak berreskuratzen. Orduz geroztik produktuak bere salneurria du ezarria. Salneurri hori, alde batetik, norberak ezartzen du mozorroaren elementu bat edo ugari erostean. Horrez gain, askotariko ekitaldiak, orokorki, udalak finantzatzen ditu. Kostu hori, kurioski, inauteriekin lotura zuzena ez duten elementuak ordaintzeko izaten da batzuetan: musika-taldeen ekitaldiak, lehiaketak (taldekako edo bakarkako mozorro-lehiaketak, etab.), segizio tradizionaletan jotzen duten udal-bandei egin beharreko ordainketak, euskal dantzak interpretatzen dituzten taldeei egitekoak, dantzaldietarako musika-taldeei egitekoak, etab.

Tokian tokiko udalak aurrekontuan festa hauetarako gastu batzuk aurreikustea ez da arau gisa betetzen den formula bat, baina, orokorki, hori ez zen gertatzen biztanle gutxiko herrietan. Inauteria, ororen gainetik, gazteen dibertimendurako festa bat zen, batez ere, mutikoena. Nork bere burua hornitzeko formula bilketa herrikoia zen. Ibilbidea, normalean, erritu bat bailitzan errespetatzen zen. Auzo bat, herriko zonalde bat edo herri osoa izaten zen ibilbidearen espazioa. Bilketa espezietan edo eskudirutan egin zitekeen. Jasotakoa inauterietako egunetan janaldiak egiteko, musikariari edo musikariei ordaintzeko eta bestelako gastu batzuei aurre egiteko erabiltzen zen.