Kontzeptua

Inauteriak

Mozorroa da inauterietako ezaugarri nagusienetako bat. Bietako bat egon ezean bestea ere ez dagoela esan daiteke. Eta mozorroaren barnean, funtsezko hornidura bat: maskara.

Jantzi ugaritasun horretan bada zatiketa bat. Alde batetik, tradizionaltzat jotzen diren mozorroak daude; beste alde batetik, jantzi berritzaileak ageri dira; eta, azkenik, bi multzo horietan sartu ez arren, denboraren poderioz errotutako multzo bat dago.

Carnaval

Gaurdaino iritsi diren jantzi finkoen artean, herri edo zonalde jakin bati dagozkionak aurki ditzakegu. Esate baterako, Lantzeko (Nafarroa) txatxo delakoak ohazaleko ehunekin egindako prakak, blusak eta alkandorak janzten ditu. Buruan kono formako gorro bat paratzen du, kolorezko zetazko paperez egina. Txapel horren antzekoak erabiltzen dira beste hainbat herritan. Are, Baztan (Nafarroa) aldean Sagar Dantza egiten duten dantzariek handiagoa erabiltzen dute.

Sarritan, mozorrotuari jantzita daraman mozorroaren araberako izendapena ipini ohi zaio. Asko dira adibideak: besteak beste, Durangoko (Bizkaia) surrandiak, Tuterako (Nafarroa) "cipotero" direlakoak, Cintruenigoko (Nafarroa) "zarramusquero" direlakoak, Urzainkiko (Nafarroa) zarrabaldoa, Unanuko (Nafarroa) mamuxarroa, Agoitzeko (Nafarroa) "cascabobos" direlakoak, Eginoko (Araba) porreroak edota Altsasuko (Nafarroa) momotxorroa.

Jarraian, denborarekin festetan ohiko bilakatu diren pertsonaiak (filmetatik eratorriak) aipatu behar dira: cowboy eta indioa, edo "Charlot". Komikietatik eratorriak: Superman, Spiderman eta Batman. Lanbide, egoera berezi eta bazterkeriaren ondoriozkoak: inudea, zorrotzailea, jauntxoa, baserritarra, arlotea, mozkorra, eskalea, legenarduna, etab. Halaber, gobernuko presidenteen, eliteko kirolarien eta marrazki bizidunetako pertsonaien (Shin Chan, Simpson's, etab.) mozorroak ikus daitezke.

XX. mendearen hasieran, debekuaren aurreko azken Inauterietan parte hartu zuten informatzaileen lekukotzei erreparatzen badiegu mozorroak eta, batez ere, maskarak zuen garrantzia ikus daiteke.

Hezur-haragizko pertsonaiak alde batera utzi eta mozorro bizigabe, barregarri edo antropomorfoetan jarriko dugu arreta. Horiek, esan bezala, bizigabeak ziren eta, maiz, eguraldi txarraren, uzta txarraren edota etxe-abereak astintzen zituen gaixotasunaren errua egozten zitzaien. Zoritxarreko gertakari horien erruduna bilatu nahi izaten zen, eta, jakina, panpina batekin irudikatzen zen mozorrotua izaten zen aukera egokiena.

Harrapatu, epaitu, zigortu eta, ondoren, bertaratutakoen harridurarako hil egiten zen, urtez urte, herriaren erdian. Honatx, bizimodu hobe batera igaro diren pertsonaia horietako batzuk: "Gutierrez", "amona" eta bestelakoak. Horietako zenbait denboraren poderioz berreskuratu edo mantendu egin dira: Miel Otxin, Aitexarko, Zanpantzar, "Markitos", "Lastozko gizona", edo "Porreteroa". Azkenik, sorkuntza berriak aipatu behar dira: "Sorgina" edo Intxisua.