Kontzeptua

Herrilurrak

Herri-lurrak dira baita ere oraindik Herrialdean mantentzen direnak, mendi erkidego, partzuergoak, ibar erkidego eta gainontzeko era honetako molde guztiak, errotze historiko sakonekoak eta gizarte eta ekonomia esanahi garrantzitsukoak; elkargo hauek guztion arte zatitu gabeko lur ondarearen jabe diren herri bat baino gehiagoz osatuak daude, herri bakoitzaren zatia besteena adina da eta udal guztietako herrikoek ustiapenaren jabe dira. Kasu hauetan, eta lehenago definitutako berezko herri-lurretan ez bezala, legezko jabetza ez da udal batena soilik baizik eta bat baino gehiagorena, baino bakarra balitz bezala jokatzen duena zeren eta askotan elkargoak bere nortasun juridikoa dauka- edo behintzat onartua- eta denen interesak ordezkatzen dituen Batzar baten bidez jarduten du. Ereduak ugariak dira eta askotarikoak segun eta bere sormenaren zergatiak eta bere bilakaera; aipatu ditzagun hemen arabar partzuergoak (Entziako Partzuergo Orokorra, Iturrietakoa eta Goi-Entzia), Gipuzkoakoa, Segura, Idiazabal, Zegama eta Zerainek osatzen dutena eta Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorra esandako lau herri gipuzkoarrak eta Arabako Donemiliaga eta Asparrena Zalduondorekin osatua; azken hauek beste herri batzuekin arabar partzuergoen partaide dira.

Beste erkidego gipuzkoar bar Enirio eta Aralar mendietan kokatzen dena da, Villafranca eta Amezketaren batasunez osatua. Lehena (“Unión de Villafranca”(11) Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Zaldia eta Lazkaoko hainbat etxeen elkartasuna da, bigarrenaren - Bozueko Batasuna- osatzaileak Amezketa, Abaltzisketa, Orendain, Baliarrain eta Ikaztegieta direlarik: herri-elkargoaren sorrera 1409ean gertatu zen bi batasunek mendi hauek erosi zizkietenean Amezketako Juani,

  Aragoin  egindako urrezko 1.400  florinetan. Amezketako Juan  honek, bere aldetik mendien nagusia zen 1400 urtetik aurrera Enrike II erregeak eman zizkiolako. Ordutik eta 1821ra arte, Elkargoak mendien erabilera bateratua mantendu zuen, baino data horretan elkargo asko desegin zituen joera  jarraituz, herri partaideak baso baliabideen banaketa egin zuten bakoitzari mendi zati bat emanez, azienda erabileran eraginik izan gabe, bere 3.336,41 Hko hedaduran mantentzen dena.

Aipamenik jarraituz, eta berriro Arabako lurretan non antolakuntza hauek eite handia duen, nabaritu behar da Partzuergoez aparte  Artzeinako mendilerroko Elkargoa aitatu beharra dago. “Consierra y Mellera” Batzarra ere deitua, Bachicabo, Barrio, Gurendez, Nograro eta Quejo (Gaubea udalaren osatzaileak eta mendilerrotik gertu) eta Sobron (Lantarongo udala). Herri hauek 1.868 Hako ondasun zati gabeaz gozatzen dute, E.P.ko mendien katalogoen arabera, probintziako katastroan 1.150 besterik ez dira, 1890ean egindako lehen inbentarioan 868, edo 1.247 Ha probintziako mendi Zerbitzuak orain dela gutxi egindako kontuetan aireko argazkiak erabilez (hona hemen herri-ondare askoren egoera eta ondorioz kopuru zehatza jakiteko dauden zailtasunak). Hemen herrikoen ustiatze era elkarrekin eragindako artzain erabilera da, baso baliabideen kudeaketa jabeak diren herriei garrantzizko diru sarrerak sortzen dizkiete.  Urkabustaiz eta Kuartango osatzen duten 32 herrixketatik, 17 dira Gibixo Mendilerroko Elkargoaren partaide, eta beste bat Amurriokoa, Delika. Egia esan elkargo txiko hau- 736 Ha mendi Zerbitzuen azken neurketak dionez-  Urkabustaiz eta Kuartango herrixkek osatzen dutenen artean beste bat besterik ez da; besteak beste Altube, Basaude, San Bernabe, Zirikioza, Aranguren ibarra, Iarto eta Bagerro (Garayo Urruela, 1990). Toloñoko mendilerroan adierazgarri da antzinako Biasteriko Hiribildu eta Lurra, aurrekoak bezala, J.M. Garayo Urrelak (1988) ikertua, zeinetan partaide ziren Guardiako hiribildua eta 1164ean Nafarroako Santxo Jakintsuak emandako foruan zionez  bere lur lauetan zeuden tokiak, hau da Kripan, Lantziego, Bilar, Moreda, Oion, Navaridas, Eskuernaga eta Lapuebla de Labarca. Geroagoko banaketak ez zuten eraginik izan herri-lurretan, oso-osorik mantendu zirenak, baso ustiapen eta abelazkuntzarako bideratuak, zati txiki bat ezik erabilera hauetatik kendua eta hainbat herrikoek erabiltzen zutena ordain sariaren truke.

Bizkaian katalogoan hiru jabekidetza txiki aipatzen dira: Hiru Kontzeju izen adierazgarriarekin ezagutzen dena, 150 Hakoa, Sestao, Ortuella, eta Trapagarango udalena dena; Urduñan, Ruzabalgo Batzordea, Mendeika, Belandia, Lendoñogoiti eta Lendoñobeitik osatua 109,81Hako mendi baten jabeak direnak, eta, itsasaldean Lekeitio eta Ispaster herriak Otoio mendian parte dutenak, 175,35 Hakoa eta Leiaberenak-95,50 Ha- Amoroto, Mendexa eta Gizaburuagarekin batera.