Kontzeptua

Herrilurrak

Egungo oinarrizko legedian (Tokiko Erregimen Legea) herri-lurren, eta orokorrean, honela izendatutako ondareen definizioa zera da “herriaren ondarea zeinen erabilera eta gozamena bertako auzokoena da soilik”. Beraz, aitatutako testua jarraituz, bi baldintza bereziko ditugu ondare bat herrikoa dela esateko: udalarena izatea ( edo auzokoa edo bestelako erakunde txikiagoarena) eta gozamena zuzenean eta soilik herrikoei egokitzea.

Gaian interesa adierazi duten administrazio Zuzenbideko adituetatik (Nieto, 1964; Guaita, 1970) askok gehiago nabarmendu dute sistemaren  alde funtzionala- jabetza erabilgarria , ororen ustiapena- herri-lurren muina zehazterakoan, bigarren mailako edo garrantzi gutxiagokoa balio emanez  jabego kideari, eta ildo beretik jarraitu du orain dela gutxi Nafarroako Herri-Lurren Legea (Foru Legea 6/1986ko maiatzaren 28koa) zeinen  bere bigarren artikuluak hitzez-hitz zera dio “Herri-lurrak dira (bere) ustiapen eta gozamena herriko orori egokitzen zaienak”.

Hala ere, adituen beste alde batek (Cuadrado Iglesias, 1980) testu legalaren interpretazio zorrotzagoa eginez, aurreko baieztatzea ñabartu eta bi baldintzei garrantzi bera ematean jarraitzen dute ondare bat herri-lurraz izendatzeko- udal jabegoa eta auzokideen gozamena- zeren esango duenez “ egia bada ere herri ondare guztia berez denon arte ustiatzen dela, denon arte ustiatzen guztia ez da nahi ala ez ororen ondarea” (Cuadrado Iglesias, 1980). Argudio honetan bereizten dira ondarea bera, objektua, eta bere gain eragina duen ustiapena. Bereizketa eraginkorra da zeren ezta herri-lur eta ondare guztiak ez dira herrikoen ustiapenerako ezta denon arteko ustiapenak gertatzen dira soilik herri-lurretan, batzuetan Estatuaren Mendietan ere egiten dira, herri erkidegoarenetan edo baita ere norberaren jabetzetan nagusiarentzat morrontza sortzen duten hitzarmenen ondorioz.

Aipatutako edozein kasuetan- Euskal Herrian adibide ugari dituztenak- titulartasunean banaketa bat gertatzen da: alde batetik jabetza legala subjektu batena- bakarra edo anitza- den bitartean erabilera-jabegoa beste batena da  ustiapenaren nagusia, herrikoena. Egia esan definizio honetako oinarritzat hartzen dugun testu legala, herriko ororen izenean zeuden eta horrela denon arte mendez-mende erabiliak izan ziren, dokumentazio historikoak herri lur, mendi, soro eta larre deitzen dituen ondareak, gaur egungo egoerara egokitu besterik ez da egiten; herri-lur horien zati handi bat  “Madoz Legea”, 1855ko maiatzaren 1ko Desamortizazioen Lege Orokorra, (1) desamortizazioen bidez pribatizatu zen eta salbuetsia izatea lortu zirenak-ororen ustiapenekoak izateagatik edo bere baso tamainaz- Erabilgarritasun Publikoko Mendiak (E.P.) izenpean sailkatu zituzten urte gutxi batzuk geroago udalaren izenean jarri ziren herrikoen ustiapenerako udal ondareak bihurtuz ondorioz. Horrela auzokideak konturatu ziren beren jabetza orokorra besteena zen ondasuna erabiltzeko eskubidea soila bihurtu zela (Garcia de Enterría, 1986)

Gure ustetan, hau izango litzateke udalaren jabetza baldintza  ezin bestekoa izatearen zergatia eta, ondare hauen oraintsuko bilakaera ezagutuz, ia derrigorrezkoa da egungo katalogoko E.P. mendiak direla- edo izan direla- herri-lurrak pentsatzea; edo, behintzat, norberaren ondareak, denborarekin, herri-lurretatik bereizten joan diren ondare edo baliabide saila behar orokorrak zuzenean asetzeko- azpiegitura lanetan erabiliak, eraikuntza publikoetan, tokiko burdinolak mantentzeko, etab- edo azken finean herriko guztien onerako izango ziren errentak lortzeko, benetako herri-lurrak auzokideak bakarka eta norberak erabiltzeko mantentzen ziren bitartean. Egia ba, baita ere orain dela gutxi arte denon arte erabilitako baliabideaz interesa galtzearen ondorioz hauen ustiapena baztertzeak herri-lurren izaera eusten zuen  bigarren baldintza ere desagertzea ekarri duela eta, hauek ezean, herri-lurrak, edo norberaren ondarea edo ondare publikoa bilakatu dira.