Kontzeptua

Herrilurrak

Aurkako egoerak jasan badituzte ere, herri-lurrak Euskal Herrian adierazpen berezia  dute, baina ezin esan daiteke  banaketa antzekoa denik lurralde guztietan. Gipuzkoa eta Bizkiarekin, non bere izaera lekutasunezkoa baino ezer gutxi gehiago den, alderatuta Nafarroa eta Arabak oraindik herri-lur eremu ederrak dituzte, bereziki baso eta larreak eta ez dira falta ere herrikoek ustiatu ditzaketen soroak.

Aurretik aitatutako zergatiengatik kopurua zehaztea bereziki zaila da, zeren, alde batetik auzo-erabilera berez, naturalki, urritu da, eta bestetik, herri guztiek ez dute bere ondarearen inbentariorik,  interesa ezagatik edo egiteak duen zailtasunagatik eta ezin da jakin ondarearen hedadura askotan ez bait dira nahitaezko mugatzeak gauzatu; eta dauden inbentarioren bidez informazioa lortu nahi denean ohikoena da mendi bati dagozkion hedadura zeharo desberdina izatea iturri batzuetatik besteetara. Baldintza hauetan geratzen den bakarra gutxi gorabeherako balioespen bat egiten saiatzea da, eta inbentario lanak gogoz ez diren ekiten bitartean informazio oinarri betiko bi erregistroak erabili beharko dira, E.P.ko Mendien Katalogoa eta probintzietako katastroak, horrelako iturriak sortzen dituzten erresalbu guztiekin, eguneratu gabeak eta osatu barik.

Nafarroako Foru Erkidegoan auzokoek erabili ditzaketen herri-lurrak, udalarenak edo auzoarenak, hedadura geografikoaren %45a hartzen dute (Floristán Samanes, 1986) %54baino gehiago izango litzaketenak  udalenak ez diren auzo erabilerako lurrak (Errege Bardeak, Koroaren antzinako mendiak, elkarrekiko larreak, etab). Hainbat herrietan herri-lurrak udal edo auzo eremuaren %80 baino gehiagoko izaria izatera iristen dira, hauen artean mendialdeko herri asko direlarik eta, salbuespen gisara, Erriberako batzuk nola hala Funes eta Cabanillas.

Araban zifra erlatiboak oso antzeko egoera adierazten dute; probintziako Katastrotik hartutako datuekin, Ruiz Urrestarazuk (1985) probintziako eremutik  %46a udalen eskuetan dauden  herri-lurrak direla balioztatzen  du, naiz eta egile berak dion bezala, balioztatze honetan ez du kontuan izan gaur egungo ustiatzea. Orokorrean 51 udalek bereak diren herri-lurrak dituzte eta Arabako Mendietan, Arabako Ibarretan eta Arabako Lautadan herri-mendiak eremu zabalak hartzen dituzte aldiz Errioxa Arabarrean eta Kantauri Arabarrean izaera urritzen doa, bai zifra erabatekoan bai zifra erlatiboetan. Bi lurraldetako herri-lurren antolaketak nekazari erabilerako ingurune geografikoen desberdintasunak era nahiko jatorrean islatzen ditu; orokorrean mendigunetan eta nekazari balio gutxiko eremuetan herri-lurrak oraindik garrantzia dute (Arabako Mendiak, I-M laukia, Pirinioetako  haranak, etab) aldiz topografia lauko eta nekazari lur egokietan, nola hala Nafarroako Erdialdea, Erribera edo Errioxa Arabarra, bere garrantzia urritu da; baino bi kasuetan kontuan hartzeko salbuespenak daude, nolabait garbi utziz banaketa ez dela hainbeste hasierako egoeraren ondorioa, baizik eta pribatizaziorako joera handiagoarena, nekazari jiteko sailetan eta mantentze jarrera baso eta abeltzantza ekonomietan.

Arau hau, ordea, ez da betetzen Kantauri aldeko probintzietan; horrela balitz Gipuzkoako topografia tapituenak herri ondarearen garrantzi handiagoa ematen du, egia zera denean, 27.754Ha zabalera izanik ere, probintziako %13,8 doi-doi dira, E.P.ko Mendien Katalogoaren arabera. Egun bere herri-lurrak dituzten 35 udaletatik gehienetan hain urriak dira ez dutela inolako garrantzirik eta gehienetan auzo erabilera ez da gauzatzen. Herri gutxi batzuetan soilik mantentzen dira- Oñati, Oiartzun, Hondarribia, Ataun, Berastegi, Villabona- artzantzari edo iratze lanei lotuta.

Herri-lurren egoerak Bizkaian ez ditu datu askoz hobeagoak eskaintzen. Berriro ere E.P.ko mendien Katalogoko informazioa jarraituz, udal jabetzakoak 37.268 Ha izatera iristen dira, probintziako lurren %16,8. Batzuetan nagusia ez da udala baizik eta elizatea (Alonsotegi, Barakaldoko elizatea,  340 Hako Ganekogorta mendiaren jabea) edo udal ba osatzen duten auzoak nola hala Belandia, Mendeika, Lendoñogoiti, Lendoñobeiti,, Urduñako partaide, edo Enkarterriko Pando, Montañan, Ranero, Zamala, Sangices, etab, Karrantzakoa eta Turtziozko herrixkak. Mendi hauek 54 udaletan banatzen dira baino soilik salbuespen gisara- Karrantza, Orozko, Urduña, Muskiz, Garape eta Balmaseda- udal lurren %40 baino gehiago dira. Herri-lur izena ematea ondare horiei egun gehiegikeria ere izan daiteke  auzo erabilera baztertua izan ondoren, hala ere, horrela izendatuta azaltzen dira azken desamortizazio prozesu ondoren  (1901) egindako inbentarioan, ziurrenik mendearen hasierako egoera jasota.

Kontinenteko Euskal Herriko eremu menditsuan herri-lurrak garrantzizko funtsa dira, mendebaldetik ekialdera gora egiten duen funtsa horrela Baigorriko kantonamenduan zabalera osoaren hartzen duen  ehunekoa %25bada, Donibane Garazikoak % 35koa da eta %50 Atharratzekoan; gainontzekoan izaera ahultzen da- %20 Maulen eta Bastidan (2)- ia izena besterik ez geratzeraino Iholdin, aspaldiko Oztibarreko lurretan (Lefébre Th, 1933). Goi-lurretan artzain usadio eta antolaketak betiko ustiapen era komunak ondo jaso dituzte; aldiz, gehien bat nekazariak diren udaletan- muino eta behe-lurrak- guztion jabetzaren hatsarrea mantentzen bada ere herri-lurrak sailetan banatu eta zozketaz auzokoen, norberak bere kontura landu ditzan,  artean banatzeko ohiturak auzo arauak ahuldu ditu, gehienez larre zorra bihurturik.