Kontzeptua

Herri Musika Taldeak

Orkestina deitutako formazioak askotan laukotean izan dira. Besteak beste honako hauek izan dira arruntenetakoak XX. mendean:

  1. Akordeoia, jazbana, saxofoia eta tronpeta.
  2. Pianoa, jazbana, klarinetea eta gitarra.

TXISTU BANDA. Gure herri musika taldeen artean hau dugu laukote ezagunena. Bi txistu, silbotea eta atabala. Ez dakigu zehazki noizkoa den gaur klasikotzat dugun txistularien formazio ofizial hau. Aurreko bi txistu eta atabalez osatutako hirukoteari silbotea erantsi zitzaion. Silboteari buruzko aipamen zaharrena Humboltek 1801an idatzitakoan agertzen da: Para la musica de varias partes, usan de otro silvo mayor, que está naturalmente en tono de Capilla, y entonces, este hace la segunda voz.4 Honek garbi adierazten du XVIII. mendean soinu-tresna hau erabiltzen zela txistularien formazioetan.

4DONOSTIA, P. (1994): Cancionero Vasco P. Donostia. (III. liburuki). Donostia. Eusko Ikaskuntza.