Literatoak

Guerra Garrido, RAUL

Guerra Garridok Donostia Hiria lehiaketa entzutetsua irabazi zuen 1968an -munduak norabidea eta izena aldatuko zuela zirudien urte horretan-, "Con tortura" kontakizunarekin. Bizitza literarioan egin zuen aurkezpena izan zen, baina, batez ere, idazleak bere narratiban formulatu nahi zuen askatasun nahiaren lehen baieztapena. Ipuinak deseroso jarri zituen garai politikoaren gidariak, baina idazlea hasia zen jadanik ideia eta eraikuntza literarioak irudikatzeko koadro bat baieztatzen, Juan Cruz Mendizabalen esamolde egokiaren arabera, bere obraren gainerakoan muturreko egoerei erreferentzia egin beharko ziena.