Kontzeptua

Feudalismoa

Hitz honen jatorri etimologikoa "feudo" hitzetik eratortzen da. Dena den, gaur egun, ikuspuntu historikotik esanahi zabalago eta nahasgarriagoa du hitz horrek. Hasiera batean, feudalismo kontzeptua Goi Erdi Aroan jaun eta basailuen artean finkatutako harreman formal eta instituzionala adierazteko jaio zen. Horrek eragina izan zuen historialarien artean, hala, soilik feudo eta basailutzaren arteko harremanak izan ziren lekuetara mugatu zuten feudalismoaren existentzia. Harreman horren funtsean basailuek beren jaunei egindako omenaldi militarrak gordetzen dira, trukean jaunek feudo bat onartzen zietelarik. Kontratu batzuk lirateke, gehienetan odolez nobleziaren mundukoak ziren herritar-sektoreen eta ia osorik funtzio militarrak betetzen zituzten zaldunen artean egiten zirenak.