Kontzeptua

Euskaldunak munduan barrena: Inmigrante generikoak edo diaspora

Diasporari buruzko azaleratuz doan arloan, euskaldunak bezalako diaspora etnonaziodun fenomeno bereziari buruzko gogoeta teorikoaren eta ikerketa enpiriko baten beharrizana sortzen da.

Azaltzen diren funtsezko arazoak noiz eta zergatik norbanako edo immigrante talde txiki batzuk euren anfitrioia den herrian gelditzea erabaki, dagokien etnikotasuna mantendu eta euren aberriarekin harremanak dituzten diasporak zergatik sortzen diren dira. Nazioarteko sareak ezarri eta eusteko trebetasunak diasporako abertzaletasunarekin eta etnia nortasunaren mantenuarekin badu zerikusirik.

Eurak dira, aldi berean, giza antolaketaren nazioarteko eta toki erak. Euskal diasporak ikertzerakoan funtsezkoa da immigrazioaz geroztikoek euren aberriarekin garatu eta mantendutako loturak arakatu eta ulertzea. Euskal diaspora desberdinak euren etnia nortasunari eusten diote eta euskal etnia komunitate osoaren zati bezala "irudikatzen" eta aintzat hartzen hasiak dira.

Mundu mailako mugimendu migratzaileen hazkunde garaikideak, etnia taldeek euren anfitrioia den estatu berriaren kultura, tankera, erlijio, ohitura etab.etan integratuko diren edo euren jatorri etniko propioa mantentzen jarraitu eta nortasunen konbinazioari zintzo helduz arituko direnaren galdera sorrarazten du. Immigrante talde desberdinak aipatutako bideotariko bakoitzaren aldeko bidea hartu dute. Askok kultura anfitrioia, edo nortasunaren arlo desberdinetariko bat bere egin eta beretu egin dute eta ez dute gehiago euskaldun bezala jarduten. Beste batzuk euskal nortasunari eutsi edota berregin egin dute eta, lau edo bost belaunaldi geroago ere, euskaldun bezala definitzen dira euren aberriarenganako loturei eutsiz. Nik 1996-1999 bitartean Argentinan, Uruguayn, Perun, Australian, Belgikan eta Estatu Batuetan egindako doktoretza ikerketen emaitzak, 348 elkarrizketa pertsonal eta euskalduntzat euren burua zutenei egindako 832 galdesorta ezezagun barne, aberriaz kanpo igarotako denboraren, geografiaren, generoaren edota belaunaldiaren araberakoa ez dela erakustera eman zuten. Euskalduntzat euren burua duten oraintsuko belaunaldien adibide ugari dago eta belaunaldi bakoitzean "jatorrizko etniara itzulizko" adibide ugaririk ere.