Kontzeptua

Euskaldunak munduan barrena: Inmigrante generikoak edo diaspora

Nola zehaztu eta katalogatu beharko lirateke etnia biztanleriak eta nolako irizpidez? Euskal kolektibitate horiek Euskal Herritik at diaspora osatzen dutenaren argudioak azaleratuz, Robin Cohenek diaspora adigaiaz emandako definizioa erabiltzera noa ondorengo guztien ezaugarriak nabarmenduz:

(1) Aberria bertan behera utzi beharrean aurkitu izana, sarritan era traumatikoan; (2) hautabidez, aberria utzi beharrean aurkitu izatea lanbidearen, negozioen edo beste handinahi kolonialak lortu ahal izateko; (3) oroimen kolektiboaren jabe edo aberriari buruzko mitoa izatea; (4) ustezko behinolako aberriaren idealizazioa; (5) luzaroan zehar eutsi izandako talde kontzientzia sendo bat; (7) gizarte anfitrioiekin harreman istilutsua; (8) beste herri batzuetan diren norbere etniaren kideekiko solidaritatearekiko sentipena; eta (9) sormenezko bizitza berezi eta aberats baten aukera izatea herri anfitrioi toleranteak direnetan (Cohen 1997:180).

Antzerako definizio bat erabiliz, Shefferrek (1996:39), sailkapen horren arabera, diaspora desberdinetako kide diren gizakiak laurehun milioi pertsona inguru direla uste du. Gero eta gehiagoko oro har etnikotasunagatiko interesa eta etnia-nortasunaren eta diasporaren transnazio-kontzientziazioak bereziki hurrengo itauna eginarazten digu: Gorago adieraztera eman izan den bezala Euskal Herritik kanpoko euskal biztanleriak "diaspora" ala inmigranteengandik eta euren ondorengoengandik banandutako komunitate etnikoak besterik ez dira?