Kontzeptua

Euskaldunak munduan barrena: Inmigrante generikoak edo diaspora

Cohenek azaldutako diasporaren ezaugarri komunez aprobetxatuz, euskal komunitate horiek benetako diaspora gisa antzeman ditut. Luzaroan herri askotara izandako euren dispertsioa traumatikoa eta derrigortua izan da, hemeretzigarren mendean Guda Karlistako beteranoen atzerriratzearen kasuan eta hogeigarren mendean Francoren politika aldikoekin gertatu bezala. Gainera, hautaketa-emaitza ere izan da, Ameriketarantz edo Filipinetarantz espainiar imperio-diasporan immigrante ziren euskal merkatariak, militarrak, marinelak, eta elizgizon zirenek erakutsi bezala. Euskaldunak euren aberritik negozio bila eta informazioa eta arrakasta aukera handiagoak emango zizkioten merkataritza sareak ezartzeko ere joan ziren. Euskal historia abertzale berebiziko baten oroimen kolektiboak eta ezagutza partekatuak jazarpen sentipena sorrarazten ditu eta Gaztelaren aldetik etengabeko menperatze ahaleginak ere. Euskaldunentzako euren "urrezko garaia"k erromatarrak eta moroak bezalako erasotzaileen aurreko aldezpena barne hartzen du; marinel-lanbidean nagusitasuna; foruen, foru legeen bitartez araututako gizarte demokratiko eta kolektiboa; eta euskal kultura eta hizkuntza zaindu diren baserriko bizitza mota. Oroimen kolektibo hori euskal diasporaren komunitate bakoitzaren zati da, oraintsuko nahiz antzinakoa izan edo dagokion komunitate hori handia nahiz txikia izan. Horrek etnikotasunaren eta diasporaren kontzientziaren zaintza sustatzen du. Euskaldunak euren arbasoenganako eta Euskal Herriko "zaintza, berregite, segurtasun eta aurrerabidean" ere erantzukizuna dutena sentitzen dute (Cohen 1997:26), sentimendu horiengan politikoki nekez diharduten arren. Lehenengo aldiz bisitatu edota euren aberrira "itzultzen" diren euskaldunen belaunaldiei gertatzen zaien bezala denboran izoztutako baserri baten irudi mentaldun orbanik gabeko aberri baten idealizazioak sarritan interpretazio okerretarako bidea ematen du. Asko txundituta gelditzen dira euren ahaideek ibilgailu berri eta modernoak, europar etxetresna elektrikoak, ordenagailuak eta bideoak ere dituztena ikusterakoan. Diasporakoak diren euskaldunak Euskal Herriaren irudi zaharkitua dute. Gainera, kultura bat bera era ez da estatikoa, nahi izan ala ez. Aberriko erakunde eta jendearekin harremanak areagotzeak euskal diasporak Euskal Herriko errealitatearen ezagutza eguneratu eta hezi egiten du. Beste diaspora batzuetan, adibidez Israelgo estatuaren sormenean, Kroazia, Poloniako eta Ukrainiako demokrazia, politika eraginkortasunik eza eta ustelkeria alde batera utzita, dagozkien aberrietako politika berregituratzeak etnia-talde nagusi bezala euren buruarekiko izan duten ideia hondatzea ekarri du. Euskal autonomia erkidegoan, beste edozein administraziotan bezala, arazoak izango dira eta diasporako euskaldunak "espainiarrei" gaitz guztien errua leporatzeko gai izango ez direnaren paradoxarekin aurrez aurre aurkituko dira. Diasporetan aditu direnek diaspora guztien ezaugarri bezala "aberrira itzultzea" ideia atxikitzen dute. Immigrante askok Euskal Herria bertan behera utzi zuten dirutzak egin eta gero etorriko zirenaren itxaropenean baina norbanakoen planak izan ziren, eta euskaldunek ez zuten inolako euren aberrira "itzultzeko mugimendu kolektibo"rik Espainiako Guda Zibilaren atzerriratze uhinera arte (1936-1939). Aldez aurretik, migratzaileek Euskal Herria uztearen erabakia hartu zuten, ekonomia zailtasunengatik eta gudaren konponketengatik eta norbanako eta sendia bezala mugitu ziren. Guda Zibileko atzerriratzeak 150.000 euskaldunen irtetea, aldi berean traumatikoa eta gogoz aurkakoa, ekarri zuen. Euren itzulera Francoren atzera-egitearen eta Espainian demokraziaren berrezarpenaren araberakoa zen eta, tamalez, hamarkadan igaro bitartean beste mito bat izatera iritsi zen eta jende hori eta euren sendiak euren herri anfitrioi berrietan ekonomikoki finkatzen zihoazen. Gaur egun ez dago Euskal Herrira itzultzeko mugimendu iraunkorrik dagoenaren inolako nabaritasunik. Itzultzeko lain bizi izan ziren atzerriratutako gehienak Francoren heriotzaz geroztik, 1975. urtetik 90.eko hamarkadara arte apurka apurka itzuli ziren. Hala eta guztiz ere, inoiz beteko ez duten arren, euretariko batzuk Euskal Herrira itzuliko diren egunaz hitz egiten jarraitzen dute. Euskaldunik gehienak ez du inolako asmorik, arrakastadun eta probetxuzko bizitzak bizi dituztelako euren herri anfitrioi direnetan.

"Itzuleraren" ideiak ez du zertan etengabeak izan beharrik eta ikerketaren arabera galdetutakoetatik askok euren aberria aldizka bisitatu eta/edo bisitatzen dute. Uruguayko euskaldunak izan ziren euren aberria gutxien bisitatzeari ekin ziotenak, %37ak bakarrik Euskal Herrian bizi edo bisitatuz eta beste bost nazioetan, Argentinakoek %66ak, Estatu Batuetakoek %83a, Australiakoek %90a, Perun %93 eta Belgikakoen artean %100a bere aberrian bizi edo aberria bisitatu zuten. Hori da euren banan banako "etorrera".

Euskaldunak euren etnia-talde kontzientzia nagusia 1500. urtetik immigraziozko kate-sarean, lanean, merkataritzan elkarrekiko lehenespena erakustean agertu dute. Denboran zehar erakutsitako kohesio horrek bereizten ditu immigrante-komunitateen oraintsuko diren diasporak eta Belgikako eta Australiako komunitateek Hegoameriketakoekin alderatuz gero erlatiboki oraintsukoak diren arren, Peru, Uruguay eta Argentinako euskaldunak euren etnia-nortasunari eutsiz jarraitzen dute sei belaunaldi baino gehiago igaro diren arren. Ez dute "patu komuna"ren ideia iraunarazten eta, gai hori elkarrizketetan eztabaidagai izan denetan, askok judutarren diasporarekin ideia elkartzera jo du eta zigorra eta atzerriratzeak, zihoen, ez du euren egoerarekin zerikusirik. Bestalde, euskaldunak bezala, izaera kolektibodun arazorik ere ez zuten euren herri anfitrioiak zirenetan. Beste diaspora batzuentzako euren etnia-taldearen aldezpen horrek etnia-solidaritatea eta euren etnikotasunarekiko identifikazioa ere hasi arazten ditu. Euskal komunitateentzako, arazo isolatuak Estatu Batuetako Mendebaldean katolikoak izatetik zetozen edo Australian italiarrekin nahastu izatetik. Hala ere ez zen bazterkeria kolektiboaz sei nazioetatik bakar baten ere hitz egin.

Immigranteekin partekatutako historia eta esperientziak beste euskaldun batzuekiko euskal diasporaren enpatia eta solidaritate senaren lagungarri dira. Lankidetasun hori komunitatetik aberrirako euskal harreman bikoitz bakarra gainditzen du eta oraintsu baino ez ditu erantsi diasporatik diasporara eta diasporatik aberrirako harremanak. Adibidez, Australiako euskaldunak Belgikan, Argentinan edo euren aberrian diren euskaldunekin antzeko lokarria sentitu izana komentatu zuten. Euskal gertakaria diaspora lez aintzat hartzera garamatzana euren artean eta euren aberriarekiko sentimendu-, ekonomia-, politika- eta erlijio-harremanei eustearen konpromiso sendoa da. Cohenek eman duen diasporaren bederatzi ezaugarri komunak aztertuz, euskaldunei aipamenik egiten ez dion bakarra "gizarte anfitrioiekin harreman istilutsua" da. Beste zortziak, gorago laburbildu den bezala, maila desberdinetan atzerrian diren komunitate horiez ari zaizkigu, euskal diasporaren eraketan, denboren arabera, batzuk besteak baino gehiago nabarmendu diren arren.

Gutxiengo horiek euren anfitrioi izan diren herrietan etengabe bizi dira, eta norbanako mailan edo erakunde mailan Euskal Herriko beste jende batzuekin harreman pertsonal eta informaziozkoak dituzte. Eurak lez euskaldunak direnekiko solidaritatea gizarte-, politika- eta ekonomia-jardueren bidez mantentzen dute; horren adibide Estatu Batuetan ematen da euskal demokrata hautesle askok Idahon euren lehentasun politikoak euskal errepublikar hautagaiei botoa emateko xedez alde batera uzten zituztela adieraziz. Ikerketaren emaitzak herri biei, anfitrioiari eta Euskal Herriari, leialtasun bikoitza dietela erakusten du. Diasporako euskaldun horien %74ak euren burua Euskal Herria-herri anfitrioia edo herri anfitrioia-Euskal Herria hibrido gisa du, %18a euskaldun bakarrik identifikatuz. "Euskal-amerikar", "euskal-argentinar",edo "uruguayoar-euskalduna" aukeretan, gidoiak harreman ez hierarkikoa ezartzen du.

Emaitzen arabera euskaldunak ez daude onura ekonomikoak lortzeko edo herri horietan kongregatuta dauden edozein komunitatetan tratu berezirik edo politika mailan aitorpenik aldarrikatzeko euren jatorri etnikoa mantentzeagatiko hautaketa egiten. Etnia-kontserbadorismoa euskal diasporako komunitateetan, beste batzuekiko, taldekide izatearen argudio soziologiko eta psikologikoei jarraitzen die, hau da, norbanakoaren beraren atsegintasuna eta gizarte estatus baikorra (Tafel 1982). Mary Watterek izendatutako "Etnia-aukera" izeneko norbanakako hautaketa-elementu hori oraindik ikertzeke dago euskal nortasunaren inguruko ikerketetan, euskal identitatearekiko aldaerak eta partaidetza eta aitorpen mailak bezala. Euskal etnien estratuak, euskal fundamentalista etnikoetatik hasi eta "Gabon Katolikoak" izenekoen antzeko diren San Inazioren urteroko jaialdira arte.

Euskal diasporaren nortasun transnaziodunak aldi berean herri anfitrioian eta aberriari korapilatzen zaizkio. Euskal Herriarekiko lotura lehenetsitakoa sentitzen dute baina euren herri anfitrioiekin ere lokarri eta harrotasuna ere sentitzen dituzte. Eusko Jaurlaritzak diasporan erregistratutako euskal ikastetxe guztientzako Internet konexioa eta ordenagailuak bermatzen ditu eta horrek hasiz doan elkarkonektatutako euskal diaspora bat irudikatzeko aukera eta elkarkomunikazioa ikaragarri erraztu ditu.