Kontzeptua

Euskal Herriko zuhaitz sakratuak

Iraganean, Bizkaiko zona batzuetan uste zuten zuhaitzak nahita joaten zirela baserrietara, erre zitzaten. Caro Barojak dioenez, Barandiaran aipatuta, kontu hura amaitu zen emakume bat bere luxuzko etxearen atarian zuhaitz haien adarrekin korapilatu zenean. Honela esan zuen, amorrazioz: "Etorriko ez bali obea leiko"(hobe litzateke etorriko ez balira). Ordudanik, gizonek mendira joan behar dute, zuhaitzak moztera (Caro, 1989:343).

Arbol

Euskal Herriko etnografia-erregistroak sinesmen magiko ugari eskaintzen ditu ere, Azkuek Donibane Garazin jasotakoak bezala.

"Baso bat saltzen denean, baso hori zeharo haserretzen da, eta zuhaitzen bat erortzen da bertatik zihoan gizona zanpatuz. Moztuko den zuhaitzari barkamena eskatzeko ohitura ere dokumentatuta dago -Europako hainbat tokitan agertzen da-. (ikus: 343). Horrez gain, Ameskoako haranean, ohikoa zen aitak haritzen bat moztea seme bat jaiotzen zenean. Horrela, umeak hogei urte betetzen zituenean, zuhaitza nahiko lehorra zegoen, eta haren enborra eta egurra etxe berria eraikitzeko erabiltzen zen"

(Perales Diaz, 2006:51) (gaztelaniatik moldatutako itzulpena).

Dentolatriak edo zuhaitzen gurtzak marka garrantzitsua utzi du toponimian. Euskal Herrian, zona batzuetan haritzak baso osoa izendatzen du, eta, beste batzuetan, berriz, zuhaitz-espezie horri egiten dio erreferentzia (Caro Baroja, 1989:). Nafarroako mendietan, besteak beste, honako hauek topa genitzake: Aritzelatz (haritzaren saroia), Arizbakotx (haritz bakartia), Arizdigorri (harizti gorria), Arizgain (haritzaren goialdea), Arizgaña (hariztiaren goialdea), Arizmeaka (haritzen pasabidea), Ariztia (haritz-basoa) eta Ariztokia (haritzen tokia) (Belasco, 2000). Leku-izen horietako batzuk ipuin eta kondaira herrikoiekin zerikusia dute, eta zenbaitetan, literatura-obra erromantikoetan agertzen dira ere.

Arbol

Horixe da Arturo Campionen Erraondoko danbolin-jolearen kasua, adibidez. Istorioak, laburbilduz, Martin Izko tchuntchunero-aren semea zen Pedro Ferminen kasua kontatzen du. Karlistadetan ez borrokatzeagatik, aitaren baserria utzi, eta Buenos Airesera joan zen lan egitera. Ameriketan mende erdia eman ostean, danbolin-jolea jaurerrira itzultzen da, eta dena oso aldatuta topatzen du. Herriminez negar egiten du, haritz zahar bakarti baten azpian danbolina joz.

Aipatu direnez aparte, Euskal Herrian pagoarekin (fago) eta artearekin lotutako leku-izen ugari daude. Lehenengoari dagokionez, Fagoaga, Paguaga, Fagodi eta Pagogaña ditugu (Caro,1989:341). Nafarroan, halaber, beste izen hauek aurki ditzakegu: Pagadi (pago-basoa), Pagadiandieta (pagadi handia), Pagalleta eta Pagolleta (pagadi borobila edo pagondoa), Pagamendi (pagoen mendia) eta Paogeta (pagoen tokia) (Belasco, 2000:320-321).

Toki horietako batzuk kondairak dituzte. Hori litzateke Aralar Mendiaren Pagomari (Mariren pagoa) delako zuhaitzaren kasua. "Sakanako herri batzuetan diote, Iribasko neskatila bat eta Lakuntzako gazte bat Intzazelaiko larreetan topatu ohi zirela, pago erraldoi baten azpian. Egun batean, elurte batek harrapatuta hil egin ziren, eta eskutik helduta agertu ziren, pagoaren azpian" (Perales Diaz, 2007: 13) (gaztelaniatik moldatutako itzulpena). Mugarri garrantzitsua izateaz gain, gaur egun desagertuta dagoen zuhaitz erraldoi horrek -kontakizunean 400 urte zituela zioten- lekukotzat jardun zuen, eto agian baita "alturetako topagune" moduan ere.