Kontzeptua

Euskal Herriko folklorea

Kontzeptu bakoitzak, hitz bakoitzak eta esparru bakoitzak osagarri eta elementu multzo batzuk biltzen ditu, eta aldi berean elkarren artean harremanak izan ala izan ez partikula ugari asko dituzte: egon dauden adar guztietariko bakoitzari eusten dioten oinarriak dira, zuhaitz hostotsu bat izango balitz bezala.

Adinak, sexuak, geografi jatorriak, egiteratze-tokiak, ekonomia- eta gizarte-estatusak, beste gauza batzuen artean, eurotariko bakoitzaren formalitateetako bakoitzean materializatutako nolabaiteko zurruntasuna zeukaten.

Gorputz- erritmo- eta entzumen-ahalmenen konjuntzioak norbanakoaren zeregin psikomotriza darie. Funtzio fisiko honen arabera gizakiak bere sentiberatasuna azaleratzeari ekiten dio.

Dantzaren eta dantzaldiaren artean, arlo artistikotik at, berezitasun kontzeptual bat dago, Euskal Herriko toki jakin batzuetan oraindik ulertzen den bezala ulertuta. Lehenak forma erritual batzuk dituzten elementu-sorta, baita tradizionalak ere, biltzen dituen bitartean, dantzaldiak bere itxurarik kanpotarrena zehazten du baina bereganatzen duen herriaren nortasun propioak irentsitakoak izanez.

Euskal Herrian dantza kopuru ugari dago, bestalde, parte hartzaileen zenbatekoari, tipologiari, janzkerari eta eraketari arreta egiten badiogu erabat naroak direlarik. Zail egiten da egituratutako sailkapen bat hausnartzea, neurri baten euretariko askoren arteko harremanagatik eta baita ugaritasunagatik ere baina bestalde beraien osagarriengatik ere.

Horrela gizonen bi edo lerro bi baino gehiagoko dantzak ditugu, zenbaki erregular edo irregularrez tresnaz edo tresnarik gabe; tokiz aldatzen diren gizonezkoen dantzak tresnadunak edo tresnarik gabeak; zirkuluan gizonezkoek dantzatutakoak eta dantza zirkularrak; joko-dantzak, ofiziozko, imitazio edo trebetasunezkoak; dantza mistoak; bertoko dantzak edo zuzenduak, andre edo neskenak; ume-dantzak; eta dantzaldi mistoak.

Egun, eta jada orain urte batzuetatik hona, gizonezkoak "xehetasunak" aldaketa nabarmena izan du, dantzan emakumea sartu izanaren ondorioa izanik, horrek koreografia mailan dakarren guztia ekarriz.

Lehia bere adierazpenik gorenean larre baten, uretan, enparantzan edo taberna baten azaltzen da, nahiz eta edozein Jolas eta/edo Kirolek hain oinarrizkoa den arlo hau gizakiari emanez. Bien arteko bereizketa, eta baita espazio bien arteko lotura ere, esparru esperimentalaren barne sartzen da.

Edozein motatako jolasak daude. Haurrenak, umeenak: lasterketak, jauziak, jaurtiketak edo trebetasunezkoak. Gazteenak, neska eta mutilenak: trebetasunezkoak, lehiaketak edo animaliek erabiliz egindakoak. Helduenak: mahai gainekoak eta beste mota batzuetakoak.

Jolasa eta Kirola kontzeptuak hurbildu edo urruntzen dituen lerro zehatzak, harreman horretan lagun egiteko bidea errazten digute, nahiz eta bereizketa hori oztopatzera etorri. Burmuin-ahaleginaren, ahalmen fisikoaren eta teknikoaren bat egiteak partaide denaren sentiberatasun eta baloreak etengabe berraztertzen ditu eta partaideak erakutsi behar duen trebetasunagatik, indarragatik edo malgutasunagatik ezinbestean xurgatuta aurkitzen da.

Bestalde, Kirolak, ekonomia-eta lehiakortasunaren ikuspegitik baliogarri izatera bideratzen duten elementu batzuk ditu. Euren bertokotasunean aldeztu bezain errotutako kirolak. Estropadetatik hasi eta aizkolaritzara arte, idi-probetatik hasi eta edozein pilota motatara arte, hauek guztiak eta beste asko, egunetik egunera, bera eta bere arbasoek, jaiotzen ikusi duen lurrari lotuta sentitzen den biztanle bakoitzarena den guztiaren aldezpenerako parametro bihurtzen dira.

Dantzaren eta dantzaldiaren funtsezko zati bat melodía da. Gaur egun, zail egingo litzateke dantza eta dantzaldiaren izatea bakoitzari dagokion musikarik gabe. Azken honek ahozko adierazpen eta tradizioaren hain elementu garrantzitsu izan den edozein maitalerentzako sensazio-itsaso batetan bihurtzen duten autonomia eta ahalmena baititu.

Baina, soinuaz gainera, Abestia, bat-batean esandako Bertsolaritza barne, osagarri hori izan dezakeen edozein tradizioren zati dira, erritmo, konpasa eta abiadarekin batera.

Mota guztietarako eta egoera jakin batzuetarako abestiak daude:

  • Diru-bilketa eta edozein motatako errondetarakoak.
  • Adin mailaka
  • Maitaleak
  • Epikoak
  • Jolasetakoak
  • Erlijiosoak

Ahotsak, kantuen, baladen, erromantzeen eta beste edozein motatako abestien bideratzaile soil bezala, laguntzaz edo laguntzarik gabe, musika tresna desberdinekin sortutako doinuarekin badu parekotasunik:

- Aerofonoak: alboka, gaita, dultzaina, txistua eta akordeoia
- Idiofonoak: kriskitinak eta musukitarra
- Membranofonoak: danborra eta panderoa.

Musika gure bizitzari datxekio. Izatez, doinu motaren arabera, sentiberatasun, beharrizan eta balore desberdinak sortarazten dizkigu, aurreko zatikako parametroen egituraketan adierazita gelditu den bezala.

Dantzak, zeremonialak eta beste ekimen batzuk, gaur egun, janzkera mota jakin batengatik, banaka edo taldeka, ezagutzen dira. Hau ez da beti horrela izan. Bai ehunak eta baita koloreak eta osagarriak ere, beste garai batzuetan proportzio berdinean izan ez zuten esanahia, sinbolikoa ala ez, dute.

Umeen tradiziozko jantziak daude, ezkongabeenak, ezkonduenak, alargunenak, dantza hau edo beste hori dantzan egitekoak, danbolintero edo txistularientzakoak, gastronomia-Kofradia batentzakoak, eskulangintza jakin batzuetarakoak, etab. Janzkera jakin batzuen erabilerarako atxikitako aldiak denbora igaro ala aldatuz joan dira. Izatez, aurreko eta/edo ondorengo une batzuk baino aberastasun estetiko handiagoko uneak izan dira.

Hala ere, lanabes batzuk zentzu bikoitza ere izan dezakete. Atxurtxoak lanbide-zentzua daukan arren, aldi berean Jorrai Dantza interpretatzeko balio du. Makila batek bastoi zereginetarako balio du, hau da, euskarri bezala, baina Makil Jokuan bere erabilera beste bat da, edota Santa Agedako diru-bilketan hots egiteko erabilia da. Makila bere ostendutako punta zorrotzez, guda-hitz bat erabiliz, espatak bezalako arma zuria zen.

Laborantzarako lanabesak eta tresneriak lanak egiteko izendatzaile komuna dute. Bakoitzak bere helburua du eta horrela erabili izan dira. Gaur egun, lorategietako bitxitasun bezala eta museoetako beste garai batzuetako ondarearen eredu bezala parte izatera iritsi dira.

Jana bizi ahal izateko ezinbestekoa da eta horrela izan da, da eta izango da humanidadearengatik aintzat hartua. Baina, beharrizan horretatik at, ekoizpenen eskuratze eta elaborazioari dagokienez, bizilekuaren eta kulturaren baina baita erabilitako elikagai mota, osogarri, edo helburuen arabera, esanahi nahaspilatsu bat merezi izatea ekarri dioten erritualtasuna izan dute.

Euskal Herrian, urtaroak, gaur egun ez hainbeste, zer jan behartzen zehazteko balio izaten zuten. Horrela, txarri hiltzeak, eskaintza izaera nabarmen bat zeukan: alde batetik ekoizpenak, inolako prozesurik gabe (gibela), ontzea (urdaiazpikoa, saiheskia), edo beste osogarri batzuk (lukainkak, odolosteak, eta abar). Elikagaiok urte guztian zehar jaten ziren.

Txahala edo idia, oiloa eta oilarra, atea eta kapoiak, etab. bezalako hilketek, hegaluzearen, bakailaoaren, bisiguaren edo angulen arrantza eta mariskoak, abere-mundutik etorritako nutzizio-atala osatzen zuten. Bitartean, ortuariak beharrezko bitamina-iturri bezala zetozen: indaba edo bere garaian Ameriketatik ekarritako eta hainbat belaunalditan zehar erabili izandako artotik, gose garaietan esnearekin batera oinarriko ekoizpenetariko bat zen ogia egiten zen garira arte ekoizpenak etxe inguruan batzen ziren.

Bizi izandako denbora historikoan desberdintasun nabarmen batzuk egon izan dira ondorengoen artean: hiriaren eta baserrialdearen artean, itsasertzaren eta barrualdearen artean, estatus aberats eta txiroaren artean, klima atlantiko eta mediterraneoaren artean, uda eta neguaren artean, tenperatura bero eta hotzaren artean, lanaren eta jaiaren artean; gosari, bazkari eta afariaren artean; gustuen eta nagusitasun ugari batzuen artean.

Gastronomia, denboraren joanean, bisitari beharrean dagoen gizarte baten ispilu bihurtu da. Antzinako biziraupenerako antzinako kanonak erabat aldatu dituen ongizate eta gizarte mailak sustatu du.

Gure iragana ezagutzeko funtsezko oinarrietako bat, artxiboetako agirietatik at, aurreko belaunaldi bakoitzaren ezagutzak hurrengora ondorengoetaratzean datza. Hau, oraintsura arte familietan, edo lagun eta auzo artean jazo da. Gaur egun ahozkotasunak, idatzizkoarekin batera, garrantzitsu izaten jarraitzen du, baina irudiak eta birtualitateak neurri handi baten garrantzia kendu diote.

Antzina ipuinak, abestiak eta ahozko narratiba guztia aitite-amomengandik gurasoen bitartez, seme eta ilobengana ondorengoetaratzen zen, eta horrek adierazten digu transmisioaren ikaragarrizko balioa eta, aldiberean ere, zergatik esan ez, aldaeretarako aukera ere, pertsonai berdinekiko bertsio kopuru ugaria horren eredu delarik.

Mitologiak, elezaharrak, ipuinak, nolabaiteko garrantzia zuten egitateek, eta beste harreman-, historiko-, edota epika-izaeradun batzuk ere aurkitu nahi ziren eta interpretatzeari ekiten zitzaion mundu magiko honetan sakontzen zuten. Mari, Basajaun, lamiak, edo Olentzero berbera bezalako alegiazko gizakiak, "Hiru txerrikumeak", "Hamelingo txirularia" eta abar bezalakoekin batera, baina baita Grimm Anaiak, Charles Perrault, Rabelais edo Hans C. Andersen nazioarteko abizena zeukaten egileengandik eta baita literaturatik jasotako "Txanogorritxu", "Gargantua", "Errauskine", "Loti ederra", "Erpurutxo", "Hansel eta Gretel" ipuinak haur munduarentzako belaunaldietan zehar eredu bihurtu dira.

Roland, Zumalakarregi, Elkano, Lope de Agirre eta beste pertsonai historiko batzuk ere iraganean izandako eredugarrien beharrizana hornitzera etorri dira. Denboran urrunago ditugu jaingoikotasun mitologikoak, eurak izanik errituaren jatorria adierazten digutenak, aldiberean izandako tradizio propioa.

Jaiotzatik eta, haurtzaro guztian zehar, jatorri naturala duten objektuek elkarren atzean datoz. Hasiera baten ikastaldi ezberdinen eta helduaren arteko harreman eta bat egite bezala. Etxetik irten gabe, edo inguruetan, objektuen aurkitzeari ekiten zitzaion: harri soiletatik hasi, flora eta fruitu basatietatik igaro eta zeharka lortutako beste elementu batzuez bukatzen zen.

Lizarraren adar batek txulubita bat egiteko balio zuen; kalabaza bat hustu egiten zen txikienei beldurra sarraraziz; albarikoke-hezur batekin "hezurtxuetara" jolasten zen. Zorroztutako adar birekin txirikilla edo calderón izenekora jolasten zen.

Baina naturak aisialdirako elementuak bakarrik ez zituen ematen. San Juan lorak baserriko etartean baserria zaintzeko jartzen ziren eta Pazko Igandez bedeinkatutako ereinotza elorriz egindako gurutzearekin batera orubeen erdian jartzen zen eta zuhaitz ezberdinetako adarrak Negu eta Udako Solstizioetako suteetarako ziren.

Halaber, gaur egun, ikutu estetiko esparru bisual bezala jarduteko besterik balio ez duten Gabonetako apaindura izenekoen aldera, etxaldean ezinbesteko eta zeregin garrantzitsu bat zeukaten elementu babestzaile jakin batzuen aldaketa ikaragarria nabarmentzen da.

Faunari dagokionez erabilera bide bi ikus ditzakegu: lehena, giza semearen erabilera eta dastatzerako "tradizioak agintzen duen bezala lemapean Oilar Jokuan edo "Juego del Gallo" izenekoan, edo Idi probak; bigarrena, eguneroko lanerako erabilera bezala, larreko zereginetan edo animalia hiltzen denean elikagai bezala.

Babes eske hel egindako arlo formalari dagokionean, harrapatari jakin batzuekiko araoak, lehorteak zirela eta egindako eskariak eta larre-bedeinkapenak euren jatorriari sendo sustraituta zeunden komunitateetan, eta Jaungoikoaren boterearen froga bezala, aurkako egoeren aurrean, eraginik zutela zirudien.

"¡Har ezak Juan!, ¡ekarri ezak Pedro! Enbor edo adar baten egindako zabalgune batetik adin laburreko edo jaio berria zen ume bat igarotzean adierazten zena. Horretara haurra hernia bat izatetik babesten zen. Garoa ortozik, San Juan egunaren goizaldean, zapaldu izanak, atzazalak sendotu edo ugalkortasuna ziurtatzen zuen.

Adibideok bezala, sexu eta adin ezberdinetan, gizakiaren babes eta zaintzarako kanonak izendatu ditzakegunak ezartzera bideratutako formula anitz ditugu.

Naturarekiko harremana, berriz ere, funtsezkotzat jo dezakegu. Medikuntza edo garbitasun ikuspegi batetik, gizakiaren sentsazio desberdinen arteko, erdi mistikoak, erdi naturaz-gaindikoak, harremanaren ardatz diren baieztapen batzuk hartzen duten izaera erlijiosoa da gauzarik aipagarriarena, eta hori guztia maila fisiko eta psikikoan dagoen hutsunea estaltzen ahalegintzeko beharrizan batzuen emaitza da.

Aurreikusi beharreko sintomatologia eta gaixotasunen zati handi bat ez da alferrik malformazio eta minak sendatzeko balio duten landare eta belarren bitartezko formula sendatzaileetan oinarritzen. Batzuetan askoz ere eraginkorragoak, beste batzuetan emaitza baikorrik gabea, beti belaunaldi batetik hurrengo belaunaldira igaro izan dira.

Bizitzaren arlo garrantzitsua izanez, etxe-bizitza denboraren joanean ongizaterako zein estetikotasunerako ezinbesteko zerbait bilakatu da, baina antzinatean praktikotasuna gainontzeko guztiaren gainetik zegoen, beharrizanek, batez ere lan arlokoek, bizitzeko eran garrantzi nabarmena zeukatelako.

Edukitzailearen baitan edukia izaten da. Etxebizitza baten baitan aurkitzen diren objektu eta artikulu bakoitza bere bizitzari atxikita daude eta oro har bertako osagarri dira. Alde batetik, etxebizitza-eredu desberdinak ditugu, udalerri edo herri beraren barneko esparruaren arabera. Bestalde, geografia-tokia dela eta, geruza eze, lehor, edo euritsuaren araberakoa: Bizkaiko eta Gipuzkoako baserri batzuetan ur bitara diren teilatuetatik, Zuberoan edo Erronkariko (N) Bailaran dauden arbelezko laukoetara arte.

Baserriak, bordak, etxolak, etxetzar edo etxeak, inguruan bertan bizi direnek, edo tokia ezagutzen laguntzeko, sarri askotan elementu eta grafia sinbolikoak izan ditzakete. Apaindura horiek aipatutako etxeotan barrena azaltzen diren altzarietan ere aurki ditzakegu.

Etxea, jabeei lotuta egon da, hilobiaren bitartez, guztia osotasun bat izanez. Ideia hau, eta aldi berean, egikariaren materializazioa, ekoizpenak ematen dizkioten eta etxekotzen dituen animalienganako eta gainontzeko elikagaiak lortzen dituen larre eta lurrarekiko gizakiak duen sinbiosia askoz hobeto ulertzeko, funtsezkotzat jotzen da.

Baina ezin dezakegu industriaren garrantzia alde batera utzi. Nekazalgintzarekin eta nekazaritzarekin erkatzen baldin badugu, ekonomikoki askoz hobeto saritutako lana zen baina, ez horregatik, antzina gogortasun fisiko gutxiago zeukana.

Pikatxoi bidez burdina erausi eta bagoietan tokiz garraiatu eta, burdin oletan beronen manipulaziora arte, azken ekoizpenez burutzen duen prozesu bat garatzen da. Baina gauza bera gertatzen zen maila zorrotz eta mugatutako ediziodun batzuetan, adibidez, musika tresneria eta tresnak egiterakoan erabilitako makinekin.

Edo armagintzaren arloan, gremio jakin batzuei uztartua eta arinagoko garaietan beste arma mota batzuekin zehar jardun zuena. Sarri askotan edozein motatako arma eta beste artilugio ez hain gudarakoak ikus ditzakegu, etnografia erakusketa eta izaera horretako museoetan.

Bere garaian ikutu teknikoak izan zirenak baina gaur egun gure iraganaren kultura-ondarearen zati direnak ditugu, ez baitago Folklorearen zati zer den eta zer ez den zehaztu ahal izateko denbora mugarik. Are gehiago, bikoiztasun horrek, Euskal Herrian ezer ikertu gabeko munduaren beraren ekintza guztiak irakurtzeko dizkiguten faseak bildu eta txertatzera eramango gaitu.

Historian zehar izendatzen den bezala "erabilera eta ohiturak", horrela ulertzen diren arau multzo bat bereganatzen dute eta, neurri handi edo txikiago baten, gobernu-aginte ezberdinengatik zainduak izan dira.

Ohiturabidezko zuzenbideak ezkontza baten probidentziatik hasi eta hileta elizkizun baten etorrerara arteko indarreangotasuna zeukan. Hala ere, maite izandako baten heriotzaren inguruan izaten ziren oturuntza handiak eskaintzeak bezalako praktika jakin batzuk, XVII. mendetik debekatuak izan ziren arren, ospatu egiten ziren "tradizio" bati eusteko helburu bakarrez, eta horrek, lur eta jabetza handien kaltetan, diru asko xahutzea zekarren.

Ekonomia arloak gizakiaren historian zehar balio nabarmena izan du. Trukaketak, aldaketak, azoka edo merkatuetan egindako salerosketak, eta era askotako apustuak, nolabaiteko rebalida ukitua zuten, eta gaur egun ere, horrela funtzionatzen du, salmenta ibiltari eta beste antzerako zeregin batzuekin batera lanbide-beharrizanen eta, ondorioz, gizarte baten boterearen atal izanez.