Kontzeptua

Euskal Herriko folklorea

Hitzaren sormenak, hasiera haietan zegoen Herri-Zaharkinak ordezkatzera zetorrena, bere bidea zientzia izate bihurtzearen alde prestatzen zuen, eta epealdi batetan zehar horrela gauzatu eta hedatu zen, Espainiako Errege Akademiaren Hiztegian lehen aldiz (1825eko argitalpena) agertzen den bezala: "Folklore. (voz inglesa) m. Ciencia que estudia las manifestaciones colectivas producidas entre el pueblo en la esfera de las artes, costumbres, creencias, etc.", gaur egun herri-mailan xehetasunez baina, nolabaiteko bateratasunez, irizpide biei eutsiz 2006ko azken edizioan: "Folclore. Del ingl. Folklore: 1. m. Conjunto de creencias, costumbres, artesanías, etc., tradicionales de un pueblo. 2. m. Ciencia que estudia estas materias".

Kokapen sistematikoari dagokionez, Folklore eta Etnografiaren esparruak ezartzerakoan aldi bereran atal berdinak baina baita formulazio nabarmen desberdingarri eta konpartimentatuak dituzten esparrudun elementu bezala jarrera asko izan dira. Hain da hori horretara ze, antropologorik ospetsuenetariko batzuk Folklorearena den arlo ukiezina sartzen den oinarri psikologikoa eta etnografiaren atalari lotutako balizko materializazioaren alde agertu dira.

Eztabaida luzaroan zehar mahai gainean izan da, eta, izatez, arlo bakoitzari zer dagokion zehazte helburuz egun ere jarraitzen du. Espazio eta mugei buruzko ziurtasunik ez bada ere, anbiguotasun horrek etnografo eta folkloristei ez eskubidetzeko ere balio du. Batzuk, adostutako eta aldebakarreko sistemarik gabe, bigarren multzoko beste batzuk iraganean egituratu eta, nolabait, egun ere indarrean diren nolako edo halako eskemekiko zintzo jarraitzen duten bitartean.

2001. urtean, jarraibide paralelo eta ofizializatu bezala, "Humanitatearen Ezin Ukituzko eta Ahozko Ondarearekiko Lan" jakin batzuk inbentariatzen hasteari ekiten zaio, euren zaintza sustatuz, lehendabizi mundu-mailan babestea osatu eta, amaiera bezala, dagokien erakundeek euren gain hartu beharra izango lukeen ekonomia-laguntza bidezko Kultura-Ondare Materiagabekoei dagokien aldezpen instituzionala lortuz.

Biziberritze-formula honek, neurri jakin baten, Folklore adierazpidea -ekimen horren aldezleetariko batzuen arabera- ordeztu egin nahi du, jasandako hondamena bere baitan diren sustagarriekin matizatuz. Gaur egun, lehenago bere ustiaketarako ez baina bai bere ordezkapenerako arau jakin batzuk eskatzen zituen guztia Ondaretzat bezala sustatu, suspertu eta aldarrikatzen ahalegintzera jotzen dela esan daiteke.

Halaber, Kultura-Ondare Ezin Ukituzko eta Ukituzkoaren arlo bi jakin horiek sortutako ataltze-asmoaren aurrean, biak hain dira uztartuta ze unerik gehienetan, batak bestea gabe ez duela izaterik ulertu beharra dago.

Nabaria da Folklore eta Etnografiaren artean bereizketa egiterik merezi ez duenik, toki jakin batzuetan eta nolabaiteko mailako lanaren sistematizazioak jarraibide paraleloak izan ez dituztenetan ez bada; bai egindako lanaren kalitateari eta baita lortutako informazioari dagokienez ere. Are gehiago, zirkulu batzuetan ulertzen duten bezala ulertuta, Folkloreak tradiziozko musika eta dantza, batez ere, baina baita ekitaldi jakin batzuetan edo toki mailan egiten dituzten kolektibo jakinei oro har lotutako tradizio batzuk beregain hartuko lituzke.

Izatez, Etnografiak, metodo kualitatibo bezala, Etnologiaren laguntza hautsezin izateko beharrezko zereginak betetzen ditu. Are gehiago, oro har lehendabiziko urratsetako bat izaten da, beste jarraitu beharreko atal guztiak baldintzatzen dituena. Ikerketa- eta deskribatzaile-oinarria da bere balioztatzeetan.

Kepa Fdez. de Larrinoak, askoz ere esplizituagoa, metogologiari eta bere ezarpen-eremuari dagokionez hauxe ulertu behar dela adieraztera ematen du:

"En antropología la palabra etnografía posee dos significados. Uno se refiere a la experiencia de trabajo de campo, es decir, a la convivencia con las personas estudiadas (...) El segundo significado señala la memoria escrita final... "2.

Historian zehar, etnografoak, batzuetan, bere zeregina antropologoarenarekin batera egikaritu du eta, beste batzuetan, lekuan bertan datuak biltzeari bakarrik ekin dio. Etnografiaren eta Antropologiaren artean izan diren ikertzaileen ebidentzia askoren artean, Michael Haberlandt azpimarratu dezakegu hurrengo hau adierazten duenean:

"El concepto fundamental de la Etnografía, como ciencia descriptiva de los pueblos, apenas da lugar a discrepancias, como tampoco el concepto de pueblo, que es una colectividad humana con una cierta unidad de cultura tradicional (...) Pero también tiene por objeto investigar, de un modo comparativo (...) las manifestaciones de los pueblos (...) lo que constituye el objeto de la Etnología..." 3.

Ikus daitekeenez, irakaskuntza-mailan, Folklore hitzak bere sorreratik arlo garrantzitsu biri eusten dio. Euretako bat, denboraren joanean desagertu egin dena: zientziarena. Halaber, beste zehaztugabeko bat, gizartearen zati bat berarekin, bere praktikarekin, identifikatzen dena edota nabarmenago esanda: "tradiziozko izatearen praktika", antzinatean ahozkotasunez, batez ere, bideratutako bere belaunaldaketak ezarria.

Bereganatzen dituen esparru-ugariotatik, hemen gehienak azalduko dira eta, baita, beste batzuk mugatu ere, eurak tratatzerakoan gizarte-harreman eta nolabaiteko ikerketa-mailak asumitzen diren garrantziarekin zerikusi zuzena baitute, nolabaiteko desoreka erakutsiz.

2 FDEZ. DE LARRINOA. 2005 (1998), p. 69.

3 HABERLANDT. 1924, p. 11.