Kontzeptua

Euskal Herriko folklorea

Antolaketa konplexu guztiaren egituraketa eta zenbaketa egiteko zailtasunak, ikertu beharreko entramatu guztia ataldu daitekeen atal, arlo eta genero bakoitza eskaini ahal izateko jarraibide onargarriak izan ditzakegun beste abiapuntu eta jarraitu beharreko bide batzuk erabiltzera behartzen gaitu, horrek guztiak Folklorearen esparrua hartu eta, materiazko eta materiagabekoen arteko lotura ekidinezina uneoro sortaraziz.

Lehenengoz, beste gainerako atal, osagarri eta gainontzeko elementu guztiak osatzen dituzten talderik garrantzitsuenak azaltzeari ekingo diogu. Nolabait aurkezteko, bakoitzari idazpurua ematen dion alfabeto-hurrenkera izango da jarraituko duguna, eta era berean, dagokion edukia eta batzuen eta besteen arteko harremanaren nabaritasuna ere, eta euren osogarriak, neurri handi edo txikiago baten, azalduko ditugu.

Zalantzarik gabe, gizarte-esparruan -publikoan eta pribatuan- egindako agerraldien kopuru handiak, urtean zehar ospatzen diren jai eta ospakizunei dagozkien kopuru handiarekin bat egiten du. Jai Ziklikoak, Zaindari-Jaiak (handiak eta txikiak), edo Errituzkoak, bestalde toki zabalagoetan txertatutakoak izaten dira: klimatologia-urtaroak, jai-aroa, erlijio-ospakizunak eta paganoak ere, sakratuak eta profanoak, etab. Amarauna osatzen duten mota guztietako ekitaldiak, une oro aro historikoen arteko bereizgarria den denborarekiko faktorea garbi bereiztuz.

Hasteko, urtaroek, sortutako meteorologia-aldaketa zehatz bat zehazten dutena esan dezagun baina, ondorengo osoko aldaeren arabera, urtean zehar, gako batzuk definitzen dituzte, ez hain era zehatzean baizik eta funtsean, zeremoniala eta jostaketa:

- Data jakineko jaiak. Eliza Katolikoak santutegia eta dagozkien ospakizunak ebazten ditu. Hala ere, hemen ospatzen den santuaren egun berean egiten diren jaien eta, arrazoi desberdinengatik, asteburu batera eramanez data aldatu edota santua bera beste urte bateko une desberdinera eramaten dutenen artean banatu ditzakegu.

- Data aldakorra duten jaiak. Pazko Domeka kalkulatzen den udaberriko lehen ilargi betearen hurbileneko ostiral baten inguruan dabiltza guztiak. Hortik aurrera lortzen da data mugikorra duten ospakizunen gainontzeko egutegi guztia.

- Aroak, dagozkien jai jakin batzuk biltzen dituzten epealdi luzeago edo laburragoak dira, eta bere osotasunean erlijio-esparrukoak direnen artean eta Elizak bere historiako une jakin batzuetan aldezteari ekin izan ez dioten beste ospakizun batzuekin nahasten direnekin aldatuz.

Urtean zehar diren jai-ziklorik garrantzitsuenak, elkarren arteko harreman zuzena dute: alde batetik, santurik garrantzitsuenen ospakizunekin, Jesukristoren bizitza eta heriotzarekin; bestalde, jatorri ez kristauaren emaitzatzat aintzat hartzen diren Solstizio eta beste ospakizun batzuekin. Horiek guztiak hurrengoetan zehaztu daitezke:

  • Udagoieneko Aroa
  • Gabon-Aroa edo Neguko Solstizioa
  • Ihauteri-Aroa
  • Garizuma- Aroa
  • Aste Santu-Aroa
  • Maiatzeko Aroa
  • Corpus Christi-Aroa
  • San Juan eta San Pedro Aroa edo Udarako Solstizioa
  • Udaroko zaindari-jaien Aroa

Horri guztiari, hurrengoa gehitu behar diogu: klimatologia-urtaroak, asko edo gutxi Naturaren egoeraren pekoak dira eta berarengandik zintzilikatutakoa den komunitate guztiaren etorria zehazten dute, bere oparoaldi eta ezbeharrez, dagozkion lanaldiekin eta baita aisialdirako garaiekin ere. Beraz, Jaiegunen Egutegiaren agerpena, ekologia-egituraketa horren oinarriaren arabera, egutegi horren ilargi- eta eguzki-jatorriak gutxietsi gabe egingo dugu.

Negua

Urtaroaren sarrera abenduaren 21 eta 23 egunen bitartean gauzatzen da eta, une goren honetan da kultura bakoitzak bere irizpide berezien arabera erabili eta urtaroa klimatologia arloarekin zehaztera datorren Neguko Solstizioa ematen den garaia. Alde hau dagozkien jaiekin hornitua izango dena bestalde. Horrela lehendabiziko egunotan, egun neurri urriago baten, Marijesiak egindako ibilbidea ikusi dezakegu, bederatziurrena egin eta amaiera beste diru-bilketa batekin bukatuz. Abendua izena ere jasotzen duen tradizio hau Busturialdeko tokirik gehienetan egikaritzen zen eta baita Durango aldeko eta Arratiako herri jakin batzuetan ere.

Elementu honek Gabon(etako) Aroaren hasierako edo Neguko Solstiziorako bidea ematen digu, herri guztian zehar egun zabalduena den pertsonai batekin bat eginez: Olentzero. Erdi ipuina edo pertsonaia mitologikoa, Gipuzkoako zati handi baten eta Nafarroan ere hedatuta dagoena, eta lurralde bion arteko mugakide diren Lesaka, Oiartzun, Bera o Goizueta bezalako herrietan diru-bilketetan erabilitako erdi irudia dena. Bere erabilerak Euskal Herriaren nortasunaren identitate-beharrizanaren lorpenerako balio izan du. Horregatik, talde txikietan auzoak eta hiriguneetan zehar ibiltzen dira diru-etekinak edota elikagaiei buruzkoak lortze aldera.

Diru-biltzeak erabat nabarmena diren aroa dugu hau, eta ez soilik arinago aipatu den bezala. Horrela XX. mendearen lehendabiziko erdian, gutxienez, gose-gorrian ziren aho haiek gozotu eta alaitu zitzaten gaztainak, intxaurrak, urretxak, laranjak, gozokiak edo mahaspasak bezalako ekoizpenak lortzeko ahaleginean ziharduten lagun eta sendikoen etxeetara zihoazen eskale txikien "Gabonsariak", Glin-glan, Urte Barri eta Erregeak bezalako zenbat gura ekimen ditugu.

Urtearen azken gauean ur "berria" biltzen zen, eta gurdiak zuhaitzetan eskegitzea bezalako astunak izatera iristen ziren bromak egiten ziren, baserri batzuetakoek abestu eta dantzan egiteko bilduz eta Gabon Egunean bezala, mahai-inguruan eta Gabon enborraren edo gabon mukurretik hurbilean sendiak biltzen zituzten afari oparoak izanez.

Errege-eguna, beste data batzuetan bezala, edukiaz eta berezitasunaz ere aldatuz joan da. Opari-kopuru urrikoa zen beste garai batetik, kontsumismo ikaragarri bateko garaira iritsi gara, Olentzeroren abenduaren 25eko datan ere horrelakorik izanez, bestalde. Urtarrilaren 6ko egun honetan, edota bezperan, Arizkun, Altsasu edo Zubietako herri nafarretan "Zintzarrotsak" ospatzen dira, Enkarterriko (B) "Marzas" izenekoek ere sarritan agertuz eta gabon-aroari amaiera emanez, hilabete horretako 17ari, San Antonio, ekoizpenen enkantea eta abereen bedeinkapenez ospatuz, bidea emanez.

Kandelerioko Amaren, Blas Deunaren eta Ageda Deunaren jaiak "kintoei", umeei eta nagusiei etxe eta baserrietara joan eta horretara eskatzen zen jana lortzeko balio zieten, zinta-bedeinkapenez, abestiz eta dantzez osatutako hirukoa eratuz.

Inauteriak, hitz gutxitan bada ere, atal berezia merezi du. Neguko Jaia zen herririk gehienetan eta 1936. urtean zehar gauzatutako debeku gubernatiborarte gutxienez, egungo asteburuetako aisialdirik ez zuen biztanleriak horrela ulertzen zuen. Alde batera gelditzen dira toki jakin batzuetakoek eta jaialdiaren osagarri direnek.

Herri batzuetan urtarrilaren une desberdinetan hasten ziren, beste batzuetan egutegi ofizialak ezarritako egun ofizialak baino aste batzuk arinago, datarik gehienek propio bezala estimatuak izanik. Emandako izenek bata bestearengandik asko aldatzen dira: Inauteriak, Ihautirik, Ioteak, Aratusteak, Errabi Eguna, Karnabalak edo Karnestolendak.

Egunaren edo ekintzaren izendapenaren adierazkortasuna salbuetsiz, osagarri ezberdinez gauzatutako diru-bilketak bezalako hain funtsezko diren elementuek dauzkaten egun eta ekimen-multzoa:

- Egunari dagokion abestiarekin dagokion haur-dirubilketa eta, batzuetan Oilar Jokua-rako batzuetan balio izaten zuen oilar sinbolikoa. Izendapenak "Eguen Lodi" eta Inauterietako Asteartea den artean banatzen ziren: Egun Ttun ttun edo Orakunde Baztango Bailaran (N); Eguen Zuri Durangaldean eta beste Bizkaiko herri batzuetan, Ostegun Gizen Gipuzkoan; Zingar arraultze Bortzirietan (N); "Jueves de Lardero" Lagranen, San Vicente de Aranan eta beste arabar herri batzuetan; Urdai Largero Eskoriatzan (G); "Carrastoliendas" Bizkaiko Enkarterrin.

- Gazteen diru-bilketak: Abestiz eta/edo dantza bidez hiri edo baserri-alde ibilbideetan. Dagozkien datak baino egun eta baita aste batzuk arinago ere, lurralde ezberdinetan izaten ziren.

Gastronomia-atalari dagokionez data hauek oparotasunerako berebizikoak ziren, Arratia, Durangaldea eta Busturialdeko bizkaitar merindadeetako herririk gehienetan Kanpora Martxo edo Basaratostearekin asterik garrantzitsuena baino arinagoko igandean mendian merienda bat eginez hasiera emanez. Horrela ematen zitzaien hasiera monotonia etetera zetozen astrapalada egunei. Herri-dantzak eta dantza pribatuak musika konpartsak eta, batez ere mozorro-jantziak, negu aroan zehar izaten ez zen animazio eta koloreztatze hori ematen zuten, guzti hori toki-ekimena zehaztera zetorrela. Mozorroak, Muxeranagak, "Mascaritak", "Mascarones", Marrauek, Kokomarroak, Xanxok, Kokoxak, Txantxoak, eta abar disfrutatu egiten zuten, maskara edo maskararik gabe, barreak, bromak eta jokoak eraginez.

Baina, dantza, pantomima eta mozorro-jantziei dagokienez, antzezpenik ezagun eta osatuena Maskaradak (Mascarades) dira. Neguan zehar, igandero, herriko edota inguruko auzoetako 25etik 50era bitarteko pertsonez osatutako talde batek, Zuberoako toki ezberdinetatik zehar ibiltzeari ekiten dio. Antzerkia eta dantza, astrapalada eta jai giroa, eta baita giza-harremana ere, hitz gutxitan adierazteko ezina den belaunaldiz belaunaldiko ondorioztatzearen emaitza, kortejoaren egiturak eta antzezpena, eta baita guztiok datozen lurraldeetako itxura bereziz osatutako elementu zenbatezinez osatzen den performance honetan elkartzen dira.

Udaberria

Kristau erlijioaren esparruan izandako gertakizunak nagusi diren urtaroak: Garizumari hasiera ematen dion hauts-egunetik Pasko Igandera arte, gauzarik aipagarrienak joko batzuk, taldekako ibilbideak eta igandeetan dantzaldirik eza dira.

Aste Santuak orokortasunak baina baita bitxikeriak ere azaltzen ditu. Alde batetik, irudidun prozesioak, Via Crucis-ak karraka eta matraken zarata ikaragarria. Beste batetik, ospatzeko era bereziak: Lekeitioko (B) Mingorri, bere mihi-gainean umeak euren malvavisco gozokiak jarriz; Tuterako (N) "Bajadica del Ángel" eta "Volatín"; "Judas"-en paseoa eta bere ondorengo sententzia Añanako Gatzategiko (A), Moredako (A), etab.-eko suteetan; bizkaitar lurraldeetan pasio antzezpenak (Balmaseda, Berango, edo Arkotxa Zaratamon); edo Seguran (G) edo Azpeitian (G) San Miguelen pasabide zeremoniatsua.

Maiatzeko hilabetean zehar, eta dagozkien urtaroari kantu bezala "Mayak" aurkitzen ditugu. Zuriz jantzitako neskak dira: Arraiotze eta Arizkun herri nafarretan Erreginak izenekoek. Naturaren jaiotza toki ezberdin askotako enparantzaren erdian landatutako txopoan ere nabarmen gelditzen da: Aranako Bixente Deuna (A), Bakaiku (N). Zuhaitz honek Herri guztietan zehar San Juanez edo herri-jaietan bere presentzia du.

Hilabete honetan bertan, edota hurrengoan, Corpus Christi eguna (Korpus Eguna), herriaren kale nagusietatik zehar zihoan musikari, eliza-agintari eta agintari-zibilak paliopean Jesukristo zeraman, orain urte batzuetara arte ostegunez ospatzen zena, prozesioduna. Errezoen eta Doinuen artean lehengo jaunartzea egiten zuten neska-mutilak kale estuetatik zehar pasatzerakoan lora-petaloak jaurtitzen zituzten, Nafarroan, Bera, Lesaka edo Doneztebe bezalako herrietan egiten jarraitzen den bezala. Lapurdin eta Behenafarroan ekintza horrek Besta Berri edo Pesta Berri (Fête Dieu) izenak ditu eta herriak asko dira: besteak beste Iholdi, Heleta, Ezpeleta, Itsasu, Ortzaize eta Luhuso. Euskal Herrian gelditu den funtsezko erreferentea San Miguel aingeruarekin, hamabi apostoluekin, udal herriko baseliza ezberdinetako irudiekin eta Oinatiko (G) dantzariekin egiten den prozesioa da.

Uda

Neguko Solstizioa suak markatua den bezala, Udako Solstizioa eguzkira hurbiltzeko baliogarri diren suteekin agurtua da, berak era baikorrean argi eta berotasun gehiago, bizitzaren garapenerako bestalde beharrezkoak izanez, emanez.

Zuhaixka, belar txar eta hondakinekin batera altzari eta koltxoi zahar eta panpinen batek ere San Juan bezperako gauan zehar su garretan dira. Garraren gainetiko jauziek eta txolak piztuta izanez egindako ibilbideak, Sapok eta sugeak erre, artoak eta gariek gorde! esanez batera, uzta galdu ez egiteko hain garrantzitsua den babes ekimena oinarritzen dute.

Hurrengo goizean, ur bilketa, belarra ortozik zapaltzea edo goizeko ihintz-orduan garra-garraka ibiltzea emankortasunarekiko eta zaintzarekiko sinesmenaren euskarri ziren.

San Juanen ospakizun honek, geografia guztitik zehar sakabanatutako herri askotako zaindari-jaien data nagusi edo atari bezala jarduten du, dantzen bitartez euren iragana gogoratuz: Tolosan (G) Bordon Dantza dantzatuz prozesioaren ibilbide berean, konpainiak jaurtitako tiroekin batera; Andoainen (G) Azeri Dantzarekin; Torralban (N) Baile de la Balsa izenekoaz; edo Laguardian (A) "Danza de los ramos" deritzanarekin.

Handik gutxira, 29an, San Pedroak ospatzen dira, gaur egun indarreangotasuna eta indarra galdu dituen arren. Aipamen bezala, bere berezitasunagatik, ibilbide ezberdinetan Arrantzaleen Kofradiako kutxaren gainean dantzatutako Lekeitioko (B) Kaxarranka aipatuko dugu.

Biharamunean, Irungo (G) San Martzial. Inguruko eta herriko bertako biztanle guztiak biltzen dituen ekitaldi jendetsua. Batera edo bakarkako, tiro-hotsen zarata burrunbatsuak, egurats guztia kez betetzen du. Jatorri ezberdinak dituela gogoraraztea ezinbesteko egiten da: arma-aldizkariak eta iraganeko guda-ekintza oldartsuak.

Santutegiak, santuak bakarrik ez eze, santak ere baditu. Karmengo Amak, bere Santurtzi (B) edo Plentziako (B) itsas prozesioarekin, uretara koroak jaurtitzeko portuetako kanpo aldera hurbiltzen diren ontzi, txalupa edo beste motatako itsasontzietan bildutako jende-aldrari kristau zaletasuna agertzeko balio die.

Itsasertzeko inguruetan erabat ezaguna den Ama batetik Ernest Hemingway estatubatuarrak hedatutako jaiaren bitartez irudikatua izan den mundu mailako santu batengana: San Fermin. Iruñeko (N) zaindaria izan ez arren, euskal herriko jai "nagusi" bilakatu da orain urte askotatik egun arte. Entzierroak jaiaren jatorriaren oinarrian zutabetzen diren atal funtsezkoak dira. Jendetza ikaragarri bat zezenak irteteari begira izaten da egunero. Hala ere, Lesakako herri nafarrean, zaindari jaiak dira eta Iruñeak jai horren luze-zabaltasunak betetzen duen arren, hemen ospakizunak bizi egiten dira eta Sindikoak eramandako ikurrina, musika banda eta udal dantzariek hegalean izanik santua eramaten du prozesioan parte hartzen du jende orok.

Udaren urtaro aldi hau, hainbat tokitako zaindari jaietan eta maila txikiagoko entitateetako beste jai xumeagoetan erabat ugaria da. Horrela, hemen guztiak zehazteari ekiten ez badiogu ere, ezin ahantzi ditzakegu Gasteizko (A) Santiagoak, Puente la Reina-Gares (N) edo Garaikoak (B).

Abuztuko hilabetea ez da atzean gelditzen: San Esteban, Beran (N); San Andres eta Puyko gure Ama, Lizarran (N), San Tiburtzio, Leitzan (N); Andra Mari abuztuaren 15ean Gernikan (B); Arrantzale Eguna Ondarroa (B) edo Deban (G) eta horrela herri ospakizun ugari, asko gutxi tradiziozko elementuz jantziak, baina herri eta aisialdi sare sozializatzailea osatzen duten beste batzuek izan edota nahastutakoak edukiz.

Hiriburuetako jaiak ez dira tradizioaren adierazgarririk gorena baina atal garrantzitsuak direnak edo gutxienean horrela estimatuak izan diren irudiak adierazten ditu: "herri kirolaren" erakusketak, gastronomia-lehiaketak, azokak, ohiko dantzen jaialdiak, buruhandien biribilketak etab. Baionan (L), Bilbon (B), edo Donostian (G), "Aste Nagusia" eta Gasteizen (A) (Andre Maria Zuriaren Jaiak), eguneratutako sustrai berezian oinarritu izandakoez gain, denboran hain urruneko ez den alditik datozenak dira.

Iraileko hilabetea udagoienerako tarteko aldia dugu. Hondarribiko (G), Elciegoko (A) eta Otsagabiako (N) Iraileko Amak, hainbat ekimen, dantza egikaritza eta arma-erakusketekin hasten den hurrengo urtaroko gainerako jaiak azaltzen ditu.

Udazkena

Irailaren 29a da, Mikel Deuna. Aralarreko Mendilerroan kokatutako Santutegitik, eskualdeko herrietara Santuaren irudiaren tokialdatzearen hasierari ekiten zaio. Ekitaldiak beste toki batzuetan gainjarri egiten dira: Markina-Xemeingo (B) Arretxinagako elizako harri-puska ikaragarrien barnean eukaristiaren ospakizuna, edo Kortesgo "Dance" (N) bere dantza eta Mayoral, Rabadán eta Deabruaren antzezpena eginez.

Jarraian, urriaren lehenetan, Elorrion (B) Lepantoko Gudatik bizirik irten ziren herriko semeen legenda gogoratzen ahalegintzen diren Errebonbilloak ospatzen diren Errosarioko Amaren jaiak. Kale desberdinetatik zeharreko iskiluen bolboratik etorritako ke eta zalapartak eta Soka Dantzak, hiribildu eder eta lasai hau tiro-zelai zaratatsu baten bihurtzen dute.

Azaroko hilabetera iritsi gara, bere arlo desberdinetan "heriotza zenari buruzkoan ugaria denera alegia. Alde batetik, azaroaren 1ean, Santu Guztien Eguna, eliztarrek elizan euren sendikoengatik edota adiskideengatik otoi egiteko biltzen dira. Amezketako (G) parrokiari dagokion elizan hildako arbasoen aldeko oroimenez argizaiolak (inguruan argizaria duten eskuz landutako egurrezko olak) pizteko ohitura oraindik ere mantentzen da. Biharamuna, bestalde, Hilen Eguna, antzinatean elizara joateko ohitura eta eguna ere izan zen.

Heriotza batetik komunitatearen elikagai-etorreraren zati den beste heriotza batera. "A cada cerdo le llega su San Martín". Kasurik gehienetan erritualaren zati osatzen zuen txarriboda edo zerriboda deritzon txarri hiltzetik, bere patuaren salbuespenera iritsi gara. Txarri hiltze egunak tokien arabera, azaroaren eta martxoaren artean izaten ziren.

Aberea bere osotasunean probetxuzkoa gertatzen zen eta bere zatiak diru-bila aro gogor eta hotzerako proteinetan aberatsak zitzaizkien hain koipetsu ziren ekoizpenen bila negu-gorrian zehar zebiltzan talderik gehienenei opari bezala eskaintzen zitzaizkien.

Hala ere, eta hurrengo urtarora iritsi aurretik, abenduaren 6ko Nikola Deunaren jaiarekin aurrez-aurre aurkitzen gara, gerora egingo diren diru-biltzearen ataria dugula. Elizako ezaugarri jakin batzuez jantzitako ume baten irteerak, "Obispillo", nolabaiteko harridura sorrarazten du. Alde batetik, umeen mundutik urran aurkitzen zen santuaren elezaharra. Beste alde batetik, herriaren eta goi kargu zibil eta batez ere elizakoen arteko zereginak elkar aldatzen ziren erdi aroko "Ero-Jaien" antzezpena. Era batera edo bestera, baserri eta hiriguneetan zehar ibiliz doakigun egoiliarrei diruaren eta elikagaien ordez, bedeinkapenak ematen dizkion ekintza txiki hau guregana arte iritsi da, eta horrela egiten jarraitzen du Zegaman (G), Seguran (G), Legazpin (G), Muruzabalen (N), edo Burgin (N), beste toki askotan galdu izan den arren.

Egunotan, eta hilabete guzti honetan, neguko solstizioko suteak jarraian agertzen dira. Araban iraun izan duen praktika da: Labastida edo Samaniego euren "rondas" dituztela; eta Nafarroan: Biana.

Gure geografia guztian zehar egindako azokez, abenduaren 21ean, Tomas Deunarekin bukatzen den denbora- eta espazio-kontestua dugu. Egun hau baserrietako jabeei alogeratzaileek gaua igaro eta lan egiteagatik eman behar zizkieten ordainengatik ezaguna zen.

Beharbada gogoratzerako orduan, atseginena ez izanagatik, ez da aintzat hartua izango baina denboraren joan-etorriak gaur egun gastronomiaren, kirolaren, eskulangintzaren zale edo profesional bihurtutako langile, lantalde eta giza-aldra desberdinek egikaritutako antzinako lan haiei gainbegiratu bat eskaintzeko balio izan du.

Urtaro bakoitzak, aldi bakoitzak, une bakoitzak, mendi eta larreetatik eratorritako bizitzak zehazten ditu. Ereite aroa, uzta, mahats bilketa eta metaketa dira jarraitu beharreko urratsetariko batzuk, baina ez bakarrak. Ekoizpen bakoitzak bere aro ezberdinak zituen, hori guztia klimatologia-patu onak ekarria. Baserri aldeko ekonomiak horietan oinarritzen ziren.

Baina baserriak ez du atsedenik. Ezta neguan ere. Ganaduak jan beharra du eta baita jabeek ere. Urtearen aro bakoitzak menuak aldatu egiten ditu, gaur egun den ugaritasuna baino askoz gutxiagokoa izanik, gizaki eta euskarri naturalari eusteko baliagarri direla.

Animalien hilketa elikagai-iturri zena ulertzen baldin badugu, txerria, txahala, oiloa, untxia ziren bezala, bizitzan hornitutako ekoizpenak ez ziran gutxiago. Esnea edo arrautzak balio erantsi eta trukagarria zeukaten, behiak, astoak edo zaldiak bezala, horrela erasota gelditu baita; bai ohikotasunez eta baita noizbehinkakotasunez ere.

Azken baten, azokek, merkatuek, erakusketek, erakustaldiek eta beste edozein erakusketa motek bertan gauzatzen ziren, eta diren, lanei emandako aldaketak izan arren eta bertaratzen den publikoaren gehiengoarentzako lanbidezkoa baino jai esparruaren konnotazio batzuen bitartez materializatutakoa den heinean, izaera materialista garbia ematen diote.

Jaiaren eta lanaren funtsezko elementuak dituzten ekintza jakin batzuetan agertutako gainjartzea. Nekazaritzaren eta baita abeltzaintzaren inguruan jardun izan duten lanak. Eta denboraren joanean, eskulan bihurtu diren izaera askotariko ofizioak: altzarien altzarigintzatik zintzarrigintzara

Folklorearen atal nagusi batez hitz egin badaiteke, idatzi honetan aipatutako besteetatik at, gizakiaren bizitzako une ezberdinei dagokiena dugu. Adin bakoitzak, prozesu bakoitzak, egoera fisiko eta burmuin-egoeraren eta, gogorarazteko egikarien arteko, gutxienez iraganean, parekotasuna eduki izan ditu eta ditu, gizakiaren aldi ezberdinei ezinbestean uztartutakoa izan dena. Bai adina eta baita denbora-eremuak ere urrats bakoitza erregistratu beharra dute.

Haurtzaroa

Haur baten jaiotza, oro har eta historikoki, gurasoek gertakari pozgarritzat hartu izan dute. Garai baten gizonezkoa izateak, gainera, baserrirako eskulana izateaz gainera familia ondasunen oinordeko izatea ere ekar zezakeen.

Seindun izatetik erditu arte, etxeko lanak, haurdun izandako emakumearen munduan, ohiko bihurtzen dira, erditze-unea guztietatik garrantzitsuena izanez.

Hala ere, bataiora arte ez da lehendabiziko ospakizun ofiziala ospatuko eta, horrek familiaz kanpoko ekimen txiki jakin batzuk dakartza. Sexuen bereizketa halan baino nabarmenagoa da eta, egia esan, beste aldi batzuetan eta bereziki heziketa arloan, askoz nabarmenagoa.

Jaioberriari bere lehenengo urteetan aipatu eta abestutako ipuin, abesti eta haur-doinuek, besteak beste, joku, kantu, eta hainbat igarkizunen irakaskuntzarako igarobide ziren. Haurrak, ikasitako ezagutza horiek berari zegozkion betekizunak egiteko erabiltzen zituen. Zailtasun maila, adinaren arabera, gutxi-gora-behera pixkanaka gehituz zihoan:

- Aho-korapiloen irakurketa: iñusente potente!.

- Bertsoen eta abestien interpretazioa.

- Jokoen egikaritza: "al hinque", "al burro seguido", o txorro morro.

- Era askotako tresnagintza: musika, arlokoak, jostailuak, etab.

Aparteko aipamena merezi dute haurren diru-bilketek. Denboran atzera egiten baldin badugu, euretatik gehienak mutikoek batez ere, neskek baino gehiago, egindakoak direnaz ohartuko gara. Neskak aldamenean gelditzen ziren "Aguinaldoak" bezalakoak zirenetan izan ezik.

Gaur egun neskak eta mutilak egindakoak diren dantzetatik gehienak antzinatean mutil gazteen jabegopekoak, batez ere, zirena ulertu beharra dugu: Irri Dantzak aroa, "Chula lai", Zapatain Dantza, etab.

Adin jakin bati dagokionez zehaztasunez arautugabeko ume izatetik gazte izaterako urratsa, garai historikoen arabera aldatuz joan izan da, baina XX. mendearen lehen erdiko zati garrantzitsu batetan zehar, hamabi urte inguruan kokatuta egon da. Ordutik aurrera, lagun-talde edo giza-aldra jakin batzuk konnotazio zurrunago batzuez eratzen ziren eta jostaketek jokoen zailtasunarekin, herriko enparantzan gerora egingo ziren dantzak ikasten hastearekin, gerora izango zen ezkongai-aldirako lehendabiziko urratsekin, bizilekua eta jatorriko hiri, itsas eta/edo baserri-aldeari zegokien mailen araberakoak ziren etxerako zereginetan lanean hastearekin aldatzen ziren.

Gaztaroa

Gazte-elkarteek, kasu gutxi batzuetan mistoak eta toki-entitate bakoitzean ikaragarrizko indarra izan dutenek euretatik bakan batzuk besterik ez dira izan. Karguek (maiordomoak, espenseroak, etab.) hautaketa-motaren (karta-sortako karta baten bitartez; adinez; edota hautaketez) araberako gizaseme jakin batzuk izaten zituzten. Euren zereginik garrantzitsuenen artean ospakizun-egun desberdinetako ekitaldi edota ekitaldi-sortaren antolaketa, musikarien kontratazioa ere bere baitan zela, aisialdirako tokiak, janariak, edariak lortzea eta izandako gastu guztien ordainketari buruzkoak zeuden.

Artoaren garauntzea, artoxuriketa, lihoaren prestaketa, edo auzolanerako lanek, zegozkien lanak egin zitzaten gazteek etxe edo auzo baten biltzen zituen. Ekoizpen jakin batzuk dastatu izateak, dantzak, abestiak, ipuinak eta esamesak solasaldia atseginago izan zedin baliagarri ziren.

Baina ez zen elkarbizitza oro bikaina, neskengatiko mugakide ziren herrietako sexu berekoen arteko haserre eta norgehiagokak nabarmenak baitziren. Bertakoek euren eremuaren alde eta baita beraien inguru hurbileko emakumeen alde ere ekiten zioten, horretara herriko bertako neska bat beste herriko mutil batekin irteten hastea ez zegoela ondo ikusia adieraztera emanez.

Gaztediak bi aldi zituen, ezkongabetasunetik ezkontzarako urratsaren bitartez bakarrik bereizia. Lehen, dantzak, edo tokiko dantzen ikasketa, tokiko dantza-taldearen baitan beti ere, eta batez ere XX. mendetik aurrera, Batzokien bitartez sustatu ziren.

"Soltean" eta "elkarri helduz" dantzan egitea, batera edo bakarrik eta debeku-aldien arabera, bikotea aurkitu eta harremanetarako bide ziren. Ezkongai-aldia era ez estatistiko batez, oro har, ezkontzan bukatzen zen eztei bitartez. Toki jakin batzuetan errituala bereziagoa zen. Ezkondeiak musikaren laguntzak sortarazitako xamurtasunaren ikutua edo, Baztango (N) Bailaran bezala ezkontide izango zirenek interpretatutako toberak zeritzenena zeukaten.

Helduaroa

Gizon ezkondu eta ezkongabeen artean, emakume ezkondu eta ezkongabeen artean, neska eta mutil nagusien artean, ikusgarri zen desberdintasun nabarmen bat zegoen, mutilen kasuan, toki mailako estamentu desberdinetan parte hartzea, adibidez inauteri garaiko diru-bilketetan, edo herri dantzak. Gizon alargunei neska ezkongabeekin edota andre alargunei gizon ezkongabeekin egindako lata eta lapikodun "Cencerrada"k elementu oldarkorrak izatera iritsi dira sarritan eraso fisikoetara ere helduz.

Baina herri askotan bizitza nekez igarotzen zen eta eguneroko monotonia eteteko bertako biztanleek bizi izandako gertakari batzuk, nabarmen handituz, antzerki-lanen bitartez antzezten zituzten. Xehetasun txikiz bereizten ziren Karrosak, Galarrosak edo Tobera munstrak ziren, baina izendatzaile komun bat izanez: elkartearen ohiz kanpoko egitateak eszenatokian azaltzean, auzoen arteko errieta eta gatazkak eta beste eguneroko bizitzaren arlo batzuk ere, edo pertsona ospetsuenak, tokikoek ezagunak zituzten dantzez hornituak, eta batzuetan, kabalkadak izenekoek barnean izanez.

Lanaren eta jai giroaren artean, bizitzak bere bide zorrotzari jarraitzen zion. Gizakiaren soinaren gainbeheratzeak zahartzaroa dakar eta gorputz- eta burmuin-funtzioak adinari berari dagozkien bideetatik garamatzate. Honek guztiak erlijio ikuspegi nabarmenetik ulertuta, emakumeari dagokion kasuan bere elizarekiko eta parrokiako betekizun jakin batzuenganako hurbiltasuna askoz era nabarmenagoan mantentzen zituen. Gizonezkoen kasuan, Kofradiak eta Anaidiak, lan-arloarekin batera, santutegiaren ospakizun eta lanetarako oinarrizko euskarri ziren.

Heriotza, arinago edo geroago, etorri dator eta, egitate honen aurrean hileta elizkizuna eta hilobiratzea, antzina, zegokion parafernaliadun erritual bezala, sinplea baina, bideratzen zen. Sendi-hilobia, baserriari lotuta, "betidaniko ohiturak" ezarritako konpromiso jakin batzuk zeramatzan.

Hilotza horretarako ezarritako bidetik elizara arte eramaten zen, bide horrek hainbat izen zituela: andabibidie, gorputzbidea, edo elizbidea. Toki askotan kutxa zendutakoaren hurbilekoenak ziren auzoak lepoan eroana zen. Segizioan, toki jakin batzuetan serora, elizako lanen arduraduna zen emakumea aurrean zihoan, buru gainean ogi bete otzara zeramala. Argizariak ospakizun guztietan funtsezko elementu ziren.

Azken helburua zendutakoari jaki eta objektu batzuen bitartez bizien munduarekin harremanik izateko aukera eskaintzean zetzan. Haratagoko mundua ikuspegi urruneko eta erabat erlijiosotik artatua zen.

Edozelan ere, ekintza desberdinak bideratzeko, familiak nolabaiteko ekonomia irmotasuna eduki beharra zeukan. Jazoera hauek sortarazten zituzten gastuak hondamendia sustatzen zuten. Familia askok ez zuen behar haina dirurik. Hileta elizkizunetara etorritako senitartekoen bazkari eta/edo afarien, jabeei egindako oparien ordainen, eta beste xehetasun batzuetatik eratorritako dirutzen artean hondamendira iristen zirela ulertu beharra dugu, eta ondorioz, "ohituraren indarra" bezala ezagutu izan da.

Izen honen pean espiritualitate partekatu eta oinarri materiagabeen taldea biltzen da, gizakiaren aldetik bizitzaren ikuspegiaren gako direnak eta berton ikuspegi erabat abstraktu eta denbora gabekotasunetik benetako mundura ekarritako edozein motatako ezagutza sartzen da.

Euretariko batzuk aurreko ataletan azaldu izan dira, erlijioaren praktika, naturarekiko eta bizitza eta heriotzaren aro ezberdinekin diren harremanak gain jartzen direla.

Bateratzen dituen kontzeptu nagusiak, eta aldi berean, elkarren artean lotzen direnak, hurrengoetara mugatu daitezke:

- Meteorologia arloekiko bedeinkapen eta araoak.
- Sorginkeriarekin, paganotasunarekin eta profanotasunarekin harremana duen edozein arlo.
- Natura gaixotasunen eta osasunaren zerbitzutan.

@@000014

Uzta baten hondamendia edozein unetan ekarri dezakeen eta aldakorra den klimatologiaren aurrean aldezpenen bat izateko behar izanek ezin dute adierazgarriak bezala hain esplizituak izan. Erlijio kristauaren eta paganotasunaren bat-egitea arbasoen oroimenak aldeztutako etengabeko fluktuazio batetan bihurtzen dira, eta gure egunotara iristen da; pertsona bakoitzaren oraina.