Elkarteak

Emakume Abertzale Batza

Ezer baino lehen ez da ahaztu behar elkarte honek  “El Ropero Vasco”(1) eta “Junta Nacionalista de Socorros de Nuestra Señora de Begoña” (1) taldetan izan zituela bere aitzindariak, biak Bilbokoak. Emakume Abertzale Batza Bilbon sortu zen eta hortik herrialde osora hedatu zen, propaganda egitandi bitarteko, erakundeak eta bere arloko ekintzak, nola hala umeen prestakuntza (gaztetxuak), kultura hezkuntza, ospakizun nazionalista handietan lagundu, eta egintza, gizarte laguntza eta karitatezkoak. “El Ropero Vasco” bere sortzailearen, Victorina de Larrinaga de Basabe andrea, buruzagitzapean martxan egon zen 1908 urtea geroztik. 1933ean bere zilar eztaiak ospatu zituen. Urteko 4.000 eta 5.000 jantzi tartean banatzen zituen langile behartsuenen artean. “Junta Nacionalista de Nuestra Señora de Begoña” elkartea Bilboko Eusko Gaztediak sortu zuen. Garai hartan euskal nazionalismoa bitan banaturik zegoen, Bilboko Eusko Gaztedia, Eusko Alderdi Jeltzalekoak osatua, eta Euskal Komunio Nazionalistarena. Eusko Gaztedi Eli de Gallastegiren lehendakaritzapean zegoen Bilbotik Ambrosio Martin O´Daly abertzale irlandarra igaro zenean eta hain era lazgarrian azaldu zuen emakumeen rola bere herrialdeko mugimendu nazionalistan, han bertan proposatu zela Irlandako Cumann nan Ban antzeko euskal emakume elkartea osatzea. Bertan zeuden 50 euskal emakumek izena eman zuten. Hau 1922ko apirilean gertatu zen. Lehen zuzendaritza honela osatuta zegoen: lehendakaria: Karmele de Errazti; lehendakariordea: Pilar de Egiraun; idazkaria: Alizia de Aretxabaleta; diruzaina: Maria Jesus de Ibaseta; batzordekideak: Petra de Gandarias; Jesusa F. de Arbeloa eta Paulina R. de Orueta. Lehendakariak gertaera hitz hauekin azaltzen du:

“ Begirada eta bihotza Sabino Arana-Goirik sortutako Eusko Alderdi Jeltzalearen  JEL (Jainkoa eta aberria) leloan jarrita, aintzazko ikusketarako bide garbian, bere jakinaraztea hasi zuten euskal emakumeen artean eta ezusteko arrakastak burutu zuen azkar pozezko ekimenak. Egunetik egunera kide kopuruak gora egiten zuen; proselitismo asmo gailena, sutsua eta adoretsua, gu guztiez jabetu zen. Azkar iritsi ginen ehun izatera, gero  berrehun, hirurehun, laurehun… Jada ez zeuden gizon abertzaleak bakarrik borrokan: beren emazteak, beren amak, beren alabak eta arrebak, bere ondoan zihoazen eta haiekin sufritzen zuten eta haiekin gozatzen zuten”.

Bere bizialdia laburra izan zen, zeren 1923ra arte iraun zuen noiz Primo de Rivera jeneralaren diktadura suertatu zen. Hala ere, hain denbora gutxian, eta beti Bilbotik  euskara eskolak antolatu zituen, takigrafia eta mekanografiakoak ere, Sukarrietako manifestazio nagusian parte hartu zuen nabarmenki, non bere ikurra bedeinkatua izan zen; baita ere Bilboko Filarmonikan Arana Goiriren ohoretan ospatu zen gau ekitaldian, lehen aldiz bere lehendakariak, Karmele de Errazti, hitz egin zuelarik; mendigoizaleak lagundu zituen bere mendi irteeretan, ikurrinekin balkoiak apaintzea  bultzatu zuen, eta gorulari elkartea antolatu zuen, beranduago euskal artearen edozein adierazpen hain ederki apainduko zutenak.

Jatorrizko testua: Bernardo Estornés Lasa