Elkarteak

Emakume Abertzale Batza

Gerra galtzeak emakumeentzat (2) erbestea ekarri zuen, Frantzian, Belgikan, Ingalaterran, beste batzuk errepublikanoen eskuetan zegoen  Katalunian finkatzen ziren bitartean. Han ere, anarkista, komunista eta sozialisten amorru biziaren garaian, kristau ukitua eman zuten, kapera bat zabalduz eta berarekin gurtza berriro hasiz zonalde “gorrian”. Emakumeen etxe berria “Gure Etxia” deitu zen. Egora hain latzean izendatutako batzordea honoko hau izan zen: lehendakaria: Concepción de Azaola; lehendakariordea: María Teresa Salcedo; idazkaria: Angeles Zuazagoitia; idazkariordea: Martina Bernal de Azurmendi; diruzaina: Garbiñe de Urresti; diruzainordea: María Elosua de Irizar; batzarkideak: Patrocinio Alava de Miremón, María Olondo de Etxebarria, Miren Irujo, Miren de Guerricagoitia. Honen albora propaganda, kultura, etxea, gurtza, karitatea eta lana komisioak eratu ziren. Eta gainera euskara ikastaro bat antolatzeko adorea izan zuten, gabonetako, umetxuentzat (4) haur oihaleria eta abarretarako harpidetzak kemenez bultzatzeari utzi gabe. Kaperak bi izan zeren eta beste bat kokatu zuten han sortutako “Hospital Euzkadi”  erietxean. Beranduago kokatu eta sortu zuten “El Hogar” (1) Katalunian hainbat herrietatik etorritako emakume euskaldunei ostatu bilatzeko, ekonomikoki eta moralki lagunduz. Era berean klandestinitatean bizi ziren euskal elizgizon eta lekaimeak hartzen zituzten. “EL Hogar” lekuan ematen zieten ostatu eta Frantziara joateko pasaporteak lortzen zizkieten. Euskal errefuxiatuei babesa emateko lana itzela eta zaila izan zen. Hara ere han ere gorulari, dantzari eta poxpolina taldeak sortu ziren hainbeste ume barreiatuei nolabaiteko poza emateko asmoz. Euskal emakumeen oharkera erietxe, babes etxe, ume lekuak eta beste zentro anitzetara iritsi zen. Beste ardura bat izan zen lana eta enplegua lortzea Katalunian babestutako euskal emakume pilo bati, are gehiago berea zen lantoki eta “Ropero” (1) bat abian jarriz. Emakumeak (3) albiste izan ziren, batez ere gurtza publikoa berrantolatzeko saiakerekin, zeren era pribatuan jada mantentzen zen aipatutako bi kaperetan. Horretarako Manuel de Irujo jauna, euskal ministroaren laguntza zeukaten. Katalunia galdu ondoren emakumeak (3) euskal kalbarioaren atal berri bati ekiten diote. Esan beharra dago Euskal Abertzale Batza erbesteko lurretan banatu zela Txile, Uruguai, Argentina, bereziki Arrecifez, Rosario eta Tandilen kokatuz. Ref. Larrañaga, Policarpo: Emakume Abertzale Batza (Auñamendi Argitaletxea).

Jatorrizko testua​: Bernardo Estornés Lasa