Jaialdiak-Ekimenak

Donostiako Aste Nagusia

Donostiako Aste Nagusiaren eta inguruko beste udalerri batzuetan ospatzen den Aste Nagusiaren artean bada ezberdintasun nagusi bat, hots, gainerakoen jatorria tokian tokiko jaiekin lotuta dagoela: Gasteizko Ama Zuria, Iruñeko San Fermin eta Bilboko Begoñaren Ama Birjina. Haatik, aipatu behar da, Bizkaiko hiriburuan, Donostian gertatzen den bezala, Aste hori abuztuan ospatzen den arren, egiaz, jaieguna urriaren 11 dela. Halaber, adierazgarria da beste lekuetan Aste Nagusiak herritarren ekimenez sortu zirela eta Donostian interes turistikoak bultzatuta sortu zela.

Bilbon antzinatik abuztuan hainbat jaialdi ospatzen baziren ere, tartean zezenketak, 1978. urtean sortu zen bertako Aste Nagusia, Udalak eta Bilboko Konpartsak Federazioak deitutako ideien lehiaketa baten ondorioz. Lehiaketa Txomin Barullok irabazi zuen eta, garai horretakoa da halaber Marijaia, Aste Nagusiaren ikur ofiziala.

Aste Nagusi hori bederatzi egunez ospatzen zen, abuztuaren 15aren osteko lehen larunbatarekin hasita. Bilbon konpartsak ziren festen animatzaile nagusiak, Areatzan ezarritako txosnen bidez.

2001. urtean Arriaga Antzokiko plazan txupina jaurtitzea eta pregoia irakurtzea erabaki zen.