Jaialdiak-Ekimenak

Donostiako Aste Nagusia

Azken hamarkadetako Donostiako Aste Nagusian nabarmentzeko ekimenen artean Erraldoi eta Kilikien konpartsa, zezen suzkoen entzierroa, txistularien alardea, piraten festa eta hiriko gune ezberdinetan gauez eskaintzen diren kontzertuen ugaritzea aipatu behar dira.

Laurogeiko hamarkadako azken urteetan, Aste Nagusiari nolabaiteko hasiera emateko asmoz, hainbat ideia agertu ziren, egunean zehar trakak eta su artifizialak botatzearekin lotuta. Azkenik, 1991n jaiei hasiera emateko udaletxeko terrazatik kanoi-jaurtiketa egitearen proposamena onartu zen.